Euskaraldia 2020 (III)

 

Gauza onak, guztiak, guk lortutakoak dira, txarrak, berriz, ez dira gure ardurapekoak. Ehun mila hiztun berri izatea, irakaskuntzan ea ume guztiak euskarazko ereduetan matrikulatzea, unibertsitateetan euskaraz ikasten duten ikasleak gero eta gehiago izatea… horiek guztiak gobernuen merituak dira. Azken urteotan erdaldun gehiago izatea, udalerri euskaldunetan euskaldunen proportzioa txikiagoa izatea edota euskararen erabilera maila txikia izatea, berriz, etorkinen errua, demografiaren kontua, edo euskaraz jakin arren erabiltzen ez dutenen errua da. Gaitzak ez dira sekula santan gobernuen ardurapekoak. Bai horixe!

Hitz egingo dugu horri buruz, baina gero, orain gatoz abiapuntura. Euskararen biziberritze garaikidea 1964-68 urteetan hasi zen hizkuntzaren estandarizazio prozesua abiatu zenean. Hura izan zen abiapuntua eta normalizazioaren oinarria: euskara eredu estandarrik gabe ez zegoen hizkuntza biziberritzerik. Estandarizazioarekin batera garai hartako euskaltzaleek hizkuntzaren estatusa sendotzeari lotu zitzaizkion: helduen euskalduntze-alfabetatzean, hezkuntzan (ikastolak, unibertsitatean), hedabideetan (aldizkarietan, irratietan)…

Archivo Fundación Felipe González > Pegatina propagandística para la  creación del distrito...

Euskararen hiztun elkartea izan da bere hizkuntzaren biziberritzearen eragile nagusia. Horrela, bai, zalantza barik, zuzena, ukaezina. Diktadura garaian, estandarizazioa babesten, helduen alfabetatze zabala eginez, euskal kultur asteak antolatzen, unibertsitate-barruti bakarraren aldeko aldarriarekin, gau-eskolak eta euskaltegiak eratzen, ikastolak sortzen eta abar. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa Foru Komunitatea eratu zirenean, ofizialtasunaren aldeko borroka, euskara hezkuntza sistemetan sarbidea emateko lanak, hedabide euskaldunak sortzeko, aldizkariak, irratiak, telebista, Egunkaria… Euskararen hiztun elkartea trinkotu eta sendotzen ari zen eta bere baitan herri mugimendu zabal eta sendoa antolatu zen: euskalgintza (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua).ARKI+TEKA: UPV/EHU | Eman ta zabal zazu Maila bateko edo besteko ofizialtasuna lortuta hegoaldeko lau herrialdeetan, 1982an EAEn (Euskararen erabilpena Normalizatzeko Oinarrizko Legea) eta 1986an Foru Komunitatean (Euskararen Foru Legea), zedarritu ziren sortu berriko erakundeen hizkuntza politiken mugarriak. Orduz geroztik, bada, euskararen biziberritzean aurrera urratsak agintarien hizkuntza politika horien ekarpen gisa ulertu izan dira.

Euskaraldia 2020 (III)

5 pentsamendu “Euskaraldia 2020 (III)”-ri buruz

  • Zehaztasun batzuk. Estandarizazioari 1968ko Arantzazuko bilerak baino lehen, bultzada handia Baionan eman zioten 1963-1964an zortzi lagunek, buru Txillardegi zutela, eta, besteak beste, egun ere euskarazko artikulugintzan diharduen J-L Davant tarteko zela. Aurretik bazegoen zerbait, ez mortu hutsa. 1950ean, Jokin Zaitegik “Euzko-Gogoa” sortu zuen Guatemalan, euskarazko lehen kultur aldizkaria, eta 1956an, Ipar Euskal Herrira ekarri zuen, Hegoan Francoren errepresioagatik ezin argitaraturik. Aldizkari horren segida moduan sortu zuten frantziskotarrek Arantzazun Jakin euskarazko kultur aldizkaria 1956an, eta 1964ko eta 1968ko erabakiak jarraitzen aurrenetakoa izan zen aldizkari hori, Joseba Intxaustik eta Joxe Azurmendik zuzendaritza hartuz geroztik. Bakoitzari berea!

  • Xabier Isasi 2020-11-23 08:33

    Eskerrik asko Patxi!

  • Bigarren standardizationea. Lehena Leiçarragac eta lanquideec burutu çuten 1571. urthean.

  • Ez horregatik Xabier.
    Josu, “biziberritze garaikidea” aipatu du Xabierrek.

  • “Egan” literatur aldizkaria ahaztu zait. 1954z gerzotik euskara hutsez argitaratzen zen. Zuzendari: K. Mitxelena, A. Irigarai eta A. Arrue. Diru-babesle Gipuzkoako Aldundia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude