Euskarakadak, harro egoteko modukoa?
“Hemos ganado, ¡hazte cuenta!” (egin kontu), esan omen zuen behin batek. Zoriontzeko, aldiz “¡Cumpleaños!” bota zion beste batek lagunari. Eta, “he cogido daño” zioen hirugarren batek mina hartzen zuenean.
Halako adibide ugari bildu dituzte Facebook-eko ‘Neuk ere euskarakadak sartzen ditut gazteleraz ari naizenean‘ taldean. Asko lehendik entzundakoak, baina badira sekula entzun gabekoak, baita ere.
Harrotasun ikutuarekin kontatzen ditugu halakoak euskaldunok. Katalanek ere harro esaten dituzte ‘katalanadak’ gazteleraz ari direnean. Baina, gazteleraz hitz egitean akatsak egitea, harro egoteko modukoa al da?
Gehienetan alderantziz gertatu ohi da. Gaztelerazko hitz eta estrukturak sarri entzun baititzakegu euskaraz ari direnen artean. Inor gutxi harrotzen bada erdarakadak sartzeaz, zergatik gertatzen da alderantzizkoa euskarakadekin?
insumisio agerpen puntu bat dauka, ez baita berdina gazteleraren posizioa, edo katalanarenan nahiz euskararena.
nik ezagutzen ditut ingelesez jardutean azentu espainiarra (hau da, ahoskera traketsa) nabarmentzeaz harro daudenak.
edozein hizkuntza oker hitzegitea (itzulerakadak hori dira) ez da harrotzekoa. baina gurearen ikuspuntuan, protesta/insumisio/harrotasun punttu hori izan lezake.
Nik uste dut askok erdaraz egoki ez egitea euskalduntasun mailarekin nahasten dutela. Zenbat aldiz entzun ote ditugu “EGA ez aprobatu nik? Erderaz ez zekiat eta!” eta horrelakoak? Zerbait gaizki egitea nekez izan daiteke harrotzeko arrazoi, baina zoritxarrez intsumiso puntuarekin baino gehiago lotuko nuke nik labelaren jatortasunarekin. Erdaraz gaizki egiteak euskaraz hobeto egitea balekar bezala. Nik guztiak hitz egin nahi nituzke egoki. Zoritxarrez ez da kasua.
Nork darabil ba euskara jatorra? Eta gaztelania jatorra? Ba al da mintzotasun perfekturik? Nire ustez perfekzionismoa utopia hutsa besterik ez da.
Gaur egungo Euskal Herrian kultura bat baino gehiago bizi dira elkarrekin, eta bi kultura horiek ez daude parekaturik. Euskal Herriko gizartearen zati bat elebiduna da, baina mota askotako elebidunak ikusi ditzakegu. Hizkuntza bi horrek eztu daudenean interferentziak sortzea gauzarik normalena da.
Arazoa aintzitik dator, zer den euskalduna eta zer ez. Hizkutzak ideologiarekin bateratuta daude, eta gure gizarte konplexu baten euskalduna zer den deskribatzea oso zaila da, azken hamarkadetan gertatu den aldaketa sozioalengatik.
Egia da, hizkuntzaren jatortasuna mantendu egin behar dela esparru ofizialetan, baina kalean, naturaltasunean, nork esango dit niri nola hitz egin? Euskarakadak zein erderakadak bota, gizartearen parte dira. Nire ustez, erderakadak edota euskarakadak juizioan jartzen ditugunean, arrazismo linguistikoaz ari gara.