Euskalgintza eta LanHitz deialdiak aste honetan argitaratuko dira; 3,5 milioi euro banatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jakinarazi duenez, ostegunean zabalduko da Euskalgintzarako diru-laguntzak eskatzeko epea, eta, ostiralean, LanHitz deialdia. Orotara, 3.437.000 euro izango ditu Eusko Jaurlaritzak eskatzaileen artean banatzeko; 1,1 milioi Euskalgintzarako eta 2,3 milioi entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek EAEn dituzten lantokientzako.
deialdiak