Euskal Herriko klase politikoa arazo bat dela uste duzu?

Klase politikoa deiturikoa ez dago garai onenetan. Ez behintzat Espainiako estatuan. Egiari zor, unerik txarrenean dago. CISen iraileko galdetegiak dioenez, estatu espainiarreko biztanleen %26,9ak klase politikoa arazo handienetako bat dela uste du. Langabezia eta izaera ekonomikoetako arazoen azpitik dago klase politikoa, eta osasuna eta ustelkeria ditu atzetik. Espainiako estatuan inoizko daturik txarrena da hau klase politikoerantzako. Soluzioak eskaini ordez, arazo sortzaile.

Datu hauek euskal herritarren pertzepzioarekin bat egiten al dute? Ala hemen beste ikuspuntu bat dugu? Euskal Herriko klase politikoa arazo bat dela uste duzu?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.