Euskararen Festa DOKAn, datorren ostegunean, abenduak 5, Euskal Kultur Mintegiaren eskutik
Dakizuen bezala, datorren asteartean, hilak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta urtero bezala, Euskal Kultur Mintegiak egun horretarako propio antolatutako ekitaldi batekin ospatuko du.
Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeaz gain, euskaraz ere ondo pasa eta dibertitu daitekeela badakigu. Hori dela eta, Euskararen Festa antolatu dugu datorren ostegunean, hilak 5, Donostiako Kafe Antzokian (DOKA-n). Hauxe da datorren ostegunerako prestatu dugun egitaraua:
- 19:00etan, EHUko liburutegia dagoen campusean bilduko gara, eta triki-poteoa egingo dugu Antiguoko kaleetan zehar DOKAra iritsi arte.
- 21:00etan, Nonnahi talde tolosarrak erromeria eskainiko du
- 23:30etan, euskal karaokea jarriko dugu martxan
- Karaokea amaitzean, euskal musika jarriko dugu kafe antzokian ixten den arte.
Sarrera 3 eurotakoa izango da, eta sarrerak momentuan kobratuko ditugu. Badakizue beraz, Euskararen Eguna modu martxosoan ospatu nahi baduzue, azal zaitezte Euskararen Festara!
Informazio gehiago nahi baduzue jarri gurekin harremanetan:
- Facebook eta Tuenti: Euskal Kultur Mintegia
- Twitter: @euskalkultur
- E-maila: euskalkulturmintegia2@gmail.com