Eusko Jaurlaritzak Gabonetarako neurri berriak iragarri ditu
Eusko Jaurlaritzak Gabonetarako neurri berriak iragarri ditu –
Hauek Gabonetarako neurriak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Tabernak eta jatetxeak hainbat baldintza beteta irekiko dituzte. Probintzia bereko herri batetik bestera mugitzea baimenduko dute, eta Gabonetako egun zehatzetan EAEtik irtetea posible izango da.
…
Eusko Jaurlaritzak Gabonetarako neurri berriak iragarri ditu asteazken honetan. Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi duenez, neurriak abenduaren 12an sartuko dira indarrean eta urtarrilaren 11n berriro bilduko dira horien eraginkortasuna aztertzeko. Hauek:
1- Mugikortasun mugak gaueko 22:00etatik goizeko 06: 00etara mantenduko dira.
Salbuespena aplikatuko da abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan. Bi egun horietan hasiera-ordua gaueko 01: 30era arte atzeratuko da.
2- Euskadiko konfinamendu perimetrala mantentzen da.
Konfinamendu hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean kenduko da.
3- Udal-konfinamendua kentzen da eta lurralde historikoaren barruan mantendu.
Lurralde historiko bakoitzeko konfinamenduak abenduaren 23ra arte iraungo du.
4- Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da.
Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da. Abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1eko ospakizunetarako salbuespena aplikatuko da.
Topaketa horietan gehienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Bi gomendio egiten dira: batetik, hamar pertsona horiek bi bizikidetza-unitatekoak izatea eta, bestetik, berdinak izatea ospakizun ezberdinetan.
5- Jai eta gabon ekitaldiak bertan behera uztea.
Abenduaren 21etik aurrera, pertsona pilaketak eragiten dituzten ekitaldiak debekatuko dira. Adibidez, Gabon gaueko edo Errege bezperako kantu-taldeak; kanpaikadak direla-eta kalean egiten diren jaiak; Santo Tomas jaiak; “San Silvestre” kirol-probak; edo kale kabalgatak.
6- Ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimentzea.
Dekretuan 100.000 biztanleko 500-eko intzidentzia-tasa baino gutxiago duten udalerrietan baimenduko da jarduera. Establezimenduek terrazak ireki ahal izango dituzte eta barneko zerbitzua % 50era mugatuko da. Erabiltzaileek mahai baten inguruan eserita kontsumitu beharko dute. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.
500etik gorako intzidentzia-tasa duten herrietan ostalaritza eta jatetxeak ezingo dira ireki, tasa horretatik behera egon arte. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, astelehen eta ostegunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko intzidentzia-tasa duten udalerrien zerrenda zabalduko da.
7- Ostalaritzaren irekiera goizeko 06:00etatik gaueko 20:00etara mantenduko da.
Zerbitzuguneak salbuetsita daude. Establezimendu horietako terrazetan ez erretzea gomendatzen da. Maskara etengabe erabiltzea derrigorrezkoa da, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik. Maskara behar bezala ez erabiltzeagatik zigorrak ezar daitezke.
8- Sei pertsonetako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira.
Horrekin batera, gehienez % 30eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira; eta, baita ere dutxak, betiere banaka.
9- Kirol-jardueraren beste murrizketak mantentzen dira.
Gabonetako oporraldiaren ondoren murrizketak hauek malgutzeko aukera aztertuko da, betiere pandemiaren bilakaeraren arabera.
10- Gabonetako jaietan adinekoen egoitzetara bisitak egiteko araudi berezi bat onartu da.
,,,
Tabernak irekiko dituzte eta mugikortasuna lurralde historikora zabalduko dute EAEn
Tabernak eta jatetxeak beranduenez 20:00etan itxi beharko dituzte. Probintzia bereko herri batetik bestera mugitzea baimenduko dute, eta Gabonetako egun zehatzetan EAEtik irtetea posible izango da.
Hilabete baino gehiagoz itxita egon ostean, tabernak eta jatetxeak irekiko dituzte 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gutxiago dituzten herri eta hirietan, eta Gabonetan mugikortasuna baimenduta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoan, abenduaren 23a arte norbere lurraldetik ateratzea galarazita egongo bada ere.
Neurri berriak datorren larunbatetik -abenduak 12- urtarrilaren 11ra bitartean egongo dira indarrean. Egun horretan berriro bilduko dira.
Iñigo Urkullu lehendakaria buru, LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordeak bilera egin du arratsaldean koronabirusaren pandemiaren egoera aztertzeko eta datozeen asteetarako neurri berriak erabakitzeko.
Batzarraren osteko agerraldian, Urkulluk iragarri du ostalaritzan neurriak “malgutuko” dituztela. Hala, 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gutxiago dituzten herri eta hirietan, terrazak % 100ean irekiko dituzte eta establezimendu barruko edukiera % 50era mugatuta egongo da. Barran eta zutik kontsumitzea debekatuta egongo da. Tabernak eta jatetxeak ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki eta 20:00etarako ateak itxi beharko dituzte (zerbitzuguneetan salbu).
Bestalde, konfinamendu perimetralak indarrean jarraituko du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta mugak ondoko egunetan soilik irekiko dituzte: abenduaren 23tik 26ra bitartean eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra.
Horrez gain, udal konfinamendua kenduko dute eta probintzia bereko udalerri batetik bestera mugitzea baimenduko dute abenduaren 23ra arte.
Gainera, etxeratze aginduak indarrean jarraituko du 22:00etatik 06:00etara. Dena den, abenduaren 24tik 25era doan gauean eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era doan gauean 01:30era arte egongo dira baimenduta joan-etorriak.
Bestalde, sei pertsonatik gorako bileren debekuari eustea erabaki dute, nahiz eta Lurralde arteko Kontseiluak gabonetako ospakizunetarako jarritako salbuespenak errespetatuko dituzten. Topaketa horietan gehienez 10 pertsona batu ahalko dira.
Gabon festetako ekitaldiei dagokienez, erabat debekatuta egongo dira jendetza batu ohi duten ospakizun guztiak.
Beste neurri batzuk
Musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere, jaten edo edaten ari garenean izan ezik.
Kirol federatuan sei pertsonako taldeak baimenduko dituzte, baina orain arte ezarritako gainerako neurri guztiak malgutu gabe.
Azkenik, Gabonetara begira, erresidentzietako bisiten araudia aldatzeko konpromisoa erakutsi du lehendakariak.
…
Urkulluk Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako gabonetarako neurri bereziak iragarri ditu
Ostalaritza berriro irekiko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
LABiren aholku batzordeak erabaki du udaletatik atera ahal izatea eta konfinamendu perimetrala lurralde historikoa mugatzea. EAEtik atera ahal izango da abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra.
Eusko Jaurlaritza? Gobernu bat al da?
Ministroak izateko eskubiderik ez duen “gobernua”, kontseilariak baizik, ezta Defentsa edo Atzerri Ministeriorik. Nortzuk diren hauek aginduak emateko?
Ez al dakite beren jabeak emandako legeak kutsatzen dituztela?
Gure lurralde okupatuetan aplikatzen inperialismoaren indarreko legeak Metropolitik datoz eta Metropoliko azpi-gobernu koloniala batek ez du legezkobaliorik Metropolitik inperialismotik datozen legeekin kontraesanean badaude.
Ekainaren 9ko 21/2020 Errege Dekretuak eta zehazkiago, haren 6.2 atalak, bertan behera uzten ditu seudo-gobernu honetatik datozen majaderia guziak, azken aldian bere herria itotzea baitu eginkizun bakarra.
Jesuiten azpi-gobernu honek bere eldarnioen esklabo bihurtu nahi gaitu, Ordena Genozida Berriaren kofradia osatzen duten beste sikopaten eskutik.