Simaurraren erregea

MTA2OQ==

Roger Combotte du izena gizonak eta fumier.com sortu du bere auzo batekin. Literalki, simaurra.com litzatekeena euskaraz. Eta burura etorri zaigu oso aspaldi Henry Miller zaharrari irakurri genion pasarte bat.

Sexus liburuan zela uste dut, aipatzen zuen nola behin mendeku eta bengantza hartu zuen lan egiten zuen telegrafo-bulegoko nagusiarekin. Egia esan, gaiztakeria handiak egin zizkion Henry Miller-ek gizontxo hari. Edonoiz deitzen zion bere emaztea halako hoteletan beste gizonezko batekin zegoela esateko, edota etxeak su hartu ziola. Gaiztoa eta zitala zen Miller mendeku kontutan.

Alabaina, lana utzi zuen egunean, kaxatxo bat bidali zion postaz bere nagusiari. Begizta ederreko xingola batez bildua zen kutxatxoa, baina barnean hiru mota kaka eta gorotz zeramatzan: katuarena, zakurrarena eta Miller berarena. To, mendeku bikaina.

Combotte jaunaren enpresak, zeure partez egingo du hori. Zeuk esandako pertsonari igorriko dio: nagusiari, amaginarrebari, auzo bati, lankideari… gainera, dioenez, Bio ei da simaurra, eta bera gordetzen duen kutxatxoa ere, Jura mendietako zurarekin dago egina.

Hori guztia gutxi bailitzan, postal pertsonalizatua ere egingo dizu atsegin handiz. Eta zure izenean bidali Europako edozein bazterretara eta baita Kanadara ere.

Irudia | Roger Combotte | fumier.com | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.