Euskararen jatorria: enigma europar bat

El-euskera-en-primer-plano-de-_54352237010_51351706917_600_226

Euskararen jatorria: enigma europar bat

ETB1 kateak eskaini zuen Azaroaren 30ean dokumental hau. Xedea, euskararen jatorri, isolamendu eta ahaidetasunen inguruan maiz egiten ditugun galderei erantzutea du edo, behintzat, galdera horiek munduko aditu handienetakoei egin eta emandako erantzunak  biltzea.


MP4 deskarga

  • Zer dakigu euskaldunok gure hizkuntzaren jatorriari eta ahaideei buruz?
  • Zergatik gustatzen zaigu esatea Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela?
  • Zergatik da hizkuntza isolatua?
  • Zenbat hizkuntza daude euskararen egoera berdinean?…

Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek erantzuten diete galdera hauei, Hawai , Paris edo Municheko unibertsitateetatik eta, zer esanik ez, Euskal Herritik bertatik ere bai.

  • Noiztik hitz egiten dugu euskaraz?
  • Nola iritsi da bizirik gaur egunera arte?
  • Egia ote da zerikusia dugula kaukasiarrekin? Iberiarrekin? Berbereekin? Zeltekin?…

Hizkuntza kontuak ez ezik, genetikarenak ere agertuko dira, euskal DNA leinuek Britainiar irletarainoko bidaia nola egin zuten ikusteko, azken izotzaldia eta gero. Bada dioenik, britainiar eta irlandarren artean, lautik hiru direla euskal jatorriko…

Azken finean, euskaldunok belaunaldiz belaunaldi hitzetik hortzera darabiltzagun gaien berri eman nahi die dokumental honek euskaldunei ez ezik, baita eta europar orori ere, egia esan behar bada Euskara benetako enigma europar bat da eta.

Egileak:

  • Zuzendaria: Hasier Etxeberria.
  • Produktore eragilea: Josu Erguin.
  • Errealizadorea: Juanfe Garcés.
  • Gidoia: Koldo Izagirre/Hasier Etxeberria.
  • Kazetaria: Maider Egues
  • Produktorea: Oier San Martín

 

Dokumentalaren inguruko iritziak  eta eztabaida ZUZEUn

Nahieran ikusi

Euskararen jatorria: enigma europar bat
enigma, euskara, euskararen jatorria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Euskararen jatorria: enigma europar bat”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude