Eusko Jaurlaritzako ELAren eta LABen erantzuna Lehendakariari
Eusko Jaurlaritzako ELAren eta LABen erantzuna Lehendakariari –
Lehendakari hori, insolidarioak gu?
Gure pazientzia agortu da, Lehendakari jauna.
Herri-langileon izen ona auzitan jarri duzu publikoki “solidarioak” izan behar dugula adieraziz, eta “arrakala handi bat dagoela alor pribatuarekiko, lanpostu eta soldata seguruak” dauzkagulako.
Batetik, gezurra esan duzu. Eta bestetik, beste herritarren aurrean pribilegiatu gisa aurkeztu nahi izan gaituzu beste behin ere lotsagabe. Nazkatuta gaude jokabide maltzur horrekin, eta erantzuteko garaia heldu zaigu.
Administrazio Orokorreko langile gehienak PREKARIOAK gara
Ondo dakizun legez, Lakuan bertan langileen %60 aldi baterakoak baikara.
Eta oso ondo dakizu, zeu ere prekarietate horren erantzule baitzara.
Administrazio honetako plantillako langile gehienek ez daukagu “soldata eta lanpostu segururik”, erdiak baino gehiago bitartekoak edo aldi baterakoak baikara. Eta zer esan, plantillakoak ez diren baina Administrazioarentzat lan egiten duten milaka langile azpikontratatuez!
Gehiago edo gutxiago, PREKARIOAK gara zure aginduetara dihardugun langile gehien-gehienok.
Agintariok eragin duzue, orain “salatzen” duzuen ARRAKALA
Ez dago alor pribatura begira jarri beharrik. Arrakala bat baino gehiago dago zure menpeko Administrazioaren barruan ere: plantillako langile finkoen eta ez finkoen artekoa, batetik, eta sakonena, plantillako eta azpikontratatutako langileen artekoa bestetik, generoari edota hizkuntzari dagozkionak ahaztu gabe. Eta arrakala horien egileak zuek zarete, agintariok. Horregatik ere, onartezina da “publikoaren eta pribatuaren” artean irudikatu eta hedatu nahi duzuen ezberdintasun hori. Onartezina, maltzurra eta abusuzkoa, hedabide boteretsuenen laguntzaz zabaltzen baituzue toxikazio kanpaina hori aldiro-aldiro.
SOLIDARIOAK izan behar dugula diozu, daukanak ez daukanari eman behar diola iradokiz horrela.
Azpikontratatuok izan behar dugu solidario? Bitartekook? Aldi baterakook? Finkook? Denek?
Zer soldata daukagun ere? Eros-ahalmenaren %15 kendu eta gero ere bai? Itzarriko kenketak egin eta gero?
Zeuk esango diguzu nola eta nora bideratu behar dugu gure “elkartasuna”?
Zuen azpiegitura animalekoak sustatzera? Horiek baitira zure gobernuak seinalatu dituen “erabateko lehentasuneko lanak” baita krisialdirik larrienean ere!
Administrazio orokorrean bertan baduzue “ELKARTASUNEZ” jokatzeko aukera, Lehendakari.
Trabak jarri ordez, lana eta bizitza KONTZILIATZEA erraztuz adibidez.
Plantillan sartuz, baldintza negargarrietan azpikontratatuta dauzkazuen milaka langileak.
Kontsolidatuz, lanpostu estrukturaletan dihardugun milaka eta milaka plantillako langile ez-finkoak.
Administrazioan bertan egin beharko liratekeen hainbeste eta hainbeste lan ez pribatizatuz (zerbitzua eta langileen lan-baldintzak kaltetuz).
Herritarron diruak, bizitza eta zaintza ardatzean jarrita kudeatuz…
Jokatu zuek elkartasunez eta zintzo, behingoz!
Eusko Jaurlaritzako ELAk eta LABek
EAJk mozorro guztiak erantzi ditu. Confebasken aginduetara dihardu disimulurik gabe. Zerbitzu publikoak inoiz ez dituzte gustuko izan. Herritartren diruak euren ugazaben eta lagunen fatriketara bideratzea dute helburu nagusi.
Patronalik zurrunenaren txotxongiloak dira. Oso ondo ordaindutako txotxongiloak, hori bai.
Ba zan garahia gauza auek argitzeko, oso ingi eta segi aurrera mila esker