Euskarabentura espedizioa 2020 kolokan!

Euskarabentura espedizioa 2020 kolokan! –

EuskarAbentura Espedizioa egitasmoa hasi zenetik udaro 120 gazte euskaldunek osatutako espedizio talde batek Euskal Herria oinez zeharkatzen du uztailaren 1etik 31ra, Mauletik hasita Getxon amaituz.

COVID-19aren kontrako neurriak kontuan izanik, duela hiru aste deklaratutako alarma egoera dela barne, Euskarabentura Elkarteak 2020ko uztailean espedizioa ez burutzea erabaki duelaren komunikatua argitaratu du apirilaren 7an. Elkartearen hitzetan, Euskarabentura Espedizioa 2020 momentuz abuztura atzeratuko da, betiere egoera orokorrak baimentzen badu eta osasun baldintzak bermatzerik badago. Aurtengo edizioko gazte hautatuen zerrenda argitaratzeko data apirilaren 15ean zeukaten finkatuta eta hau ere maiatzera atzeratzea erabaki dute.

Egoera zail honen aurrean, behin betiko erabakia hartzeko maiatzaren amaierara itxarotea erabaki du elkarteak. Erabakia momentuan indarrean dauden neurri eta aholkuen araberakoa izango da. Maiatzaren 31n, hautatuen zerrenda eta informazio gehiago argitaratuko da.

Euskarabentura espedizioa 2020 kolokan!

Euskarabentura espedizioa 2020 kolokan!