Euskara Sustatzeko Ekintza Plana irudikatzeko logotipo-lehiaketa


Eusko Jaurlaritzak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) erabiliko duen logotipoa aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Logotipo hori ESEPen kanpaina eta ekimenetan erabiliko dute. Proposamenak ekainaren 24a baino lehen bidali behar dira e-postaz helbide honetara: euskara21@ej-gv.es. Epaimahaiak aukeratutako irudiaren egileak 1.500 € jasoko ditu sari gisa. Parte hartzeko oinarriak sarean daude irakurgai.

logotipo-lehiaketa

(INFORMAZIOAREN LEIHOAren albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.