Euskaraz jardun arren, Zumaia txapeldun!!!

Euskaraz jardun arren, Zumaia txapeldun!!!Euskal Herriko traineruetan ere erdararen erabilera zabalduz doan garaiotan, Zumaiako neskek Euskadiko txapelketa irabazi zuten atzo, nagusitasunez eta euskaraz!!!

“Hori da neskak”, “hori-hori”, “segi” edota “ikurriña etxera” bezalakoak entzun genituen zuzenean, eta euskaraz jardun izanak ez dirudi kalte larririk ekarri zienik arraun egiteko orduan, arraunean-aditu bat edo besteren esanetan euskarazko “segi” baino, erdarazko “sigue” eramangarriagoa bada ere.  Edota erdarak, fonetikoki, arraunketa lagungarriagoa egiten duen arren, aditu bat edo bestearen aburuz, beti ere.

Hortaz, Zumaiarren garaipenak meritu bikoitza izango luke. Batetik beste hiru traineru gailendu izana, eta bestetik, euskaraz jardun izana, erdarak dakartzan erraztasunei (dopinaren parekoak) uko eginez.

Zer alde ez zieten aterako beste traineruei espanieraz jardun izan balute!

Bada, horixe, pozten garela nesken kirolarengatik, Zumaiako traineruarengatik, eta bereziki traineru euskaldunik badelako oraindik.

Eutsi Zumaia!

Euskaraz jardun arren, Zumaia txapeldun!!!

3 pentsamendu “Euskaraz jardun arren, Zumaia txapeldun!!!”-ri buruz

  • Iker Sumendiaga 2013-08-01 13:09

    Kirol femeninoa orokorrean, maskulinoa bezain profesionalizatua ez dagoen heinean, kiroltasun handiagokotzat daukat. Errealagoa. Klub bakoitzak duen diru kopuruarekiko alderantziz proportzionala.
    Gizonen taldeetan (futbolean adibidez), garaiotan, euskaldunek ligarik gutxi irabazten duten bitartean, nesken kasuan, adibide gahiago ditugu. Eta hori taldeak maila berean lehiatzen direlako da.
    Gaur egun, emakumezkoen kirol panorama da niretzat eredugarri, ez bada hori ere aldatzen jakina!

  • Iker Sumendiaga 2013-08-01 13:10

    Eta horrek eragina dauka euskararen erabileran ere, nire ustez. Kosta ala kosta irabaztearen logika gainditzean, beste balore batzuei arreta jartzen baitiegu.

  • Beno, Zumaia… 🙂