"Euskara, erlikia ederra"
Euskararen erabilera sustatzea txorakeria iruditzen zaio Albiac-i, mundu globalizatuan ez baitago tokirik euskararentzako…
Ez euskarak, eta ezta Katalanak, valentzierak (hizkuntza ezberdinak, noski, artikuluaren idazlearentzat) eta galizierak ere, ez dute baliorik, haren ustetan.
Hizkuntza merkataritza ikuspegitik soilik begiratuta, ez dira, noski, aurrekoak, hizkuntzarik lehiakorrenak. Eta are gutxiago espainiar abertzaletasun sutsutik idazten bada eta nazioekiko erabateko mespretxua izanik.
Beste balio batzuk dituzte, ordea, hizkuntza horiek, eta Altamirako haitzuloen antzera zaindu eta mirestu bakarrik ez, erabilera ere sustatu behar da.
Irudia | ABC | . | Creative Commons By SA
hau aguantatu beharra…
Argazki fidela erakutsi diguna Albiacek: maila horretara jeitsia dago ezkertiar eta independientearen pedigria edukitzetik datorren intelektualitatea estatuan.
Kontua da askok pentsatu arren (Madrilen ez ezik, hemen gure inguruan), adieraztera ausartzen ez direnen iritzia bota duela. Besterik ez bada, eskerrak eman beharko dizkiogu, bere buruarekin zintzoa izanagatik.