Euskaldunak Hollywooden

holETB1eko programazio urria dela-eta ETB2ra jotzean, maiz topatzen dugu Felix Linares zinemako gazapo, bitxikeria eta abarren berri dotore ematen. Atal guztien artean, hala ere, “Los vascos en hollywood” izenekoa dugu gustukoen, harritzekoa baita euskaldunak zenbat telesail eta filmetan agertzen garen, eta batez ere, zenbat hankasartze egiten dituzten gu irudikatzeko ahalegina egiten dutenean. Agian zuk ere ikusiko zenituen inoiz, baina ideia ona iruditu zaigu memoria freskatu eta hona ale batzuk ekartzea, altxor asko baitaude Youtube esaten diogun biltegi erraldoi horretan.

Euskaldun arabiarra New Yorken

“New Yorkeko poliziak” izeneko telesail ezagunean hiru euskaldun agertu ziren behin. Joseba Campo izeneko hildako gizona, bere iloba, eta Nestor Duarte, aipatutako euskaldun arabiarra. Euskara ere aipatzen dute pare bat aldiz.

Ixidro Legorburu Star Warsen

Ba al zenekiten Ixidro Legorburu izeneko bat ageri dela Star Warsen liburuan. Urruti iritsi gara-ba!

ETAko karatekak

Ezetz asmatu telesai honetako ETAkideak nolakoak diren? Latinoamerikako azentua dute, karatean abilak dira eta txapela daramate jantzita. Harrapazank!

1986-(...)