Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)

Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)

Euskara denona bada, hona “euskara askatasunez” erabiltzearen bost adibide:

– Bilboko Aste Nagusian “Mari Jaia” dantzatzea.

– “Ongi etorri” dioten zerriak jartzea.

– Urtebetetzeetan “Zorionak zuri” kantarekin zoriontzea.

– “Donostiako martxa” jotzea.

– Patxi Lópezen mitinak.

Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)

Euskara denona bada, hona “euskara inposatzearen” bost adibide:

– Ergatiboa, konpletiboak eta hiztegia (euskara bera oro har).

– Joseba Sarrionandiaren liburuak eta Gipuzkoako Foru Aldundikoak (terroristatzat jotzen ez dituztenean, noski).

– Euskara planak (erdaraz idatzita daudenean ere).

– “Hemen euskaraz” pegatinak.

– ETB1, Berria, Euskadi Irratia, Hamaika TB, Uriola, ZuZeu, Argia etabarreko zuzendari, kazetari eta blogeroak.

Ilogikaren logika, beraz. Argi dugu euskara “denona” dela baina ez dugu hain garbi “denek” ez dutela euskararen parte izan nahi eta, askatasuna aitzaki, erdarara kondenatu nahi gaituztela. Horregatik, norena den euskara baino, nork eraiki nahi duen euskara galdetu beharko diogu geure buruari. Bestela, erdaldun talibanak baztertzeko beldurrez, euskara bera plazatik baztertuko dugu.

Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)
aitzakiak, euskara, euskera, gaztelania, inposaketa, jse-egaz
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

7 pentsamendu “Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude