Euskal Nazio Ikurren 3. bilkura Donostian, ekainaren 3an
Euskal Nazio Ikurren 3. bilkura Donostian ekainaren 3an –
Nazio Ikurren lantaldea Biltzarren sortutako ekimen bat da, gure nazioari dagokion sinbologia lantzeko. Orain arte bi bilkura egin dira eta horietan, besteak beste, honako ikurrei buruzko informazio sakona jaso da, ikur batzuetan proposamen berriak egin dira eta ondoren gogoeta prozesua zabaldu da.
Landu diren ikurrak honako hauek izan dira: nazioaren izena, armarria, bandera, ereserkia, nazio eguna, egutegia, aldarria, nortasun agiria eta internet domeinua.
Larunbat honetan hirugarren bilkura egingo da Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Goizeko 10:00etan hasiko da 14:00etan amaitzeko. Bertan bost hitzaldi interesgarri egongo dira:
- Iñaki Azkoaga Bastida: “Baskonia” izenari buruz argitaratu duen liburua azalduko digu.
- Jose Mari Espartza eta Gontzal Mendibil: Gernikako Arbola Euskal Herrirako ereserkia izan dadin egin diren ekimenen berri kontatuko digute.
- Zigor Bilbao Erleaga: Ikurrina berria, lauburuan oinarrituta proposamen berri bat dakarkigu
- Iñaki Lopez de Luzuriaga: EHren memoriaren lekuak, ikurren eta memoriaren arteko loturak
- Urtzi Ihitza Sainz: Euskal tarota eta ikurrina
Amaieran mahai ingurua egingo da.
Sarrera doakoa da eta parte hartu nahi izanez gero idatzi mezu bat biltzarre@biltzarre.eus-era. Orain arte nazio ikur bakoitzari buruz jasotako informazio, proposamen berri eta gogoeta hemen ikusi daitezke: http://www.biltzarre.eus/files/20200407NazioIkurrenGida.pdf
Nazio Ikurren Lantaldea
Euskal Nazio Ikurren 3. bilkura Donostian, ekainaren 3an
Zuentzako ikurrik onena: bandera beltz bat (hildakoak gogoratzen) eta leloa:
“negazionista ezjakinak”
Biltzarren denak dira ongietorriak, medikamentu geniko esperimentalaren aldekoak zein kontrakoak.
Urtzi Ihitzaren tarota interesgarria iruditzen zait, non lor nezake? ?