Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)

Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)

Euskara denona bada, hona “euskara askatasunez” erabiltzearen bost adibide:

– Bilboko Aste Nagusian “Mari Jaia” dantzatzea.

– “Ongi etorri” dioten zerriak jartzea.

– Urtebetetzeetan “Zorionak zuri” kantarekin zoriontzea.

– “Donostiako martxa” jotzea.

– Patxi Lópezen mitinak.

Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)

Euskara denona bada, hona “euskara inposatzearen” bost adibide:

– Ergatiboa, konpletiboak eta hiztegia (euskara bera oro har).

– Joseba Sarrionandiaren liburuak eta Gipuzkoako Foru Aldundikoak (terroristatzat jotzen ez dituztenean, noski).

– Euskara planak (erdaraz idatzita daudenean ere).

– “Hemen euskaraz” pegatinak.

– ETB1, Berria, Euskadi Irratia, Hamaika TB, Uriola, ZuZeu, Argia etabarreko zuzendari, kazetari eta blogeroak.

Ilogikaren logika, beraz. Argi dugu euskara “denona” dela baina ez dugu hain garbi “denek” ez dutela euskararen parte izan nahi eta, askatasuna aitzaki, erdarara kondenatu nahi gaituztela. Horregatik, norena den euskara baino, nork eraiki nahi duen euskara galdetu beharko diogu geure buruari. Bestela, erdaldun talibanak baztertzeko beldurrez, euskara bera plazatik baztertuko dugu.

Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

7 pentsamendu “Erdal elebakarren aitzakiak (adibide bilketa)”-ri buruz

  • Plazan gazteleraz egiten dugunerako, berriz, proposamen sinboliko bat ere badaukat bada nik:
    http://sustatu.eus/josebabarandi/1425477661

    • Nik aguantatzen ez dudana da gaztelaniaz hizketan ari eta los arrantzales, las neskas, la sagardotegi, los baserritarras, la txapela, los mendizales, las etxeko-lanas, las ariketas eta abar, eta abar, eta abar….
      Jendearen moda bat bakarrik balitz sikiera… baina komunikabideetan horrela aritzea… lotsatzekoa. Ikus-entzuleari euskaldun gertutasuna agertu nahiko baliote bezala. “Somos vascos, somos diferentes!” Ezberdinak bagara, euskara erabiltzen erakutsi behar dugu.
      Bitartean, arrantzalea eta “pescador” gauza bera dira!
      Gaztelaniaz “arrantzales” esatea: euskarari iraina, euskal munduaren folklorizazioa eta gaztelaniari ostikada lexikala.

    • Eta horren ondorioz, “¿cómo puede ser vasco sin hablar vasco?”. Ideia ona.