Euskal “temoi” bat 2015erako
Ez nuen ezagutzen. Aitortzen dut jokoz kanpo geratu nintzela abestia lehendabiziz entzun orduko (atzo bertan); zeharo harrituta txosnetan edo “euskal” tabernetan ez nuelako inoiz entzun. Lagun artean kantari ari ginela, batak besteari galdetzen genion norena zen Anje Duhalde abesten ari zen “temoia” eta, esan gabe doa, berak sortutakoa dela Tolosa eta Rio de Janeiro (portugesez ahoskatuta, noski) nahasten dituen kanta. Hemen uzten dizuet “Oh Garbiñe” (zu zara ene txotxine bihurria), txosnarik txosna eta “euskal” tabernarik taberna 2015ean izan beharko lukeen lelo errepikatuena.
PD: bada garaia erromeri, txosnen eta “euskal” tabernen musika zerrenda berritzeko; laister Kortaturen “Sarri Sarri“, Latzenen “Laztana” edo Xabier Leteren “Xalbadorren heriotzean” hipsterren bazka bihurtuko direlako.
PD2: “euskal tabernak” = reggaeton eta Gazteak jartzen duen musikaz gain, euskarazko musika ere jartzen duena.