Eusko Legebiltzarrak umeek telefonoa neurrigabe erabiltzearen aurkako ebazpena onartu du

children-using-cell-phoneEusko Legebiltzarrak PNV, Aralar, PP eta PSEren botoekin proposamena onartu du  Eusko Jaurlaritzari eskatuz, “kanpainak egin ditzala umeen artean, telefono mugikorrak neurrigabe erabiltzearen kontra”

Horrez gain, ganbarak bat egin du Europako Kontseiluko Parlamentarien Biltzarrak 2011ko maiatzean onartu zuen 1816 ebazpenarekin, uhin elektromagnetikoek ingurumenean eta gizakiengan kalteak eragin ditzaketela.

 

http://www.nextup.org/pdf/ Consejo_de_Europa_Resolucion_1815_

Los_peligros_potenciales_de_los_campos_electromagneticos_y_sus_efectos_en_el_medio_ambiente_08_06_2011.pdf 

 

Onartutako ebazpena:

“Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:

1.  Bat egin dezala Europako Kontseiluko Parlamentarien Biltzarraren 1815  ebazpenarekin, eta jarraitu dezala segimendua egiten telekomunikazio-azpiegiturek, telefono mugikorrek barne, beren funtzionamenduan  sorrarazitako erradiazio ez-ionizatzaileek gizakien osasunean daukaten eraginari buruzko ikerketa berriei, eta hori beste instituzio batzuek arlo honetan hartzen dituzten ekimenekin lankidetzan arituz. Eta ikerketa horien konklusioen arabera jokatu dezala, arlo honetan lege-garapena egitea saihestu gabe, osasuna babesteko helburuarekin.

2.  Jarraitu ditzala, telefono mugikorren kasuan adin orotako pertsonek egin  beharreko erabilerari dagokionez, hala Europar Batasunak nola Osasunaren Mundu Erakundeak egiten dituzten gomendioak.

3.  Kanpainak egin ditzala umeen artean telefono mugikorrak neurrigabe erabiltzearen kontra”.