Euskarazko spot onenak

Euskarazko spot onenak

22 lan aurkeztu dira aurtengo Euskarazko Spot Lehiaketara eta jada iragarri dituzte irabazleak. Sari nagusian berdinketa bat izan da, eta beraz bi talderen artean banatu dute 1000 euroko saria. Horrenbestez, Charlie Boy Team eta Donostiatik datozen Heidi Otaduy eta Yago Mateo izan dira irabazleak, ‘Pintxo pote bat 11 istorio’ eta ‘Euspotter’ spotekin hurrenez hurren.

Hona euren lanak:

Horrez gain, publikoaren saria ere banatu da, webgunean bakoitzak jaso dituen bozen arabera. Atal honetan talde saritua Sortuz Sortzen izan da, “Geurea” lanarekin.


Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Komunikazio Departamentua, Aretxabaletako Udala eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkartea dira antolatzaileak.

Euskarazko spot onenak