“Euskara lanean bidea egiten” Jardunaldia

EMUNek, bere 15. urteurrenaren testuinguruan, jardunaldia antolatu du ostegun honetan, urriaren 4an, Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.

 

Euskara lanean bidea egiten” lelopean eta bere bezeroekin euskara planetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko helburuarekin EMUNek antolatu duen jardunaldiaren egitaraua honakoa da:

14:30 Harrera eta akreditazioa
15:00 Agurra
15:05 Olatz Olaso, EMUNeko I+G+Bko zuzendaria

  • “Zertan berritu ditugu euskara planak?”
  • “Zein erronka ditugu?”
15:20 “Eta protagonistok zer diogu?” ikus-entzunezkoa
15:30 Julen Arexolaleiba, HUHEZI-MUko irakaslea eta EMUNen sortzaileetakoa

  • “Aurrera egin al dugu euskaldunok? argiak eta ilunak”
  • “Zer ekarpen egiten dute lan-munduko euskara planek?”
  • “Aurrera begira nondik jo behar dugu?”
16:00 4×50 Workshop-ak: praktikak taldean landuz:

  1. Motibazioaren indarra: gogotsu gaudelako
  2. IkasTari: ezagutzatik erabilerarako hainbat bide
  3. Ari eta ibili: lanean euskara erabili
  4. Sustraietatik adarretara: plana enpresan erakundetzen
17:30 Itxiera eta luntxa

 

  • Jardunaldiak izaera praktikoa izango du. EMUNek lan-munduko euskara planak oinarritzen dituen 4 ardatzetan -euskararen inguruko ezagutza, motibazioa, erabilera eta euskara planaren erakundetzea entitatean- egin dugun ibilbidea eta aurrera begirako erronkak eta lehentasunak landuko dira.
  • Jardunaldia ez da ekimen puntual gisa ulertu behar. Egitasmoa EMUNek, bere eragin eremuan, euskara planetako ezagutzan zein esperientzien partekatzean eta horien zabalkundean urratsak egiteko erronkan kokatu behar dugu.
  • Jardunaldian zuzenean euskara plana garatzen ari diren bezeroek parte hartuko badute ere, jardunaldiaren jarraipena egiteko 2 bide osagarri izango dira:

1.- STREAMINGen bidez, www.lantalan.com blogean zuzenean jarraitu ahal izango da jardunaldia.

2.- TWITTER bidez ere, #emunek15 traolaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da jardunaldia, eta traola horren baitako tuit guztiak www.lantalan.com blogean jarraitu ahal izango dira, streaming-arekin batera.

Jardunaldian 150 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte eta izango da, beraz, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera. Ea jardunaldiak, lan-mundua euskalduntzearen maratoian, arnasgunea izateaz gain orainari eta etorkizunari modu egokian erantzuteko eta baikortasunez lanean jarraitzeko baliagarriak suertatzen zaizkigun.