Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euroko diru-laguntza emango die euskaltegi publikoei
HABEren ebazpen bat onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, zeinak udalen edo udal-erakundeen menpeko euskaltegiei, udal-titularitateko euskaltegi publikoei, 2012-2013 ikasturteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen. Guztira 10.369.254 euro esleituko dituzte. Udal-titularitateko euskaltegi publikoak izango dira deitzen diren laguntzen erakunde onuradunak.