Euskaraz ez ikasteko eskubidea
Titularretik bertatik hasita astakeria ugari biltzen ditu Iriartek “Derecho a no aprender euskera y no ser castigado por ello” artikuluan.
Testuaren muina, euskarak administrazio publikoan izan behar lukeen presentziaren eztabaida, albo batera utziz, honako puntuak azpimarratu daitezke iritzi artikulu horretatik:
1.- Euskara terrorismoarekin lotzen du, behin eta berriz, loturarik ez duten gertakariak lotuz.
Batetik dio, euskarak administrazio publikoan izan behar duen aitorpenari buruzko eztabaida sakona orain arte egon ez bada (hala baieztatzen du Iriartek) nazionalista euskaldunek eurekin bat egiten ez dutenen aurka eragin duten terroreagatik izan dela. Eta orain eztabaida hori posible bada, poliziak atentatuak egiteko gaitasuna murriztu duelako omen da. Alegia, orain, euskal nazionalistei borroka armatua erabilgarri ez zaielako.
Bestetik, Iruñean duela gutxi euskaraz bizitzeko eskubidearen alde eginiko manifestazioa aipatzen du. Eta horietatik zenbat leudekeen bizitzeko eskubidearen alde manifestatzeko prest galdetzen du.
2.- Zerbait ez ikasteko eskubidea absurdoa da.
Euskaraz ez ikasteko eskubidea aldarrikatzen du eta euskaldunok, hala nahi izanez gero, gazteleraz ez ikasteko eskubidea aldarrikatu dezakegula aitortzen digu. Egokia iruditzen omen zaio. Euskaldunon eskaria ordea ez da gazteleraz ez ikastea, zerbait ez ikasteko eskubidea aldarrikatzea absurdoa baita oso. Izan euskara, gaztelera, matematikak ala mekanika.
3.- Euskaraz bizitzeko eskubidea ez omen da urratzen.
Euskara ez ikastekoa urratzen dela badio ere, euskaraz bizitzeko eskubidea ez dela urratzen azaltzen du. Bakoitza nahi duen eta ezagutzen duen hizkuntzan bizi daitekeela dio. Eta hori “arrazoitzeko” honako galdera luzatzen du: Nahi den lekuan euskaraz hitz egitea debekatzen duen legerik ba al dago?
Euskara maite duela esaten duen arren, gorrototik idatzitako artikulua da. Eta gorrotoz beteriko hitzak dira bertan ageri direnak. Artikulua osorik irakurri nahi izanez gero, egizu klik hemen.
Non abere hila, hara putreak elikagai bila
NON DAGO KONTSEILUA? Euskal Tonbolatik eta Ziurtagirietatik haratago zer erantzun eman behar dugu. Zuzeun hauxe irakurri berri dut: http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Educacion/reducira/liberaciones/profesores/estudiar/euskera/elpepuespvas/20100527elpvas_4/Tes eta nire ostia txarra ez dakit zelan baretu. NAHIKOA DA, MUGI GAITEZEN!
Pentsalari fin hori ibili da pentsamendu politikoa irakasten Soziologian eta etorri den berria, Chacon, ez dabil harengandik oso urruti… eta biek euskaraz aritu beharra izan dute. Ikasle gaxoak!
Eta hona hemen “antzeko paresido”, baina era finuagoan: zertarako ikasi euskara denok badakigu gazteleraz?
http://www.elcorreo.com/vizcaya/prensa/20100527/opinion/profundo-desanimo-20100527.html
nire irakasle izan zen iñaki, irakasle onenetariko bat izan ere. baina sentitzen dut, horrelako artikuluak bai direla benetako atentatuak.
ze beldur diote euskarari, hiztun gutxiago dituen hizkuntz honi? esan diezadatela. Esan diezadatela zergatik administrazio publikora joan eta ezin dudan zerbitzua euskaraz jaso. Esan diezadatela zergatik selektibitatean euskara ikasgaiaren azterketa zergatik den hutsaren hurrengoa eta gaztelaniazkoa hain landu eta konplikatua.
Nazka nazka eginda nago euskarak jasan behar dituen atake guztiez, politizazio nazkagarriez.