Euskaraldia, 12. eguna

Euskaraldia, 12. eguna –

Inor haserretu edo eztabaida bizirik ez sortzeko nahiarekin eta euskararen alde jarrera eta lan bikaina egiten ari zaretenekiko errespetu osoa erakutsiz:

Alde batetik, orain dela 60 urtetik ona, euskarak euskal herrian 300.000 hiztun berri lortu ditu, espainierak aldiz, milioi bat hiztun berri. Euskaldunak gure politika linguistiko ankerrari esker, ez gara gai izan milioi etorkin espainiar horiek gure hizkuntza ikas dezaten. Hiru probintzietako eusko jaurlaritzak, datu positiboak soilik ematen dakizki, hau da, euskarak 300.000 hiztun berri dituela alegia, bere politika linguistiko ankerra zuritu nahian. Ez du kontutan hartzen, erdarak milioi bat hiztun gehiago dituela gure lurretan eta horrek euskararen portzentaia nabarmenki jeisten duela. Beste alde batetik, erabilera ere guztiz murriztu da eta euskal herria, euskal elebakarra izatetik, euskal elebidun edo erdaldun izatera pasa da (euskaldunentzat erdi eran mintzatzen ziren hizkuntzara, guretzat osoa ez zen hizkuntza batetara alegia: Pako Aristi, Euskararen isobarak).

Beraz, euskal herria, hiru administraziotan zatituta dagoen une honetan, instituzioek ez dute jakin izan sakoneko politika linguistiko eraginkor bat egiten.

Hizkuntza batek estatua behar du, estaturik gabe, hizkuntza horrek galtzeko arriskua dauka. Finlandiak independentzia lortu eta galtzear zegoen hizkuntza, politika linguistiko on bati esker, gaur egun 5 milioi hiztun baino gehiago ditu, hau da, Finlandiako herritarren %91. Guk ere gure estatua eduki genuen, Nafarroa historikoa eta euskaldunak %80tik gora ziren, gaur egun imajinatu ez genezakeen lekuetan ere bai. Estatuarekin batera hizkuntza zeharo galdu genuen. Hiztunak galdu dituen estaturik gabeko beste adibide bat, latina da, estaturik gabe galtzeko arriskuan dagoena.

Estaturik ez dugu, eta beraz fundamentuzko politika linguistikorik ere ez. Frankismo garaian, herri mugimenduak ikastolak sortu zituen eta ez politikariek. Eusko jaurlaritzaren espainiar etorkinekiko politika linguistikoaren ahalmen ezak, gaur egun ere berdin jarraitzen du: atzerritik datozenei, ez zaie euskara ikastera behartzen. Euskara ezin omen da behartu, euskararekin liluratu egin behar omen dira. Espainiera berriz, “por la sangre” ondo sartu zuten eta gaur egungo espainierarekiko legeek ez dute liluratzen baizik eta behartzen.

Herriari hainbeste kostatu zitzaion ikastolak, gaur egun sistema Espainiar publikoaren barnean daude. Euskara errespetatzen ez duen Espainiar estatua da, euskaldunak zer ikasi behar dugun agintzen diguna; euskal jaurlaritzak berriz, espainiako erasoak saihesteko ez du neurririk hartzen. Ez du ahalmenik eta jarrerarik Wert legea euskal herria bertan behera usteko. Euskarak bizi ahal izateko politika behar du. Euskaraldia bezalako ekimenak, txikikeriak dira, eusko jaurlaritzari aurpegia zuritzeko. Arazoa politikoki konpondu beharrean, arazoa herritarrongan jartzen dute. Gu gara euskaraldiaren antolatzaile, baina aurpegia zuritu eta argazkian aterako direnak, eusko jaurlaritzakoak izango dira. Ondoren, ahobiziak beraiek izango dira, gu berriz, belarriprest izaten jarraituko dugu, 11 egunez esaten digutena sinistuko baitugu. 12. egunean berriz, denak berdin jarraituko du: hau da, wert legea, hizkuntza politika berdina, eitb 2 gazteleraz, eitb1eko albistegiak 12 minututakoak eta espainieraz dauden albisteak itzuli gabeak, euskadi gaztea erdal musikaz blai eta euskal musikariei bideak isten etb…herri honi min egiten dioten legeekin alegia. Euskarak 365 egun ditu eta ez 11. Espainiak bere hizkuntza politika du eta gurea ez da politika horren barnean sartzen, hizkuntza politikarik gabe, noraezean gabiltza. Ikastolekin egin genuen bezalaxe, saretu dezagun herri mugimendu haundi bat, non, euskarak behingoz har dezan arnas.

Espainiak 1600 komunikabide ditu erdara hutsean, guk berriz euskal telebista 2 ere gaztelako hizkuntzan dugu eta hori anomalia bat da. Euskaraldiko 11 egunetan, gure instituzioak izan nahi duten horiek, etb2 euskaraz emitituko al dute? ezta pentsatu ere;  eitb1eko 12 minututako albistegian erdaraz mintzo direnen itzulpenak egingo dituzte? edo albisteak etb2a bezain luzeak egitera pasatuko al dira? Orain arte bezala jarraituko dute; Euskadi gaztean orain dela 20 urte bezalaxe, euskal musika gehiago jarriko al dute? ezta pentsatu ere. Aho biziak bai, baina sakoneko neurririk ez. Arazoa herriarentzat, instituzioek beraien bidea jarraituko dute eta 12. egunean egoera berdinera bueltatuko gara. Euskaraldia pausu bat da, baina ez da nahikoa.

Bukatzeko Amets Arzallusi egin zioten elkarrizketa bikainaren esteka jarriko dut
https://www.argia.eus/albistea/amets-arzallus-orain-denak-daude-euskararen-alde-baita-bere-heriotza-diseinatu-eta-praktikatu-zutenak-ere

Euskaraldia, 12. eguna