Euskararen jatorria: enigma europar bat
Euskararen jatorria: enigma europar bat
ETB1 kateak eskaini zuen Azaroaren 30ean dokumental hau. Xedea, euskararen jatorri, isolamendu eta ahaidetasunen inguruan maiz egiten ditugun galderei erantzutea du edo, behintzat, galdera horiek munduko aditu handienetakoei egin eta emandako erantzunak biltzea.
- Zer dakigu euskaldunok gure hizkuntzaren jatorriari eta ahaideei buruz?
- Zergatik gustatzen zaigu esatea Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela?
- Zergatik da hizkuntza isolatua?
- Zenbat hizkuntza daude euskararen egoera berdinean?…
Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek erantzuten diete galdera hauei, Hawai , Paris edo Municheko unibertsitateetatik eta, zer esanik ez, Euskal Herritik bertatik ere bai.
- Noiztik hitz egiten dugu euskaraz?
- Nola iritsi da bizirik gaur egunera arte?
- Egia ote da zerikusia dugula kaukasiarrekin? Iberiarrekin? Berbereekin? Zeltekin?…
Hizkuntza kontuak ez ezik, genetikarenak ere agertuko dira, euskal DNA leinuek Britainiar irletarainoko bidaia nola egin zuten ikusteko, azken izotzaldia eta gero. Bada dioenik, britainiar eta irlandarren artean, lautik hiru direla euskal jatorriko…
Azken finean, euskaldunok belaunaldiz belaunaldi hitzetik hortzera darabiltzagun gaien berri eman nahi die dokumental honek euskaldunei ez ezik, baita eta europar orori ere, egia esan behar bada Euskara benetako enigma europar bat da eta.
Egileak:
- Zuzendaria: Hasier Etxeberria.
- Produktore eragilea: Josu Erguin.
- Errealizadorea: Juanfe Garcés.
- Gidoia: Koldo Izagirre/Hasier Etxeberria.
- Kazetaria: Maider Egues
- Produktorea: Oier San Martín
…
Dokumentalaren inguruko iritziak eta eztabaida ZUZEUn
[…] kalitate handiz. Bertatik hartu dugu irudi hau, Hasierren kontakizun xamurrarekin jarraitu dezakezun dokumentala ikus-entzunahal izateko. Euskararen jatorria Atsegin dut:Atsegin dutIzan post hau atsegin duen […]
Ikusi nuen bideo hau. Benetan interesgarria eta ongi egina. Mila esker Hasier & Co.
[…] Zuzeu zabaldubildudel.icio.us […]
Hola, me dirijo a vosotros porque hace ya tiempo un amigo me dijo que el documental “Euskararen jatorria: enigma europar bat” iba a ser traducido al castellano, lo he buscado pero no lo he encontrado, me gustaría que si efectivamente ha sido traducido me enviéis el enlace para poder verlo.
Un saludo.
Eskerrikasko
Joxeba Arnaiz
Joxeba, hemen duzu.
Hola de nuevo, tras 6 meses desde que os envié mi anterior correo solicitando el enlace al documental en castellano ni me había dado cuenta de que me habíais respondido a través de esta página, pensaba que os habría mandado mi dirección de correo y al no recibir nada lo había dado por perdido pero hoy casualmente he localizado vuestra respuesta.
Eskerrikasko aunque sea con retraso.
Joxeba Arnaiz
[…] Euskararen jatorria deskubritu arte behintzat, ez da kontatzeko ipuin txarra. […]