Euskal Herriaren koordenadak: “nahi duguna izango gara”

Euskal Herriaren koordenadak: “nahi duguna izango gara”

Lurraldetasunaren gai arantzatsua beti izan dugu mahai gainean. Eztabaidarik ez zaigu falta izan. Azken denboretan Jose Mari Esparzak idatzitako artikulu hau, Gaizka Arangurenen honako hau eta Eneko Bidegainek idatzitako beste hau dira atentzioa deitu didatenak. Baina noiz arte segiko dugu gure duda-mugetan, gure herria zer koordenadak mugatzen duten eztabaidatzen. Ezker Abertzaleak maniobratu duen honetan, estatalistak, historizista eta nabarrista kolore anitzak zarata ateratzen hasi dira. Zarata baita gurean ere. Inork argituko al du euskal ekuazioa baina? Ba ote ekuaziorik? Eztabaida amaitzean Euskal Herriak hor segiko al du?

Euskal Herriaren koordenadak: "nahi duguna izango gara"

Pragmatismoak jota, eta Kataluniari begira, “Nafarroa nafarrek nahi dutena izango da” edo “Ipar Euskal Herria bertakoek nahi dutena izango da” diskurtso ofizial bihurtu da baita Ezker Abertzalearen baitan ere. Oraindik aho txikiarekin soilik esaten den arren, atzean geratu dira zazpi probintzien batasuna ezinbestekotzat jotzen zeneko garaiak, eta orain, azken helburua hori bera bada ere, EAEren balizko independentziak dirudi lehen pausoa, gero, apurka apurka nafarrak eta iparraldekoak erakartzeko. Edo hedatua dago behintzat erabakigune ezberdinon adostasunetik soilik eraiki daitekeela balizko Euskal Herri ideiala.

“Nahi dutena izango da”

EAJren pragmatismo historikoak garaitu du alor honetan (ere). Maximalismoetatik haratago, Euskal Herria batasunetik gertuago izan den garaia beti egon da lotua errealitate ezberdinen elkarrekiko adostasunera eta elkar onartzera. Agirre lehendakariak eta garaiko tradizionalista nafarrek egin zuten saiakera 30. hamarkadan. 1931eko abuztuan Iruñean present ziren Nafarroako 220 udaletatik 200ek euskal estatutuaren alde bozkatu zuten, eta erriberako ordezkaritzaren gehiengoak baita.

Ibarretxeren apustuak ere ildo honi segitzen zion. Nafarrek nahi dutena errespetatzea, Nafarroan gehiengoa lortzeko estrategiak abian jarriz. EAJk, Aralar eta Batzarre makulu gisa erabilita saiakera hori egin zuen Nafarroan, hedabide boteretsu bat bereganatuz (Noticias de Navarra). Geroa Bai-ekin bide bera urratzen ari da, Uxue Barkos buru dela.

Ezker abertzalea, gogo txarrez bada ere tesiotara hurbildu da, borroka armatua baztertzearekin batera. Lauen autonomia planteatu zuen Anoetako adierazpenaren garaietan, baina, gerora argi erakutsi du Nafarroan beste neurri batzurekin neurtzen duela tenperatura politikoa.

agirre
Agirre lehendakaria

Euskaldunon herria da?

Muga eta topografia festa honetatik ihes eginda, euskaldunon zati handi batek Euskal Herria, euskaraz mintzo den herri gisa definitzen du. Euskal Herria euskaraz hitzegiten den eremu gisa definitzen da baita. Jose Mari Esparzak aldarrikatzen duen herriaren kontrakora, tesi hau aldarrikatzen dutenentzat Tutera edo Cortes ez dira Euskal Herria. Hizkuntza baita naziotasuna eta lurraldetasuna ehuntzen duena. Baina honek esan nahi du Iparraldea urterik urte deseuskalherritzen ari dela… Anabasa eta perspektiba guzti hauen artean, inork lortuko al du euskal ekuazioa askatzea? Posible ote?

Euskal Herriaren koordenadak: “nahi duguna izango gara”

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

12 pentsamendu “Euskal Herriaren koordenadak: “nahi duguna izango gara””-ri buruz

  • Nire ustez euskalduntasuna ezin da definitu soilik hizkuntzarekin. Gurean, hizkuntza faktore garrantzizkoena izan daitekeen arren, ez da nahikoa herri gisa definitzeko, eta ez badugu herri propio gisa definituko gaituen definizio argi eta diskriminatzailerik aurkitzen (hau da: zu euskalduna zara eta zu ez) ambiguotasunak akabatuko gaitu.

    Rodolfo Ares, euskeraz ideiarik ere ez duen familia galiziar bateko seme moldatu-gabekoa, vasco gisa aurkezten zuen bere burua eta vascoen agintari zen, Francisco Lopez gisa. Gaur egun galiziarrak edo gaztelarrak ez ezik, Mauritania edo Argeliatik datozkigu vasco berriak. Guk gure buruari ezarritako ambiguotasuna eta determinazio-falta dela eta, edozer gauza sartu daiteke vasco-euskaldun izatearen ekuazioan.

    Nire ustez herri bat ezin da orainaldian ulertu. Euskal herria nik denbora-kate bat bezala ikusten dut. Generazioetan zehar eraikitzen joan den kate bat. Gu kate horren parte gara, eta kate horren bitartez jaso dugu gure arbaso urrunengandik bai euskera, bai kultura, bai tradizioak, bai odola eta bai lurra. Baserri bat generazioz-generazio familia-leinu baten aterpe den bitartean, eta baserri hori mantentzeko generazio bakoitzak bere ekarpena egiten duelarik, Euskal Herria gure etxea litzateke zentzu metafisikoan. Gabriel Arestik ondo definitu zuen bere poeman. Guri dagokiguna da gure arbasoen herentzia eman ziguten bezala jaso, babestu, defendatu eta gure semeei igorri beraiek, gu bezala, zaindu eta defenda dezaten.

    Beraz, euskalduntasuna, nire ustez: gure asaba euskaldunek igorritako oinordetza da. Herentzia materiala: leinua (odola, abizenak, familia, etxea…) eta ez-materiala: nortasuna (hizkuntza, kultura, folklorea, tradizioak, idiosinkrasia). Bi ezaugarri-talde hauek dira garrantzitsuak eta herri bezala definituko gaituztenak. Hizkuntzara soilik mugatzen bagara erren geratuko gara.

    • Nahiko ados esandakoarekin. Gauza bat, hala ere; kanpotik datozkigun horiek, eta haien oinordeko zuzenek, alegia herentzia materialik ez dutenek (odola, abizenak, leinua, etxea, natura…), euskara izango dute euskalduntzeko bide soila, ez?

      • Taldearen permeabilitate gradua funtsezkoa da. Hau da, zure familiak ume txinatar bat adoptatu dezake zuen etxean, eta denboraren poderioz zure familiako kide bihurtuko da. Aldiz, zure senideek familia txinatar oso bat hartzen badute zure etxean, zure sendia desegin daiteke edo zure etxea galdu dezakezu

        Herri minoritarioen babes-mekanismoak aztertuz, konturatuko gara talde-hermetikoek soilik iraun dezaketela inguruko gizartean disolbatu gabe. Adibidez, Hungariako ijitoek ez dituzte euren komunitateetan kanpotarrik onartzen hala nola: emakume ijito bat gizon ez-ijito batekin ezkontzen bada, emakume hori taldetik kanporatua izango da. Aldiz, gizonezko ijito bat emakume ez-ijito batekin ezkontzen bada, emakumea eta horren haurrak taldean onartuak izango dira. Beraz, euren komunitatean sartzeko aukera bakarra mutil ijito batekin ezkontzea litzateke.
        Herri juduari dagokionez, Esdrasek k.a 500. urtean zioen ezkontza-mixtorik ezin zirela onartu, hau da, juduak juduekin ezkondu behar zutela, eta senar edo emazte kanpotarrak komunitatetik at geratu behar zirela. Judua izateko ama judutarra izan behar dezu nahita-ez, eta erdainkuntza bezalako erritualak derrigorrezkoak dira.Tankerako legeak Talmud-ean topa daitezke. Beraz, judutarrek, komunitate juduan onartuak izan diren atzerritarrak salbuespen gutxi dira historian zehar.

        Euskaldunok tankerako mekanismoak definitu behar ditugu nahita-ez, ez baitago beste biderik herri bezala bizirauteko. Eta mekanismo hauek zer-ikusi handia dute guk dugun “euskaldun izatearen” ideiarekin. Euskaldun izatea soilik hizkuntza kontua bada, baldintza euskera izango da, eta euskaraz ikasi duen txinatar bat zu bezain euskaldun izango da horrek dakartzan ondorioekin. Euskaldun izatea aldiz, hizkuntzaz haratago, leinu baten oinordeko izatea bada, baldintza ez da soilik hizkuntza izango.

        Herri txikia garen heinean, kanpoko indarrek eragin handiagoa dute gugan alderantziz baino. Frantzia edo Alemania bezalako herri eta kultura indartsuek, asimilazio arazo larriak badituzte globalismoa eta multikulturalismoaren aurrean, gurean jai daukagu. Gure borondatea herri bezala bizirautea bada, borondate hori edozeren gainetik lehenetsi beharko dugu, eta gure erabaki guztiak hartu biziraupen horren mesederako. Erabaki horiek diskriminatzaileak, ezberdin-zaleak edo demokraziaren aurkakoak badira: ongi etorri errealitatera, ez dago beste biderik. Demokraziak ez gaitu salbatuko.

        • Botere-politikoa funtsezkoa da, ados. Baina botere-politikoak ez du Estatu propio bat derrigorrez behar. Herri Judua da horren eredu: estatu ofizialik gabe eta sakabanatuak, 2000 urtez biziraun badute ez da kasualitatez izan.

          Generazioz-generazio, komunitateetako jakintsuenek idatzi, bildu, eztabaidatu eta ezarritako legedia garatu dute Talmud-ean (19 tomo), eta bertan herri-juduaren barne-arauak agertzen dira: kanpotarrekin ezkontzea debekatua, ez eskatu mailegurik kanpotarrei, maileguak elkarri interesik gabe eta kanpotarrei interes altuekin, erritualak eta jaiegunak… horrez gain, sinagogak ez dira soilik gurtzarako guneak, baizik eta legedi hori gorde eta ezartzen den guneak dira. Euren barne sistema-juridikoa garatu zuten, euren eskolak eta hezkuntza ez-ofiziala eraiki, auzo eta ghetto propioetan elkartu ziren, euren tradizio, erritual eta sinesmenak mantendu dituzte… eta horrez gain, maileguen eta finantzaren bitartez alde batetik, eta komunikabide handien kontrolaren bitartez bestetik, sekulako botere politiko eta ekonomikoa lortu dute mendebaldean.

          Hau da, ez dute estatu ofizialik behar izan bizirauteko, “itzaleko estatu” bat garatu dutelako. Baina horretarako jarrera eta balore tribalak beharrezkoak dira, eta tribuari leialtasun gorena erakutsi.
          Nire ustez hor dago sekretua: batasun etniko bat, “cerrar filas” esaten zaiona. Hermetismo diskriminatzaile bat barne.

          Ezker abertzaleak garatu zuen sare sozial jerarkizatu hori, botere zentralizatuarekin (kas), bere erakunde politiko ezberdinekin (hb, jarrai, gestoras…), erakunde militarrarekin (ETA), sindikatuarekin (lab), erakunde kulturalekin (ehe…), prentsarekin (egin), finantzazio propioarekin (herriko tabernak…)…. maila txikiagoan, baina antzeko funtzionamendua da. Horrela funtzionatu ohi dute diaspora-herriek (txinatarrek hemen adibidez), mafiak, erlijioek, klan eta familiek…

          Ikuspegia da aldatu behar duguna: helburua zein da, independentzia? Euskal estatua?….edo euskal etniaren nortasunaren biziraupena? Biziraupena lagunok, kosta ala kosta, hortxe dago gakoa

  • Definitzen gaituena boterea da. Botere politikoa. Herri bat baldin badago topa egiten duzu berarekin, bere boterearekin. Ezin badu botere hori instituzionalizatu eta bestearen botere azpian egotea onartzen badu desagertuko da. Mundu hontan botere batek bakarrik errespetatzen du beste botere bati. Inork ez du kontutan hartzen herri bat botererik gabe.

  • Guk ere daramagu bostehun urte Estaturik gabe eta ahultasuna gero eta gehiago haunditu da. Herri Juduak hortaz konturatu zen eta Estatu propia sortu dute. Ez dutenak edo ezin dutenak hori egin, ipar ameriketako indigenak adibidez, desagerpenerako fasean daude. Gu gara Estatu okupatua, ez dago ezer eztabaidatzeko, ezer erabakitzeko eta ezer negoziatzeko.

    • Agian estatua edukitzea mesedegarria litzateke baina behar dena konpromisoa da, Hor dago Irlandaren kasua, estatua bai baina gaelikoaren egoera ez da oso ona. Estatuak soilik ez ditu miraririk egiten.

  • arazoa da oraindik ez dugula lortu bertako erdaldun guztiak euskalduntzea. horetarkao 15.00 lanpostu sortu beharra, hamar mila milioi erabili eta 10-12 urtetan arazoa konponduta. pake soziala, eraldaketa soziala eta independentzia nazionalerako bide bakartzat gainera. Gero, estatua lortzeko botua emango dugu. Bitartean zuzena da entrenatzen jotea, herriz herriko kontsultetan. Urtzi.

  • parkatu: horretarako 15.000 lanpostu sortu beharra, euskararen irakaskuntza dohainikoa egikarituz.

  • Nahi duguna izango bagara NFEa duela ia ehun urte guri batuta egn beharko zala, beraz momentuz ez da guk nahi duguna ta EAJren tesia ez du ezertarako balio izan.
    Tutera edo Cortes EH dira NFEren parte bait dira , nik dakidala NEFtik euskara ez da inoiz desagertu, gainera NFEko iparraldean bizitzen diren euskaldunak hegoaldera ere joaten dira bizitzera, beraz joaten diranean euskara hor dago ere.

  • Dohakotasuna guztientzako izateko ez da behar , ez 15 mila irakasle berri ezta ehundaka milioi gehiago ere.
    Hauda gaur egun daudenekin milaka batzuk direla gehi beste 2 milarekin edo nahiko ta soberan genuke, ta bai 100 milioi edo gastatu beharko ziran totalean, baina gaur egun jada nahiko gastatzen da laguntzetan, kanpainetan, publizitatean…. funtzionarioen euskalduntzean….

    Hori askoz garestiago da ta ez da nahikoa, baina derrigor ta dohainik izanda, baliabide gutxi batzuk gehituta nahiko ta soberan izango genuke.

    Egingarria da oso.

    • Ta jada euskarazko murgiltze orokorra inposatuko bazan, gutxiago beharko zan txikiak diranean euskaldunduko zirelako gehienak ta diru berera gastatzen gutxi gora behera, ez dalako garestiago euskaraz ikastea gazteleraz ikastea baino.