Euskararen strip-tease bat (I)

Jaurlaritzako langile euskaltzalez osatutako Tiraka taldeak euskaldun berriei bereziki zuzendutako kontaketa pertsonalen bilduma egin du. Hamar istorio pertsonal jaso ditu taldeak, eta ZuZeun argitaratuko ditu. Euskararekin bizi izandako pozak, tristurak…nahi adina nahastuz, pasadizoak, frustrazioak, ilusioak…

ctears

(I) Nire euskera

Sei urte inguru nituenean, Sestaoko kalean futbolean jolasten ari ginen batean (autorik ez zegoen garai hartan), bat-batean hiru urteko neskato bat negarrez zegoen etxeko atarian. Hurbildu nintzaion, baina ez nion ulertu. Lagun bat inguratu zitzaigun.

– ¿Qué dice? – nik.
– No sé. Solo habla euskera – lagunak.
– ¿El qué? – nik.
– ¡¡Euskera!! – lagunak erdi haserre.
– ¿Qué es eso? – nik inozo.
– ¡¡Pues un idioma, como el español! – oraingoan ozen.

Bazkalorduan, etxera joan nintzenean amari kontatu nion eta berak azaldu zidan itsasadarraren beste aldean (Leioan, Urdulizen eta abarren), baserritarrek euskaraz hitz egiten zutela. Bera, Aretakoa izanda, askotan entzun zituela gaztetan, baina hirira etortzen zirenean, gazteleraz hitz egiten zutela, euskara debekatuta zegoelako.

Egun hartan, sei urterekin, euskara bazegoela deskubritu nuen. Harez geroztik, egunero deskubritzen dut… eta ingurukoei eman.

(Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzako langile bat)

Zer duzu buruan “Euskararen strip-tease bat (I)”-ri buruz