1990ko hamarkadako 11 abesti euskaraz

Argazkiak: Badok.info

90ko hamarkadaz gogoratzen banaiz musika ere badatorkit burura: auto bidaietako cassetteak, etxeko disko handiak jira biran, lehen kontzertuak… Zerrendatu egin ditut euskarazko 11 abesti, denak 1990ko hamarkadan sortuak. Pertsonala da zerrenda, oroimenez eta irudipenez jantzia. Musika hauek bereziki preziatzen ez dituenak ere ziur berriz gogoratuko dituela iraganeko sentsazioak. 

Entzuteko Spotify eta GoEar erabili ditut. Spotify hemen duzue jaisteko prest.

 

90ko hamarkada, alaitz maider, etsaiak, exkixu, gozategi, latzen, maixa ixiar, Mikel Urdangarin, musika, negu gorriak, oskorri, sorotan bele, su ta gar
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

4 pentsamendu “1990ko hamarkadako 11 abesti euskaraz”-ri buruz

  • 91ean jaioa naiz eta ez dakizu ze identifikaturik sentitzen naizen zerrendarekin!
    Hau gure txikitako musika da: zaintzaileak esnatzeko jartzen zidan kassetea, ikastolako jaialdietakoa, eskiatzera gindoazeneko autobusa, musika eskola, udalekuetako dantzaldiak…
    Eskerrik asko.

  • Aitor Sarriegi Galparsoro

    Horrek Beasaingo festetan eta Abenduaren 24an tabernetan jartzen duten playlistaren antza du. Ez da seinale oso ona tabernariek 2012an euskal musika bezala hori ulertzea.

    Hala ere uste det EH Sukarraren lehen diskoko kantaren bat falta dela

  • Iñaki Larrañaga
    Iñaki Larrañaga 2012-06-03 17:45

    @aitor Zin egiten dizut Aitor ez dudala Beasaineko jaien soinu banda kopiatu 😉 EH Sukarra, auskalo zergatik, ez da nire haurtzaro-gaztaroko musika izan. @Ainere Pozten naiz zerrenda gustatu izanaz, eskerrak zuri! Abesti oso mitikoak dira, ta zuk erakutsi bezala ondo gordeta ditugu!

  • Kaixo! Nik ere EH Sukarraren falta somatu det, eta Urtz-ena ere!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude