Euskarari omenaldia egin dio Espainiako Hizkuntzarako Errege Akademiak
Madrilen “Euskarari Gorazarre” jardunaldien baitan, euskara omendu egin zuen Espainiako Hizkuntzarako Errege Akademiak, Madrilen. Besteak beste, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak hartu zuen hitza: “euskarak elkarrenganako elkarbizitza erraztu eta bideratzeko ere balio du. Zerbait estimatzeko lehenengoz ezagutu egin behar da. Hortaz,Espainian, bertako hizkuntzak ezagutu ahal izateko bideak zabaldu behar dira; Espainiako Irrati eta Telebistan estatuko hizkuntzak entzun behar dira. Euskara ez da harresia, zubia baizik”
Euskarari egin zioten omenaldian Arantza Quiroga Legebiltzarreko buruak ere “inposizioaren” aurkako hitzak izan zituen: “euskara babestu egin behar da, eta politikatik urruntzea da babesteko modurik onena”.
Andres Urrutia euskaltzainburuak “hizkuntzarik zaharrenaren irudi berria” erakutsi nahi izan zuen, “ideologia politikoak baldintzatu gabea, Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere gizartea kohesionatzeko ahalmen handia duena”.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendari Jose Maria Urkiak euskara etorkizuneko hizkuntza dela esan zuen, bai eta leku guztietara zabaldu behar dela ere. “Gaur egun Espaniako agintean direnek, eta etorkizunean izango direnek ere, eredugarriak izan beharko lukete euskarari babesa eta maitasuna erakusteko orduan”.
Jose Ignacio Wert Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak izan zituen ekitaldiko azken hitzak: “Euskara bizirik dagoen hizkuntza da eta kulturalki duintzea guztion lana da”.
“Greziarrei” beldurra diet opariak ekarrita ere.
“Quiroga alude a la «imposición» del euskara en un homenaje en Madrid”
.
“La presidenta del Parlamento de Gasteiz, Arantza Quiroga, aprovechó el homenaje al euskara celebrado ayer en Madrid por Etxepare, Euskaltzaindia y la Sociedad Bascongada de Amigos del País para cargar contra los planes de normalización lingüística. A juicio de la política del PP, «la cultura, si se impone desde el poder, termina por convertirse en una falsificación». Quiroga se refería al euskara, sobre el que opinó que hay que «alejar» de la política.”
http://www.gara.net/paperezkoa/20120315/328610/es/Quiroga-alude-imposicion-euskara-homenaje-Madrid
.
Kar, kar, kar; irakur dezagun berriro: “«la cultura, si se impone desde el poder, termina por convertirse en una falsificación». Hau da, mende guzti hauetan Espainiako Estatuaren egituretatik ezarri duten kultura eta hizkuntza faltsutze bat izan da. Beraiek esanda