Podemos: Pablo Iglesiasen start up-a

“Krokodiloen eta marrazoen igerilekuan sartzen denak, oso ondo jakin behar du nola biziraun”, bota zion atzo Pablo Iglesiasi Iñaki Anasagastik Osoigo.com atarian. Badirudi orain arte oso ondo moldatu direla Podemosen sortzaileak. Badirudi badakitela kontraesanen artean igeri egiten. Iglesiasek berak daitor, halaxe ulertzen duela politika: “Etengabe kontraesanak zamalkatzea da”.

pablo iglesias
Ezkerrari aitortu ohi zaizkion moralismo asko alde batera uztea izan da alderdi berriaren gorakadaren arrazoietako bat. Taktika eta estrategia ardatz izatea, eta inolako konplexurik gabe izan ere: “Guztiek politika egiten dute eta gu ez gara politika egingo ez dugun inozo bakarrak izango”, esan izan du Iglesiasek. Ez omen dira ez ezkerra eta ez eskuina, eta haien programa giza eskubideen aldarrikapen unibertsala omen da, inoiz Julio Anguitari entzuna genion bezala. Zentzu apurra duen edonork sinatu lezake Monedero eta enparauen programa, ikusteko da baina, oraindik indefinizioan diren hainbat gai gatazkatsutan -euskal eta kataluniar gaian esaterako- zein den Complutenseko Unibertsitatean sortu proiektuaren ildoa.

Lenin eta alemaniarren trena

Podemosen igoeraren gakoetako bat hedabideen (nahigabeko?) konplizitatea izan da. Pablo Iglesias izar mediatiko bihurtzeraino. Lider honen arabera, audientzia altuak izan dira bera hainbeste platotan izateko arrazoia. Telebista guztietan ikusi ahal izan dugu idazkari nagusia. Hispantv Irango gobernuak finantzatutako telebista katean, ‘Fort Apache’ izeneko programa zuzentzen du Iglesiasek. Batek baino gehiagok aurpegiratu izan dio teokrazia matxista baten uhinak erabiltzea. “Traidorea zara, antipatriota, alemaniar etsaien trena onartzen ari zara zure herria ezegongokortzeko’, horrelakoa da politika: Lenini tren bat uztea komeni zitzaien Errusia ezegonkortzeko”, dio Iglesiasek, eta egungo eskenatokiarekin alderatzen du: “Irango gobernuari Hegoamerikan eta Espainian ezkerreko diskurtsoa hedatzea interesatzen zaio. Probestuko dugu ala ez?”.

Podemos Start Up Politiko
meteoriko bat da



‘Kasta’ eta gu

Etsaiari hiztegia ezartzea sekulako garaipena da politikan. Eskenatoki politikoan erabili beharreko hitzak zuk ezartzea alegia. ‘Kasta’ da orain modan dagoen hitza Espainiar Estatuan. Iglesiasek jarri zuen palestran, erakundeak aberasteko zerabilzkiten horiek, pribilegiatuak eta ustelak, definitzeko. Black kreditu txartelak, Gurtelak eta EREen kasuak medio, Espainiako alderdi ia guztiak zetozen ‘kasta’-ren definizioarekin bat. Horrek “kasta’ eta gu” dikotomiara garamatza. Asko xehetzen du hauteskundeetan egin beharreko aukeraketa, ez baitira bi hautu posible baino.

Pablo Iglesias: “Prozesu konstituziogileak nahi ditugu, guztiaz guztiekin eztabaidatzeko”

Start up politikoa

“Jendearen alderdia” ei da Podemos. Europar hauteskundeen ostean Iglesias kopetilun irten zen militanteen aurrean hitzegitera. Eta proiektua irabazteko sortu zutela azpimarratu zuen. Pisua kenduz ordura arte ezinezkoa zirudien igoera meteoriko hari. Atzo bertan kazetari batek orain arte entzun dudan Podemosen definizio onena bota zidan: “Podemos Start Up bat da. Start Up politiko meteoriko bat”. Halaxe da bai, eta “irabazteko” bidean indefinizioa edo orokortasuna (deitu nahi bezala) baliatu du. “Ez gara ez ezkerra, ez eskuina”. Jendartearen esparru guztietara heltzea dute helburu, baita militarrengana edo eta sinestunengana ere. Iñigo Errejon: “Podemosen mundu guztia sartzen da, baina ez edozer”.

Erabakitze eskubidearen arantza

Kataluniako CUP alderdiak abenduaren 19an gutun irekia igorri zion Pablo Iglesiasi, ea Katalunian independentzia erreferendum bat egiteko konpromezua hartuko duen galdetuz. Anbiguotasunak alde batera utziz, era argi batean posizionatzeko eskatu zion David Fernandezek zuzentzen duen talde politikoak. Pablo Iglesiasen erantzunak oso hotz utzi du subiranista oro, izan kataluniar, zein, euskaldun ala galiziar: “Prozesu konstituziogileak nahi ditugu, guztiaz guztiekin eztabaidatzeko”. Oso urrun dago diskurtso hau, Iruñeko herriko tabernan eman zuen hitzaldian esandakoekin.



Egia esan, Podemos bezalako fenomeno baten eboluzioa zuzenean bizitzea zirraragarria da. Galdera ikur asko daude airean. Ikusiko dugu ia Espainiar Estatuko hauteskunde orokorretan nolako emaitza lortzen duen, ia egonkortuko den ala konkrezioak eta zehaztasunak akabatuko duten. Ikusteko da non duen gailurra eta nola kudeatuko duen sortutako ilusioa. Nolako diskurtsoa izango duen Euskal Herriarekiko eta Kataluniarekiko. Noraino iritsiko ote da Pablo Iglesiasen Start Upa?

Euskal Herria, Katalunia, pablo iglesias, podemos, start up
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

17 pentsamendu “Podemos: Pablo Iglesiasen start up-a”-ri buruz

  • Burutazio batzuk:

    -Nire ustez Podemos-en fenomenoa ezinezkoa izango zen bi faktore hauek gabe: bata Espainiako gizartean dagoen haserrea eta bestea Estatuaren aldeko komunikabideen aldetik jasotzen ari den bultzada zuzena eta ez zuzena gabe.

    Paradoxa badirudi ere nire ustez ez da horrelakoa; Espainiako faktikoek, edo behintzat sektore zabal batek, eta haien barnean dauden komunikabide nagusien jabeek, uste dute Podemos-ek ez duela egungo sistema hankaz gora jarriko, aitzitik, egonkortu dezakela uste dutelakoan nago.

    Bestela ulertezina litzateke komunikabide horiek Podemos halako fenomeno mediatikoa bilakatu izana. Komunikabide horien jabeek eta haien kazetariek soberan dakite oposizioko alderdi politiko batentzat hobe dela berari buruz txarto hitz egitea ezer ez hitz egitea baino. Are gehiago Podemos-i aukera ematen diotenean zuzenean agertzeko eta haien planteamenduak arazorik gabe azaltzeko. Bere kontran gauzatu dituzten kanpaina baldarrek atxikimendu gehiago eragin dute gizartearen sektore kritikoetan.

    Euskal Herrian oso ondo dakigu benetako disidentziarekin zein motako desinformazioa teknikak eta manipulazioak erabiltzen dituzte, eta Podemos-ekin ez dute inolaz ere erabili. Oraingoz behintzat.

    -Esan bezala, nire ustez Espainiako faktikoek (ez nahastu politiko profesionalekin) ez dute ikusten Podemos benetako arrisku bezala. Espainiaren batasuna lehenesteko dutela argi esan dute eta proposamen sozio ekonomikoei buruzko proposamenak urtzen doaz apurka, PSOEko buruek haien proposamen sozialdemokratak kopiatu dizkietela leporatzea punturaino.

    Bestetik, Podemos-en boom mediatikoak beste eragin bat izan du; Estatu mailan gorantz zihoan mobilizazio dinamika ahuldu eta hauteskundekeria hutsaren bidean sartu du grina kritikoa hori. Eta hau ez da oharkabean pasatu Estatuaren boteretsuentzat, are gehiago, bultzatu dutela uste dut, badakitelako ez dagoela benetako alternatibarik egungo sistema aldatzeko beren legeak, arauak eta instituzioak soilik edo lehentasunez erabiliz. Eta hau berdin balio du Podemos-entzat edo Sorturentzat.

    -Podemos bezalako fenomeno baten agerpena eta gizartearen sektore kritiko eta iraultzaile batzuetan lortu duen atxikimendua ulertzeko bururatzen zaidan beste faktore bat da oinarrizko helburuak adosteko eta erreferente politiko sendo eta zabal bat sortzeko Estatuko talde iraultzaileek agertu duten ezintasuna. Estatuaren krisiaren aurrean askok programa antzekoak proposatzen dituzte, baina gero ez dago aurrerapausorik, koma bat gora koma bat behera.

    -Euskal Herriari dagokionez iruditzen zait Podemos-ek sektore sozialdemokrata espainolistak erakartzen dituela gehienbat: IU, PCE, PSOE eta antzekoen gogogabetuak batez ere. Fenomemo mediatikoa den heinean boto emaile artean denetarik izango da, noski, baina nire ustez hori izango dira bere boto emaile gehienak.

    -Euskal Herria eta Kataluniari dagokienez nire ustez ez da ustekabe handirik izango; Pablo Iglesias-ek abenduak 21 CUPen aurka botatakoak nahiko argi uzten du ze motako politika erabiliko duten Gobernura heltzen badira:

    “..Sobre l’ambigüitat amb què es mou Podem respecte al procés català, Iglesias ho ha rebutjat: ‘Hem estat la formació menys ambigua. M’han preguntat si estic en favor del dret de decidir i he dit que sí. M’han preguntat si vull que Catalunya se’n vagi i he dit que no…”

    http://www.vilaweb.cat/noticia/4224896/20141222/pablo-iglesias-catalunya-vol-canviar-relacio-espanya-parlem-reconeixem-mas-parlar-sobirania.html

    Hau da; historikoki IU, PCE, PSOE eta enparauek eraman duten jarrera Berbera.

    -Azkena:

    “LLUÍS LLACH DEFENSA LA CUP”

    “Els actes polítics de Podem i de Pablo Iglesias acaben sempre amb el cant de ‘L’estaca’, de Lluís Llach. I diumenge passat a l’acte del pavelló de la Vall d’Hebron de Barcelona, també. Aquell dia Iglesias va atacar la CUP, i concretament David Fernàndez, per l’abraçada del 9 de novembre amb Mas. I avui Lluís Llach ha defensat la CUP a Twitter: ‘La manera que la CUP té de fer política radical de base i compromís institucional de país sí que és fer nova política. Chapeau i gràcies.’ De l’ús de la cançó per part de Podem, Llach fins ara no n’ha dit res.”

  • Gaur bertan agertu da Euskobarometroren inkestaren emaitza. Podemos EH Bilduren aurretik geratuko zen hauteskundeetan. EH Bildu beti ineteresatu ohi da identitatearen garrantzian pertsonen eskubideen garrantzian baino. Nire ustez hau da guztiaren xedea.

    Jendeak giza eskubideen errespetuan oinarritutako politika nahi du eta ez gizarte zati baten ametsetan ojnarritutako politika.

  • Oier Aranzabal

    Joxean,

    Navarrometroaren eta Euskobarometroaren inkestak ez zaizkit oso serioak iruditzen. Baina hala izanik ere, iradokitzen dutena aldaketa gogoa da. Ikusteko dago baina marka egiazki ez ote den Pablo Iglesias, Podemos baino. Esan nahi dut, Espainiar Estatuko hauteskunde orokorretako fenomeno bat da Podemosena, bere liderrarengan fokatutakoa. Igoera handia izan lezake talde berri honek EHko bozkan, Madrileko hauteskunde orokorretan. Aldaketa ilusioa eragiten baitu esparru guztietan, baita zeharka, EHko arazoei (presoak, gatazka) dagokienez ere.

    Baina Euskal Herri mailako hauteskundeetan espainiar progresismo berriaren agerpenak, PSE/PSNri eragingo diolakoan nago. PSE/PSN eta IU/Ezkerraren bozkatzaile potentzialak artikulatuko dira Podemosen aterkipean. Hori bai, galdera asko daude airean: Nor izango da EAEko aurpegia? Liderra?

    Eta identitateen afera pertsonen afera da Joxean. Ez extralurtarrena. Auzia mahai gainean izan da beti, pertsona askok euren eskubideak urratuak sentitu dituztelako. Nola EHn, nola Katalunian. Eta bide batez, pertsonen eskubideen aldarrian abangoardia izan da EHBildu, gobernatzen duen lekuetan.

    salut

  • “Podemos, el Euro-Peronismo”

    “De los principios y propuestas en el programa de Podemos de mayo de 2014 para las elecciones europeas y de sus discursos iniciales, ya han caído las cuatro principales: la Renta Básica universal no condicionada, una Auditoría de la Deuda que tuviera dientes, una política económica que sea a la vez ecológica (nacida del Círculo 3E: Energía, Economía, Ecología), y el derecho de autodeterminación de las naciones o nacionalidades que componen el estado español.

    Referente al último tema, hay muy recientes declaraciones de Ignacio Errejón, el joven politólogo de Podemos, que claramente decían, “referéndum catalán al igual que el de Escocia”. Esa claridad fue voluntariamente enturbiada en el discurso de Pablo Iglesias en Barcelona el 21 de diciembre, donde no se comprometió a apoyar un referéndum de autodeterminación pero tampoco lo desechó para siempre. La ambigüedad es calculada…..

    ….Simplifiquen, no hagan promesas que después no saben si van a cumplir o no, ambigüedad bien meditada. Podemos es algo distinto a Syriza en Grecia, que tiene un vocabulario de antigua izquierda. Podemos se nutre de votos del PSOE (la Pasokización del PSOE), votos de los post-comunistas de Izquierda Unida (de donde procede Pablo Iglesias) y de los abstencionistas y de otros partidos, los que sea. Las encuestas le dan ya un 25 por ciento de los votos en España.”

    http://www.rebelion.org/noticia.php?id=193637

  • Nik uste... 2014-12-28 13:20

    Nere ustez euskobarometroan ateratako emaitzak ez dira errealitatean ala izango, baina ziur naiz Ahal dugu-k nahiko emaitza onak izango dituela eta neurri handi batean EH Bilduren akats batzuen ondorioz…

    Azkenaldian afera soziala alde batera uzten ari dira, nahiz eta batzuek esan independentzia afera soziala dela (ados nagoela…), diskurtsoa asko moderatzen ari da sozialdemokrata biurtu arte, eta espazio hori oraintse bertan Ahal Dugu-k bete du…

    Lehen ezker abertzalea independentziaz gain askoz ere gogorrago aritzen zen sozialismoaren bidean, ekologian etab. eta gaur egun hori historiaren parte da besterik gabe. Bere diskurtsoa “España es nuestra ruina”-ra mugatzen baldin badu, zer espero dute/dugu?

    Estrategian akatsak izan dira eta norantza aldatu ezean nik uste Podemosek gora egingo duela eta nik uste hemen aukera bazegoela beste “bide” bat jarraitzeko, baina ikusiko da…

    • Adibideak Nik uste, adibideak !!! ezker abertzalearen afera sozialaren alderatzeaz. Espainiar sasiezkertiarrak beti esan dute ezker abertzaleak, abertzaletik bai baino ezkerrekotik gutxi duela eta jelkideek justu kontrakoa leporatu diete. Betiko diskurtsoa arpegi berriekin, sistemaren erregenerazio hutsa, unionismo.2, gero eta garbiago ikusiko delakoan nago. Euskerari zein tratamendu emango dioten ere ikusteko dago e.a. e.a… Masa komunikabideetan horrelako protagonismoa ez da doan izaten, bada ez bada eztabida horietan ez dituzte ez Amaiur, EAJ, CIU, ERC, BNG e.a gonbidatzen, naiz eta espainiako parlamentuan ordezkaritza duten, podemoses ez bezala. Hori ez da kasualitatea.

  • I. Larrearen 2014-12-24 ean idatzitako burutazioekin nahiko ados nago. Podemos fenomenoa baliagarri izan daiteke espainiaren egitasmoa egonkortzeko . Nolabaiteko unionismo inteligente bat .

    Nik azken urte hauetan sinpatiaz ikusi ditut “spanish revolution ” , M15 , podemos eta horrelako fenomenoak , nere ezkerreko senstsibilitateari erantzunez.

    Akumulazio krisi mundialak mugimendu espainiar hau sortu arazi egin du eta tradizioz PSOE, IU eta abstentzionista espainiarrak polo politiko indartsu bat sortzen ari dira. Olatu bat dagoela ezin uka . Hala ere oso ikustekoa dago politika errealetan ze eragina eduki dezake fenomeno honek.

    Gure etxeko kontutaz hitzeginez ,hau da Euskal Herriaz, adierazgarria iruditu zait Monederok Euskadi Irratian EAE eta Nafarroaren arteko harremanak txikikeri nazionalistak direla entzutean. Unionismo latza, ari kolonialistarekin bat egiten duela ere ausartzen naiz esatera.

    Eusko barometroaren datoak manipulazio- interes ohiartzunak utzi dituzte. 600 inkestaren emaitzak erabili dituzte eta estatistika soziologikoen munduko eragile batzuk kuestionatu dute laginaren kantitatea. Sinesgarritasun zantzua aurkitzeko herrialdeko 400 behar direla baieztatuz. Guztira 1200.

    Euskal herrian etorkizunean aldaketa askatzaileen aliatu izan daitezke podemos ? Bai ustet.

    Beraien eredu sozio-ekonomikoa EH Bidurena baina ezkertiarragoa dela? Komentzituta nago ezetz, ze euskalherrian ezagutu dugu izquierda unidak egin izan dituen politika . Definizioz praxi unionistak eredu sozioe-konomiko eskubizalea dakarrela komentzitua nago.

  • Olentzero one and only 2014-12-29 01:21

    15Mrekin argi gelditu zen inperioaren dikotomia fazialak ezin zuela gehiago. San Pablo Iglesias, Errejon, Monedero eta konpaniak aukera paregabea baliatu dute Indarra lortzeko saiakeran. Nola? Jendeak nahi duena saldu, diskurtso politak, ebidenteak, masa. Eta horretarako I. Larreak jarritako Rebelióneko iritziak dioena egin behar dute, hasiera batean euren programan agertzen ziren ideia ezkertiarregiak desagerrarazi, gutxi batzuen kritikak ez du garrantziarik boto potentzialen pisupean. Edozer hegemoniaren izenean (EHBilduk hau egin beharko luke?), helburuak bitartekoak justifikatzen ditu, “estamos aquí para ganar y gobernar”. Antzeko zer edo zer egin zuen PPk Espainiako azken hauteskundeetan, eta gero, Pow, right in the kisser. Krisiaren ondoriotzat Venezuela eta Argentinak Podemosekin duten lotura behin baino gehiagotan agertu zait internet irakurtzen, eta ez espainiar eskubiak ematen dio erabileralez.

    A priori, Espainiarentzako esperantza, Euskal Herriarentzako Pablemos, eau de unionisme.

  • Niri gustatuko litzaidake jakitea afera soziala noiz utzi du ezkerb abertzaleak izkin batean?
    Nik ez naiz konturatu ta.
    Talde gutxi egongo Bildu baino gehio laguntza sozialen alde egongo diranak (baita gehio haunditzearen alde) , begiratu gabe jasotzen dituena nungoa dan.
    EAJk, PPSOEk… aldiz baldintzak gogortzearen alde daude, gehio beste estatuko atzerritarrei, Espainiar atzerritarrei ez hainbeste.
    Again batzuk usteko zuten Gipuzkoan bakarrik gobernatuz ta oposizio ia osua eskubikoa denean, erraza izango zutela ezkerreko politikak sustatzeko..
    Ala ere sustatu dituzte.

    Jaularitzako aurrekontuetan (PSEkin aldez aurretik hitzartutak zeuden hoiek) ia 600 milioi euroko zuzenketak aurkeztu zitun Bilduk (askok gastu sozialarekin zerikusia zutenak) ta atzera bota zizkieten.
    Erreforma fiskala adibide ona da, nortzuk batu ziran Bilduren erreforma fiskala atzera botatzeko?
    Ba horregatik bilketa jaitsi da guk arautzen ditugun zergetan, Bilketa pixkat haunditu da estatuak arautzen dituen zergak igo diralako, BEZa adibidez.
    Bilketa gehien igo dan lekua Gipuzkoa izan da ere, besteak oraindik ez dute gainera kontabilitateko arau berriak ezarri, bestea Bizkaia ta Arabako Bilketa txikiagoa litzateke oraindik.
    Ta iruzur fiskala? Ustez Gipuzkoako aldundiak dagoen iruzurraren %50a azaleratu du, Bizkaiak %21a ta Arabak antzeko.

    Ezkerrak gai sozialak utzi dituen, Zahar etxeko langileei galdegin diezaiokegu, edo Jaularitza ta estatuaren murriziketei aurre egiteko Gipuzkoak jarri behar izan duen diruarekin Bilduk horren alde egin duelako.
    PODEMOS Felipe Gonzalez-en PSOEa dirudi 80ko hamarkadan, gauz bat orain bestea gero, ta gai askotan orain bai ta gero agian, azkenean ez izateko.

  • Peru Dulantz 2014-12-30 12:45

    Nik esango nuke soziologia bera dela 2004ko hauteskunde orokorretan Zapaterori EAEn botoen % 27,5eko emaitza eman ziotenena eta oraingoan zenbait inkesten arabera Podemosi sekulako emaitza emango omen diotenena: Espainiari begira eta errealitea Espainiako hedabideetatik esklusiboki jasotzen duten herritar aurrerakoiak.

  • Peru Dulantz 2014-12-30 12:47

    Egia esan, 2008ko hauteskunde orokorrak aipatu nahi nituen, zeinetan botoen 38,85 (!!!!) jaso baitzituen PSOEk EAEn

  • Podemosek mezu berririk agian ez, baina komunikatzeko era beria dakar, eta hau da guztiaren xedea. Beste alderdiak betiko formak erabiltzen ari diren bitartean Podemosek gaztetasuna eta airea freskoa dakarkigu.
    Herriaren arazoak ez! Pertsonen arazoez hitzegiten digun alderdia da, hau da jendeak behar duena. Kolektibo identitario batean oinarritu beharrean, egunerokotasuna pairatzen duen pertsonari bideratutako mezuak helarazten dituzte eta nire ustez alderdi inteligente eta berritzaileena dela uste dut. Nire botoa haientzat!

  • Ezker abertzaleak Vaya Semanita programako hasierako eta ondorengo esketxak kritikatzen zituen eta Podemosek berauei inguruan egiten dizkieten txiste guztiak sare sozialetan jartzen dituzte, hor dago inteligentzia ezberdintasuna.

  • PODEMOS freskotasuna ta gaztetasuna? Aire berriak?Pertsonen arazoaz hitzegiten dutela?

    Freskotasuna? Beraien proposamenak askok duela hamarkadak eskatzen dituzte.
    Gaztetasuna? Hau ez da ez ona ez txarra,baina tira EHBildun ez omen dago Gazterik.
    Komunikatzeko metodo berriak?
    Zeintzuk?
    Tele5, la Sext, Cuatron , irrati aldizkari… guztietan ateratzen dituztelako? Begietatik betiko medio ahaltsuak sartzen dizkigutelako?

    Pertsonene arazoaz kezkatzen direla Nazio arazoen ordez? Bi gauz hauek oso lotuak daude, Esatu gabe Espainiak nahi duen ongizatea izango bait dugu, ez guk nahi duguna.
    Ta esaldi hori Espainiar Nazionalista sutsuena idatziko lukeen gezur galanta da.
    Ezker abertzalea behin ta berriz, egunero… dago gai sozialekin ahotan, baina ez bakarrik gai sozialekin, PODEMOSen ahotan ez omen dago ezkerrra ta eskuina, ba horrela pixkat zaila da jakitea inoren beharrak, ta gezur galanta da ere.
    IU PODEMOSen proposamenak ere duela askotxo botatzen dituzte, nik Jarraitzen dudan Navarroren proposamenak ez dute ezer berririk, onak dira bai, baina berriak ez.

    Ta PODEMOS? Ba gero ta atzerago egiten bere proposamenentan, argia ez izaten kasu askotan (Katalunia, EH…)….

    PODEMOS panorama politikoa irauli du baina ezer berri ekarri gabe , sopan daukagulako egunetik egunera orain ez daki zer metdodo berri dira? Mesedez.

    Gero ja bere bozkatzaile gehienak beti PPSOE bozkatu dutenak izango dira (PPSOE hemen 500 mila bozka ere izan ditu ta),beraz hortan ere inkestak diotena (hau da abertzaleei bozka asko kenduko dietela) ez du ez hanka ez bururik, bozka prestatua ez bada, hau da abertzale ez baina gai sozialetan bat egiten zutenak adibidez ta Bilduri ematen ziotenak bozka.
    PODEMOS bezalako talde politikoen alde nago (ea gero ez diran PSOE 2.0), baina gauz bat da hori ta beste egiten ez dituztenak bereak bezala jartzea, edo jendea esatea gauz berriak dakarzkitela gezurra danean.

    Jarraituko gintezke Iglesiasek besteei lapurtzen dizkien esaldietaz esaldiaren lehengo esataria aipatu gabe, txorakeria da baina asko esan nahi du niretzako.

    PODEMOS (gutxiago EHn) ez dakar ezer berririk, EZERTAN.

    Gero daude ustez abertaleak direnak esaten dutenak PODEMOS bozkatuko dutela, ta talde politiko Espainiar bati boterea emanez, horrelakoak bere burua abertzaletzat izatea jada demasa iruditzen zait.

    Negoziatuko du PODEMOS MAdril PODEMOS Euskadikin, ta Euskadi lehenestuko dute? KAr kar. Ba ez, gutxigo jada esan dutenean Biltzar Nazionala erabakiko duela.

    Baina tira PODEMOS zerutik etorritako gizaki bereziak dira ta egunero zerbait berri dakarkigute, Kar kar.
    Uste dut hauekin Troiako zaldia txiki geldituko dela.

  • Bai ezberdintasun izugarri, Izaguirreri Kasta deitu ziotenean bezalaxe ez? Bilduk PODEMOSetaz barre egiten du? Ez dakit egia esan, baina PODEMOS gezurrak ta irainak Bilduri buruz bai bota ditu.

  • “PODEMOS NIEGA QUE DEFIENDA LA DEVOLUCIÓN DE CEUTA Y MELILLA A MARRUECOS”

    “…. En un comunicado, Podemos Ceuta señala que el pasado 23 de diciembre la cuenta de la red social Twiter de “Podemos Anchuelo” afirmaba textualmente que “para normalizar relaciones y dejar atrás siglos de opresión, el Estado debería devolver Ceuta y Melilla al pueblo marroquí, vecino y hermano”.

    Podemos Ceuta ha afirmado que este tweet provocó “el consiguiente revuelo dentro del pueblo de Ceuta y de innumerables ciudadanos del resto del Estado que, al igual que nosotros, considera que Ceuta exactamente igual que Melilla forman parte incuestionable de la integridad territorial de España”….

    http://ecodiario.eleconomista.es/politica/noticias/6367092/01/15/Podemos-niega-que-defienda-la-devolucion-de-Ceuta-y-Melilla-a-Marruecos.html#.Kku8PGpjLpZZRya

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude