Ekainaren 4an, igandean, Iruña-Veleiako 2. Jaia

Ekainaren 4an, igandean, Iruña-Veleiako 2. Jaia – 

Iruña-Veleian zer gertatu den jakin nahi duzu? Zer da ezkutatu nahi digute? Zergatik?

  • Jakin nahi dugu zergatik sartu duten orain dela gutxi hondeamakina laugarren aldiz  eremu handi bat suntsitzeko?
  • Jakin nahi duzu zergatik Iruña-Veleia ondoan orain dela 4.000 urteko herrixka baten aztarnak topatu eta porlanez bete duten orain gutxi?
  • Jakin nahi duzu zergatik harresia garbitzean “ATA” idazkuna agertu eta ez duten babestu nahi?
  • Jakin nahi duzu Irulegiko Eskuak zer zerikusirik izan dezakeen Iruña-Veleiako grafitoekin?

Iruña-Veleia gure historia, kultura eta euskeraren gako asko gordeta ditu. Berau ezagutzea ezinbestekoa da orain gertatzen ari dena ulertzeko.

Datorren igandean, ekainaren 4an, Iruña-Veleiako 2. Jaira etor zaitezke. Bisita gidatua egingo dugu (doakoa da).

Gero, hurbil dagoen Olabarri herrian bazkari herrikoia egingo dugu 15 euroren truk. Norberaren bazkaria ere eraman daiteke.

Bazatozte?

Bisitarako izena emateko edota bazkarirako: bidali watxap edo telegram bat: 663 901 248

iruña-veleia jaia

Ekainaren 4an, igandean, Iruña-Veleiako 2. Jaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude