Euskaraz informatzen eta Polizia grabatzen jarraituko dugu
Euskaraz informatzen eta Polizia grabatzen jarraituko dugu –
Gure lana egitea albiste bilakatu dute beste behin ere, tamalez. Funtzionario publikoen jardun publikoa espazio publikoan grabatu eta publikoki zabaltzea da berriz ere leporatzen diguten “delitua”. Zehatzago, bi ertzainek salaketa jarri dute ARGIAko kazetari baten aurka, 2018ko maiatzaren 21ean Donostian pertsona bati hizkuntza eskubideak nola urratu zizkioten grabatu eta zabaltzeak “iraindu” dituela esanez.
Gogora ekarri nahi dugu, hain agerikoa izan zela euskaraz bizi zen herritarraren eta erdaraz aritzera behartu nahi zuten ertzainen arteko kasua ezen Ertzaintzak berak publikoki barkamena eskatu zuela egun horretan “hizkuntza eskubideak ez bermatzeagatik”.
Hizkuntza eskubideak ez babesteagatik botere publikoak barkamena eskatzea, euskaldunoi arraro egiten zaigu oraindik. Keinu osasungarria izanik ere, oso gutxitan gertatzen den zerbait delako. Eta horrek lotura zuzena dauka oso ohikoak zaizkigun eraso euskarafoboak grabatzeko zailtasunarekin. Hau salbuespena izan da.
Baina edozelan ere, eta Ertzaintzak barkamena eskatu badu ere, bi ertzainek biktimaren aurka jo dute –Mozal Legea erabiliz, 600 euroko isuna ezarri diote–, baita urraketaz informatu zuen ARGIAren kontra ere. Polizia hedabide baten kontra, kazetaritza egiteagatik. Azken urteetan Europan nagusitzen ari den jarrera da. Informazio deserosoa publikatzen duten kazetarien aurka salaketak jartzen dituzte kazetariak beldurtzeko asmoz.
Iñigo Cabacas auziko audioengatik Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo Garako kazetariak deitu zituzten epaitegira; Ahotsa.info-ko lagunek, terrorismoa goratzea egotzita, deklaratzera joan behar izan zuten preso batzuen ongi etorriei buruz informatzeagatik; Ignacio Escolar eta Raquel Ejerique Eldiario.es-ko kazetariek epaiketa izan dute Cristina Cifuentesen kasua argitara ateratzeagatik. Eta Mozal Legearen mehatxu eta aplikazio orokorrak gure jardun profesionala baldintzatzen jarraitzen du, 2015ean onartu zenez geroztik, Hala Bedi eta ARGIAko kazetariek, besteak beste, ondo dakigunez.
Poliziaren jardunaren berri emateak arriskutsua izaten jarraitzen du oraindik. Autozentsurari aurre egiteko “Grabatzea ez da delitua” kanpainan adierazi genuenez, Polizia grabatzea herritar guztion eskubidea da, funtzionario publikoen gaineko gardentasuna eta kontrola bermatzeko, eta herritarrok gure burua babesteko dugun bide eraginkorra da.
Ez da lehen erasoa ARGIAren aurka, ezta kazetari honen aurkakoa ere. Eta aurrekoetan jakinarazi genuen bezala, oraingoan ere kalean gertatzen denari buruz informatzen jarraitzeko asmoa dugu.
Komunitate sendo batek eusten du proiektu hau. Eta sostengu ekonomiko eta sozial horri esker kazetaritza independentea egiten, Polizia grabatzen eta euskaraz bizitzen eta informatzen segituko dugu.
ZER EGITEN DUTE ARKAUTE-N ERTZAINEK EUSKARARI HORRELAKO NAZKA EDO GORROTOA EDUKITZEKO??!!!
Harritua nago berri honek ZuZeuko ohiko iritzi emaileen artean sortu duen kalapita exkasaz. EAJren polizia delako ote ixilatsun konplize hau?
Ba ote, burua galdu ete?
Beste behin ere, n-garren aldiz, euskararen izenean kaka nahasten.
Bejondeizuela, bikainak zarete benetan!
Estatu okupatzailearen baitako administrazio kolonialaren indar armatua da ertzaintza, eta ez herriaren polizia, are gutxiago herri euskaldunarena. Beste hitzetan, indar okupatzaile bat da ertzaintza, Estatuaren indar armatuen apendize bat Polizia Nazionala, Guardia Zibila edo Armada espainiarraren modu berean. Gauza argia da gainontzeko indar armatuekin harreman zuzenak dituela, hots, estatu-korporazio berdin baten parte integral direla. Militar espainolek osatu zituzten ertzaintzaren goi-karguak hasieretako urtean, hala nola, ETAk akaturiko Carlos Díaz Arcocha teniente-koronela. Gaur egungo goi-karguak hasierako promozioetakoek okupatzen badituzte ere, ziur egon horien gainean badela aginte-hierarkia gehiagorik. Ikuspegi etniko-kultural batetik, ertzaintzaren polizia-agente gehienak espainolak dira, bai jatorriz eta bai gogoz ere: gehienak maketo edo erdi-maketo familietatik datoz, badira zuzen-zuzenean EAEko biztanle ez direnak (Gaztela, Kantabria edo Errioxakoak), eta, bizkaia-aldeko familia jeltzaleetako kideek osatzen dute geroz eta minoritarioagoa den sektore “euskalduna”, hau da, Estatu-egitura kolonialaren parte den sektore politiko kolaborazionista bateko kumeek. Ikuspegi sozio-politiko batetik, ertzaintza ETAren jo-puntuan egon da urte luzez, ertzain ugari izan dira erailak edo zaurituak atentatu eta kale-borroka ekintzen bitartez. Guzti horrek erresumin handia sortu du polizia-agente gehienengan abertzale eta euskalduna den ororekiko, gauza ulergarria bestetik, eta hori ez da urte gutxi batzuen buruan ahaztu daitekeen kontua. Hau esanda, zerk harritzen gaitu guzti honetatik? Ahaztu ote zaigu herri okupatua, zikiratua eta makurtua garela? Ahaztu ote zaigu zer den ertzaintza eta zer ordezkatzen duen? Egin kargu.
Jainkoari eskerrak “okupatzaile” horien kontrako Ramon Caride eta Ignacio de Juana txit euskaldunak izan ditugu.
Eta Argiak ere jarraituko al ditu irakurleak zentsuratzen???
Aze hipokritak…
Nire esperientzia kontatuko dizuet.
Orain dela 9 urte ertzainei euskarazko klaseak ematen jardun nuen Erandion. Ertzainak nituen egunean 5 orduz nire aurrean. Esperientzia? Ba begira, OSO JENDE ONA izan zen. Ikasle jatorrak, euskararekiko abegitsuak. Esperientzia niretzat positiboa izan zen.
Konfidentzia batzuk egin zizkidaten. Euren bizimodua ez zen batere erraza. Manifa batzuetan goikoek aginduta kaskoa jarri eta aurre egin behar izaten zioten oihuka zetorren saldoari. Eta hori, lagunak, ez da batere erraza. Haietako batzuk kontatu zidaten nola bizi zituzten gure herri honetan ditugun kontraesanak. Barnetik pasa behar izaten da hori guztia.
Badakizue? Euren irakasle izan arren.asko ikasi nuen eurengandik ikasturte hartan. Eta uste dut, nirekin batera egon ziren bi neska gazte irakasle haiek ere berdin pentsatzen dutela. Ondo egon gen eurei klase ematen.
“Indar okupatzaileak”, “kolaborazionistak”… eta gainerakoan hemen bar-bar ari zaretenok ez dakizue egiaren erdirik ere.
Ba ez zenien asko erakutsi euskaraz! Zelako irakasle zaborra! Hauek han klasean zeuden han egoteko esan zietelako, besterik ez. Norbaitek uste al du euskara ikasteko nahia zutela? Ez nahia eta ez beharra. Ertzaintza ez da indar okupatzailea. Indar okupatzailea integratu ez diren maketoak (gehienak) dira. Gertatzen dena da, Ertzaintza horrelakoz betea dagoela. Maketo horientzat horrelako lanbideak oso erakargarriak direlako, bai hemen eta bai Andaluzian.
Ene Euskaldun Bat, zure aurrekoak ez zien guztiei klaseak emango eta kasu batek ez du egitate unibertsal bat egiten, nahiz eta ezker abertzaleko propagandistek horrela nahi izan. Nik argi daukat ezker abertzaleari behar beharrezkoa zaiola Ertzaintza beztea modu batean ala bestean. Euskal Poliziarengatik ETAko kideek ez dute indarraren monopoliorik eduki Euskadin, eta hori oso gauza grabea da beraientzat.
Polizikeriak eta hizkuntz zapalketak ekiditeko biderik egokiena zuzen jokatzea da. Kasu honetan informatzea. Besarkadarik handiena Argia egiten duzuenoi eta elkartasunik handiena poliziaren jazarpen eta mehatxuak jasan behar dituzuen kazetarioi. Animo!!!
Bentazar jauna: arrazoi duzu ezker eta eskubia tamaina bereko gezurtiak direla diozunean, eta ondo egiten duzu inposaturiko dikotomia hortatik ihes egiten, baina ez nazazu ni ere euskal herritarron interes nazionalen kaltetan erabakigarri eragin duten bi indar armatu aukeratzearen tesituran jarri. Ertzaintza EAEko polizia da, hau da, administrazio kolonial bateko indar armatua, Komunitate Europarrean sartzeko baldintzek eragindako erregimenaren forma-aldaketa baten beharretik sorturiko egitura batena alegia, zeina Konstituzio, gobernu eta estatu-administrazio espainiarrera azpiratua dagoen. Eta era berean dago espainiako indar armatuetara azpiratua Ertzaintza polizia autonomikoa, beraz ezin uka indar armatu okupatzaileen apendize bat ez denik. Eta bai, Peru Gabirikoak esango du badirela pertsona zintzoak ertzaintzan, eta ez dut zalantzan jartzen, edozein estamentu eta erakundeetan badiren moduan. Ogasunean ere bada jende ona lanean, baina ezin uka Ogasuna dela herritarron ebasketa legalizaturako tresna nagusia. Korpus moduan, erakunde mailan, bere osotasunean, ezin dezakegu esan lagun denik Ertzaintza euskaldunon proiektu nazionalean, lehenik eta behin euskaldunak zikiratzeko tresnarik nagusienaren betearazle izatea dagokiolako: espainiar legedia. Eta bere funtzioa hori izanikan ere, egon ziren aukerak koadro euskaldun eta abertzaleak bideratzeko erakunde hartara, Ertzaintzaren barne-hegemonia borrokatzeko, eta barrenetikan eragiteko euskaldunon mesedetara, baina garaiko indar politiko “abertzaleek” beste interes batzuk zituztela-eta, eta ETAk Ertzaintzari eginiko gerra zentzugabe eta hutsala medio, aukera hori luzarorako galdu zen.
Ene Oier, niri biziki ahiergarria iruditzen zait Hirugarren Munduko iraultza marxistetatik datorren hizkera trakets ta faltsu hori. Euskaldunok gure erakundeak eraiki ditugu eta horretan estatuak zeregin eskaxa izan du. Nik ez dut nire herriko erakunde sistema ukatuko etiketa bat jartzen zaiolako edota estatu ideal inexistente bat buruan daukadalako. Arazoa da euskaldunok gure buruaren jabe izan behar garela edozein egoeratan urrutiko intxaurren milenioan ametsetan ibili baino gehiago. Erakunde horiek ditugu, ba balia ditzagun gure herritarren eta gure nortasunaren onerako.
Ertzaintza dugun euskal polizia bakarra da. Bai, ezker abertzaleari asko gustatzen zaio hori beztea azken batean konpetentzia direlako beren heroi armatuen aldean. Baina Ertzaintzak ez ditu 800 gorako hilotzen kopurua ekoiztu. Tarteka, balio unibertsalak aplikatu behar dira zeren eta gizakiaren biziaren balioa gutxiestea ustezko helburu polit batzuen izenean, hori gauza aberrantea delako.
Espainiar legediari berea eman behar zaio eta ez zuk OIer ematen diozun indar erabakitzaile hori. Euskaldunok diktadura baten azpian mila gauza egin ditugu legedi frankista erabiliz. Zure logika aplikatuez gero ez litzateke frankismoan euskal libururik ekoiztuko eta ez ikastolik eraikiko. Ustezko purismo horrek antzutasunera garamatza edota, ezker abertzalearen kasuan, gure kausa nazionalaren instrumentalizazio anker batetara.
Ene bentazar, zuk aipatzen dituzun erakunde autonomikoak ez dira euskaldunok herri gisa eraikirikoak ezta gutxiagorik ere. Horren kontra, espainiar estatuak transferentzia bitartez igorririko konpetentziak martxan jartzeko eraturiko egitura administratibo edo burokratikoak dira horiek, espainiar estatuaren joko arauetara zedarrituak betiere. Euskaldunon benetako erakundeak, aitzitik, esparru komunitario edo pribatutik sorturiko horiek dira, ikastolak, auzo elkarteak edo kooperatibak kasu, eta benetako beharrei sormen herrikoiak emandako konponbideak izan dira, nahiz eta horietako gehienak administrazio edo alderdi autonomikoek irentsi dituzten gerora infiltrazio edo diru-laguntzen bitartez.
Zuk diozu ditugun erakunde autonomikoez baliatu behar garela euskal nortasuna eta herritarron alde egiteko, hots, euskal nazioa indartzeko. Eta nik horretan ez nizuke arrazoia kenduko guzti horren atzean helburu nazional bat balego, helburu hori lortzeko estrategia bat balego eta estrategia hori garatu eta gauzatzeko mugimendu benetan nazional eta autonomo bat balego. Erdi Aroko juduak ofizialki Enperadorearen zerbitzari ziren Alemanian, eta beraiek hori onartu zuten mende luzez, baina kontrapartidan bazituzten euren lege, gobernu, tribunal, eskola eta erakunde autonomoak euren komunitateetan, eta bazuten euren nortasuna horren giro arrotzetan indartu eta garatzeko estrategia, eta horrela ekidin zuten asimilazioa.
Euskaldunok ez dugu halako ezer, eta halakorik ez dugun artean ezingo gara erakunde horietaz baliatu herri gisa. Aitzitik, erakunde horiek erabakigarri laguntzen dute gure asimilazio-prozesuan euskal nazio kontzientzia lausotuz, eta horretan PNVk badu zer esan handia, zeren eta batzokietan edo goi-jesuiten bileretan nazio-estrategia batez hitz egiten bada, ni superman naiz. Hori bai, seguru argi dutela nola gizendu burokratikoki taifa erreinu autonomikoa ahalik eta kasta-kide gehien kokatzeko horien barruan, europako direktiba eta espaniako legeez baliatuz, noski, araudi, txiringito eta postu berriak sortzeko, eta zeregin horretan Bilbo osoa magrebeko adingabe delinkuentez bete behar bada, ba betetzen da eta listo. Oker banaiz, eta guzti horren atzean sekulako nazio-askapen estrategia bat badago, arren, erruki nitaz eta esadazu, azalduidazu eta joango naiz bihar bertan batzokira alderdian izen ematera.
Eta bai, lege frankistak gora behera, lortu ziren ikastolak martxan jartzea eta euskal kultura berpiztea, hain justu guzti horren atzean kontzientzia nazional bat eta herri mugimendu autonomo indartsu bat zegoelako, ehunka “utopikoz” eta “puristaz” betea. PNV eta ETAri esker, guzti hori pikutara joan zen aspaldi eta orain duguna da asimilazio gordina, eta bitartean jendea futbolaz, ongizate estatuaz, feminismoaz eta halako txoropitokeriz entretenitua da PNV eta Bilduri esker, ez gaitezen gehiegi asaldatu kontsentsu eta tolerantzia garaiotan.
Ene Oier, gauzak nahasten dituzu, EAJk egitasmo hori zuen, hau da, autonomi estatuto bat, eta hori baino gehiago lortu zen, estatutoa eta aldundi foralak, kontzertu ekonomikoarekin batera. Euskalduno eraiki ditugu erakunde horiek eta gutxiengo bat gelditu zen horiei aldekotasunik eman gabe. Horiei esker badauzkagu zerbitzu publiko propioak, polizia, euskal unibertsitatea, euskal hezkuntza, eta abar. Noski, adostasun batera iritsi behar ginen estatuarekin eta horrela izan da, Jainkoari eskerrak, etengabeko gerrak zertara daramatzaten begibistan baitugu.
EAJren egitasmoa jadanik euskal ilustratuek planteatu zuten bere garaian eta bigarrenekoz egitura politiko bat osatu zen hego Euskal Herriko parte handienean. De facto dugun botere politikoa eta ekonomikoa handia da eta hori gutxiestea ez zait gizalegezkoa iruditzen. “Subordinazioa” eta horrelako katramilak ondo daude ezker abertzaleko frustrazio bila dabiltzanen ahoetan, baina ez benetako abertzale batean. Gure herriak iraun bizi behar badu erakunde horiek ezinbesteko ditu, eta niretzat hori ukaezina da.
Nik ez dakit zer hitzegiten duten EAJko buruek aita jesuitekin baina hitzegitea baino ekitea eta egitea gauza hobea dela uste dut eta hori egin du EAJk. Edota iruditzen al zaizu hobe egongo ginatekeela Espainiako probintzia soilak izaten? Egindako bidea mugarri da eta ez zuk esan bezala asimilazio iturri.
Euskal belanualdi bakoitzak bere erronka du gure herri txiki hau desagerpenetik kitatzeko. Nik argi daukat zein den oztopo egungo euskaldunok egin behar dugun lanerako Euskadi eta euskal nortasuna bermatzeko. Baina nik ez dut sinesten betiko ezker iraultzailearen pentsamendu horretan (zuk oharkabe gainera islatzen duzuna) tabula rasa bat egin behar dela hortzemuga urrunean dagoen argi bati heldu behar diogulako.
Bai, atzo eta gaur herrigintza, gure herriaren baitatik ateratzen diren ekimenak, izan litezke gure herria hondamenditik libratuko lukeen bidea. Baina horretarako zauri eta zatiketa xehetzailerik gabeko gizartea egin behar dugu eta uste dut hurrun gaudela horretaz.