Euskaraz ez ikasteko eskubidea

Titularretik bertatik hasita astakeria ugari biltzen ditu Iriartek “Derecho a no aprender euskera y no ser castigado por ello” artikuluan.

Testuaren muina, euskarak administrazio publikoan izan behar lukeen presentziaren eztabaida, albo batera utziz, honako puntuak azpimarratu daitezke iritzi artikulu horretatik:

1.- Euskara terrorismoarekin lotzen du, behin eta berriz, loturarik ez duten gertakariak lotuz.

Batetik dio, euskarak administrazio publikoan izan behar duen aitorpenari buruzko eztabaida sakona orain arte egon ez bada (hala baieztatzen du Iriartek) nazionalista euskaldunek eurekin bat egiten ez dutenen aurka eragin duten terroreagatik izan dela. Eta orain eztabaida hori posible bada, poliziak atentatuak egiteko gaitasuna murriztu duelako omen da. Alegia, orain, euskal nazionalistei borroka armatua erabilgarri ez zaielako.

Bestetik, Iruñean duela gutxi euskaraz bizitzeko eskubidearen alde eginiko manifestazioa aipatzen du. Eta horietatik zenbat leudekeen bizitzeko eskubidearen alde manifestatzeko prest galdetzen du.

2.- Zerbait ez ikasteko eskubidea absurdoa da.

Euskaraz ez ikasteko eskubidea aldarrikatzen du eta euskaldunok, hala nahi izanez gero, gazteleraz ez ikasteko eskubidea aldarrikatu dezakegula aitortzen digu. Egokia iruditzen omen zaio. Euskaldunon eskaria ordea ez da gazteleraz ez ikastea, zerbait ez ikasteko eskubidea aldarrikatzea absurdoa baita oso. Izan euskara, gaztelera, matematikak ala mekanika.

3.- Euskaraz bizitzeko eskubidea ez omen da urratzen.

Euskara ez ikastekoa urratzen dela badio ere, euskaraz bizitzeko eskubidea ez dela urratzen azaltzen du. Bakoitza nahi duen eta ezagutzen duen hizkuntzan bizi daitekeela dio. Eta hori “arrazoitzeko” honako galdera luzatzen du: Nahi den lekuan euskaraz hitz egitea debekatzen duen legerik ba al dago?

Euskara maite duela esaten duen arren, gorrototik idatzitako artikulua da. Eta gorrotoz beteriko hitzak dira bertan ageri direnak. Artikulua osorik irakurri nahi izanez gero, egizu klik hemen.

MjM5Mg==

Irudia | Euskaraz ez ikasteko eskubidea | zz | Creative Commons By SA
Diario de Navarra, euskara, iñaki iriarte lopez

5 pentsamendu “Euskaraz ez ikasteko eskubidea”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude