Rubalcabak David Pla atxilotzeko agindua eman zuen CNIk martxan zuen ikerketa izorratuz

MjA1MQ==

Interneteko albistariaren arabera, Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilen arteko lehiaren beste adibide bat da “txapuza” hau. Albistean ere agertzen dira Polizia Nazionalek ustez filtratutako zalantza batzuk: 

-Nolatan eman zuen atxilotzeko agindua barne ministroak, jakinda David Pla  Centro de Coordinación Antiterrorista (CNCA) delakoak ikertzen zuela eta jakinda zeintzuk diren erakunde honen funtzioak…  

– Frantziako poliziak ere ez atxilotzea erabaki zuen, ikerketa nondik nora zihoan bazekitelako. Polizia Nazionalen inguruko iturri baten adierazpenak gauzak argi uzten ditu: “Erre egin digute” (David Pla) 

“Rubalcabak argitu beharko du
zergatik agindu zuen atxiloketa”
Polizia Nazionaleko ustezko iturria 

Kontua da, nahiko susmagarri direla, horrelako mugimenduak. Bi aukera uler daitezke soilik; edo Rubalcabak sekulako hanka sartzea egin du, edo intentzio eta helburu jakin batek bultzatuta hartu du erabakia. Zuek juzkatu. 

Informazio gehiago hemen (albiste osoa)

Irudia | Rubalcaba barne ministroa | Ukberri.net | Creative Commons By SA
babesa, bakea, David-pla, ETA, Frantzia, pakea, Rubalcaba
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude