Euskarazko lehen streaming kanala jaio da

Euskarazko lehen streaming kanala jaio da –

Filmin plataforma ezagunak Filmin Euskaraz kanalaren sorrera iragarri berri du.

Aurretik katalanarekin egin zuten bezala, lehendik ere euskaraz zituzten lanak bildu eta, hiru ataletan banatuta, eskuragarri jarri dituzte, “ikusle guztiei zinema onena beren ama-hizkuntzan gozatzeko aukera emateko intentzioarekin”.

Momentuz 40 titulu dituzte eskuragarri, eta katalogoa osatzen joatea erronka.

Euskarazko lehen streaming kanala jaio da

Filmin-ek euskarazko lehen streaming kanala estreinatu du. Bertan fikzioak, dokumentalak eta haurrentzako filmak euskaraz, euskaraz bikoiztuta edo euskaraz azpititulaturik topatu daitezke: www.filmin.es/canal/filmin-euskaraz helbidean.

Momentuz, aukeran dauden lanen artean Koldo Almandoz-en “Oreina”, Telmo Esnalen “Dantza”, Roberto Castonen “Ander” edo Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren “Loreak” filmak daude.

Dokumentalen artean, Oier Aranzabalen  “Margolaria” eta Josu Martínezen “Jainkoak ez dit barkatzen”; baita “Gure Oroitzapenak”, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa ere.

Haurrentzako zinemari dagokionez, Mark Osborne-ren “Printze Txikia” edo “Dragoi Bola” film bikoiztuak, zein Juanba Berasategiren “Nur eta herensugearen tenplua” edo Gorka Sesmaren “Pixi Post eta opari-emaileak” animaziozko filmak.

Filminen asmoa gero eta titulu kopuru handiagoa eskaintzea da. Laster, adibidez, Golem banatzaileak Espainian estrenatutako zenbait europar film ospetsu izango ditu eskuragarri, euskal azpitituluekin.

Filmin Euskaraz ez da pelikula eta serieak eskaintzen dituen plataforma honen lehen antzeko ekimena. Aurretik, katalanez edukiak eskaintzen dituen FilminCAT sortu zuten, 20017an.  Generalitatearen laguntzari esker sortua, gaur egun katalanez hitz egiten duten, bikoiztuta edo azpititulatirk dauden 3.000 titulu baino gehiago aurkitu daitezke bertan.

Euskarazko lehen streaming kanala jaio da

Zer duzu buruan “Euskarazko lehen streaming kanala jaio da”-ri buruz