Lurraldetasuna eta Prozesu Konstituziogilea

Lurraldetasuna eta Prozesu Konstituziogilea

Lurraldetasuna eta Prozesu Konstituziogilea
Hedabideetan EHbilduren zuzendaritzaren azkeneko proposamenaren zertzeladak ikusi baino ez baditugu egin ere, dirudienez, koalizioaren koordinazio taldeak arlo taktiko-estrategikoan aldaketa garrantzitsuak egiteari ekin dio. Duela hiru urte eta erdi, ezker abertzalearen talde nagusiak, EAk eta Alternatibak osatu zuten koalizioa; Aralarrek bat egindakoan, erakundea ofizialki erroldatu da, eta egitura iraunkorra sortzekotan dabil. Aurreko hiru saioetan bezala, hauteskundeen premiek erakundea egituratzeko beharra areagotu dute, eta horrekin bat, arlo estrategikoan zehaztapenak egiteko tenorea ere bai.

Hasier Arraizen ahotik, EHbilduren koordinazio-taldeak hiru «abiadura» izango omen dituen prozesu konstituziogilea aurreikusten duela jakin dugu. Proposamenak hautsak harrotuko dituela uste dut, lehen aldiz ezker abertzalearen erakunde nagusiak (egun, Sortu) lurralde batasunera iristeko egungo zatiketa administratibotik abiatzea onartu baitu.

Mamian sartu aurretik, proposamenaren aurkezpenaren prozedura ezbaian jarri nahi nuke, aldaketa sakon hori egin ahal izateko oinarri sozialaren parte hartzea, oraingoz, eskasa baino eskasagoa izan dela uste dut eta.

Iragan mendeko gertaera izanda ere, gure herriaren hurbileko historian eraldaketaren sorburu nagusienetarikoa Lizarra-Garazi Akordioa izan zen. Akordioaren hausturaren muinean (besteak beste) lurralde batasunera iristeko estrategia egon zen. Akordioak hautsi izanak ondorio estrategikoak ukan zituen, estrategikoak ez ezik politikoak ere bai; apurketa hark agertokia hamarkada luze baterako aldatu zuen, behin betiko ziur aski.

Akordioaren koordinazio taldean aritu ginen gehienok eragile nagusien gorabeheren informazioa nahikoa urria izan arren, hausturaren arrazoietako bat balizko prozesu konstituziegilea izan zela jakin genuen. Garai hartan, erabaki estrategikoak eragile politiko eta militarrek zuzendaritzetan har zitezkeela uste zuten batzuek, eta horrela suertatu omen zen; izan ere, herritarron nahien gainetik zuzendaritza talde horiek itxaropenezko bidea zapuztu egin zuten.

Hamasei urteren buruan, zorionez, abertzale mugimenduak, eta oro har herritarrok, bestelako prozedurak eskatzen ditugu. Gatazka politikoaren konponbidean funtsezkoak diren aldaketa estrategikoak ekidiezinak eta bideragarriak diren hauetan, oinarri sozial osoaren hausnarketa, eztabaida eta erabakia beharrezkoak dira.

Aldaketaren norabidea erabakitzeko, saihetsezina da ezker subiranista eta independentista osoaren oinarriaren parte hartze zuzena. Nekez proposa baitaiteke Euskal Herriarentzat eredu demokratiko eta parte hartzailea hasieratik prozesu horren osagarri eratzaileetan denok parte hartzen ez badugu. Eta ezker independentista eta subiranistaz ari naiz (Hegoaldeko zein Ipar Euskal Herrikoa), EAJk bere burua, une honetan, prozesu subiranista orotik at kokatu duelako. Hasier Arraizek norabide aldaketaren berri eman zuen egun berean, EAJko ordezkariek Espainiako konstituzioaren birmoldaketan laguntzeko prest daudela esan zuten, aurretik Urkullu jaunak Felipe VI.ari «tartekaritza» egitea erregutu ziolarik, Erdi Aroan baikina bezala edo.

Lurralde batasuna eta estrategiak

Arestian nioen bezala, estrategia aldaketa egiteko prozedura kritikatu dut, baina idatzi hau ezin bukatu ekarpen bat egin gabe.

XIX. mendeko nazionalismo gehienak inperialismoaren aurkako mugimendu aurrerakoi lez jaio ziren; XX. mendean ere, deskolonizazioa izan zen mugimendu askatzaile gehienen aldarrikapena. Bi mende horietan ezinbestekoa zen lurralde jakin baten erabateko kontrola eskuratzea: indar okupatzaileak botatzeko, ondasun materialaren kudeaketarako, herritartasuna arautzeko, ekonomia antolatzeko… Egun, eta batik bat gure eremu geopolitikoan, agertokia aldatu da; menpetasunak beste mota batekoak eta oso larriak izanagatik ere, aurreko bi mendeetako gakoak ez dira baliagarriak.

Ez Euskal Herrian, ez Eskozian, ezta Catalunyan ere, ezin izan zuten XX. mendeko deskolonizazioarekin bat egin. Agian logikoa zen, beharbada zoritxarrekoa izan zen, akaso zorionez, baina hori da jaso duguna. XXI. mendeko nazio konplexuak gara, eta nazio gisa prozesu askatzaile eta eraldatzaileari ekin behar diogu mundu berrian. Horrek esan nahi du, hein handi batean, bide berriak geuk asmatu beharko ditugula.

Egungo Euskal abertzaletasuna XIX. mendeko nazionalismoetatik urrun dago, eguneratu da. Euskal abertzaletasunaren korronte bizienak ezkerreko mugimendu aurreratuen parean koka ditzakegu, eta, nire ustez, ikuspegi horretatik ekin beharko diogu nazio (ber)eraikuntzari. Berreraikuntza horretan euskal herritarron lurralde guztien arteko batasuna eskatzea logikoa, zintzoa eta praktikoa da, ez dogma bat, ordea.

Euskal Herria euskal jendea da, pertsonok osatzen dugu Euskal Herria, eta euskal prozesu konstituziogilearen ardatza pertsonak gara. Euskal Herria erabaki subjektua da, aldaketaren motorra muga administratibo, historiko eta psikologikoen gainetik.

Nioen moduan, lurralde batasunaren aldarrikapena ez da dogma bat, aldarrikapen zintzoa baizik. Bizitokiagatik euskal herritarrak zigortu edota sarituko ez dituen aldarrikapena egitea aldarrikapen sozialista da, berdintasunean oinarritzen dena eta ezberdin izateko eskubidean ere oinarritzen dena.

Esan gabe doa taktikak eta estrategiak indar korrelazioari egokitu behar zaizkiola. Bistan da lurralde guztiak batera eta galdera bakarraz epe laburrean prozesu konstituziogilea biziki zaila dela, baina agerian da ere euskal herritartasuna naziotasun gisa ulertzen dugunok lurralde guztietan, eskualde guztietan eta diasporan bizi garela. Zenbait tokitan biztanleen gehiengoa izanik, gehienetan oraingoz gutxiengoa garelarik. Agian egungo lurralde zatiketan oinarritutako muga sistema ez da praktikoena, ezta zuzenena ere.

Denok pertsona gisa, batera, prozesu askatzaile eta eraldatzaileari ekin diezaiokegu, oraintxe bertan. Prozesu askatzaile horri prozesu konstituziogile deitzeari egokia deritzot.

Eztabaida, hausnarketa, gogoeta eta ekintzarako eremua zabaldu behar da, independentismoaren oinarri sozial guztiarentzat, alegia. Hori guztia ezin da epe laburreko taktika politikoen beharretara mugatu edota politikarien esku soilik utzi. Azkeneko 40 urteetan konpondu ez duguna ezin da zirriborro moduan aurkeztu hauteskundeen premiengatik. Har dezagun hitza, sor ditzagun solastokiak, eta etorkizun hurbileko Euskal Herria askea izango da, herritar askeak herri libre batean.

Patxi Azparren

Lurraldetasuna Lurraldetasuna Lurraldetasuna Lurraldetasuna eta Prozesu Konstituziogilea
lurralde
Patxi Azparren

Donostiarra Pasaiaratua.

15 pentsamendu “Lurraldetasuna eta Prozesu Konstituziogilea”-ri buruz

  • .-Gabon!!!
    1.- Guztiz ados artikuluarekin.
    2.- Non gelditzen da ” Herriarekin eta Herriarentzat? “.
    3.- Ekarpena:
    3.1.- Herri eta auzo bakoitzean eztabaida piztu “lurraldetasuna” aintzakotzat hartututa.
    3.2.- Tenple garaia da bainan “eztabaidatu gabeko” estrategia nuklearrei bederen ezin zaie besterik gabe AMEN esan.Ez gaude soilik apaizen sermoiak entzuteko, herritar bezela parte-hartzea ezinbestekoa da.
    “IZAN ZIRELAKO GARA ETA GERALAKO IZANGO DIRA”.

  • Herri juduak 2000 urte biziraun ditu estaturik gabe eta hebraiera berpiztu dute estatu berriarekin batera, ijituak 500 urte daramatzate herbestean eta ez dira asimilatuak izan mende hauetan nahiz eta estaturik ez eduki, Parsiak 100000 biztanle besterik ez dira eta estatu propiorik gabe biziraun dute mendeetan zehar euskaldunok jasan dugun jazarpen handiagoa nozituz….

    Irabazle suertatu diren estaturik gabeko herri eta etnia minoritarioen mekanismo eta estrategia ebolutiboak aztertu ordez pentsatzen dugu estatu propioarekin nahikoa dela gure herria salbatzeko. Eta hor jarraitzen dugu, astoak bezala, orain 20 urte antzera, pseudo-askapen estrategiak diseinatuz eta eskubide zein berdintasunetan oinarrituriko diskurtso hutsaletan galduz. Gogoratzen dun 2006. urteko bake prozesua azaldu zidatenean, independentziara eramango gintuen gida-orri bat erakutsi zidatela. Jakina, ez zen ezer bete.

    Atzo Berria egunkarian kolono judu bati eginiko elkarrizketan, honek oso garbi azaltzen du zein den hartu beharreko bidea herri bezala biziraun nahi badugu:

    “izan ere, zer dago lehenago, izaera judua edo demokratikoa? Nire ustez, demokraziaren gainetik dago judutasuna. Ez dut estatu demokratiko eta multikultural batean bizi nahi. Hala balitz, ez nintzateke Australiatik joango.”

    Esan nahi dezuena, baina beraiek garaile atera dira herri bezala gu galbidean gauden bitartean. Sekretua? Ez dago herririk munduan juduen hainako kontzientzia etniko handiagoa duenik. Beraiek edozeren gainetik ezarri dute euren etniaren bizirautea: demokrazia, guztion partehartzea, herriak erabaki, berdintasuna, eskubideak eta halako hitz-huts potolo hauen gainetik

    • Hiltzen Hil: “Herri juduak 2000 urte biziraun ditu..”.

      Biziraun duena erlijio judutarra izan da. “Herri judutarra”, “Herri Katolikoa” edo “Herri budista” … bezain herria da, hau da, batere ez. Judutarrak, katolikoak edo budista bezalakoak kolore, etnia, kultura eta hizkuntza anitzekoak dira, edozein erlijioan bezala. Erlijio bat eta bere fededun multietnikoak.

      Herri Ijitoak, berriz, etnikoki ezaugarri argiak dauzka eta erlijio desberdinak praktikatzen ditu. Hainbeste herrik bezala. Herri bat eta bere erlijio aniztasuna.

      Hiltzen Hil: “..baina beraiek (sionistak? Judutarrak”) garaile atera dira herri bezala gu galbidean gauden bitartean. Sekretua?..”.

      Batetik, erlijio judutarraz hitz egiten badu, ez dauka zerikusirik Euskal Herriko borrokarekin. Gauza bat da mundu mailan zabalduta dagoen erlijio bat eta beste bat arazo nazional bat.

      Bestetik, Israel Estatu sionistaz (Jatorri eta etnia desberdinetako fededun eta kolono judutarrez osatuta) hitz egiten badu, ez dago sekretu handirik; guk Mendebaleko inperialismoa, NATO eta Mundu mailan dauden hiltzailerik handienen babesa politikoa, laguntza ekonomikoa eta hornidura militarra edukiko bagenu “garailea” ere izango ginateke. Sasikume hutsak izateaz gain, noski.

      • Larrea, orain jun zaitez judutarrengana eta esaiezu soilik erlijio bat direla. Ea zer erantzuten dizuten.
        Judutarren munduan ezjakina zara. Orain hilabete batzuk eztabaidatu genuen honi buruz eta oso argi utzi zenidan.
        Irakurri Henry Ford, Paul Johnson, Kevin McDonald… edo bila ezazu herri juduari buruzko informazioa interneten, Rabino ezberdinen ikuspuntuak (Shlomo Aviner, Dvadia Yosef, Yitzhak Shapiro…), Talmudeko pasarteak, Sefardien historia, Ashkenaziena, Maiorkako Chuetak, jeitxi itzazu B’nai B’rithen konferentziak… egin nahi duzuna, baina zintzoki informatu zaitez lehenengo, irakur ezazu patxadaz nik egiten dudan bezala, eta gero hitzegingo dugu nahi baduzu

        • Harroa: bere burua besteak baino gehiagotzat duena, hantustez betea.

        • Kar, kar, bai jauna abi, zu zara irakurtzen duen bakarra. Ze katxondoa !!

          Wikipedia bezain katxondoa “herri” judutarrari buruz hitz egiten duenean. Hau dio sionista izatea noizbait leporatu dioten Wikipedia ospetsuak:

          “El pueblo judío es un grupo descendiente de los hebreos y antiguos israelitas del levante mediterraneo…”

          http://es.wikipedia.org/wiki/Pueblo_jud%C3%ADo

          Gero, ia artikuluaren amaieran “herri” honen osaketa etnikoaz hitz egiten du, ustezko “herri” judutarra osatzen duten etnia desberdinez argazkiak lagunduta: “herri” judutarra txinatarrek, indiarrek, etiopiarrek, kaukasiarrek, uzbekoek, eta abar, eta abar, eta abar osatzen dute. Ze motako herria da hau? Zelako aniztasun etniko, linguistiko, kulturala!!!!! Ez dago parekorik ez planeta honetan ezta galaxia osoan ere !!!

          Egia esanda, barregarria litzateke halako manipulazioa palestinarren sarraskia neurri batean falazia horretan oinarrituko ez balute.

          Aurreko eztabaida batean judutarrak “herri” bat direla argudiatzeko sionistek egindako froga genetikoak aipatu zenituen. Genetikaren ikuspuntutik froga horiek erabat zentzugabeak (Wikipediaren artikulua lekuko) direnez, eta horrela esan nizun, berehala utzi zenuen gaia. Orain juduturraen, sionisten, antijudutarren eta “jakintsu” batzuen idazkiak dira zure frogarik nagusienak. Enfin.

          Judaismoa ez da “herri bat”, erlijio bat baizik, eta ez Wikipediak sionismotik ez zuk antijudaismotik ezin duzue errealitate hori ezkutatu.

      • Faxismo hutsa da esatea juduak ez direla herri bat. Espainiar eta Frantziarren antzera, frogak eskatzen, borondatea ukatzen… Faxismo bera da zurea.

        Herria borondateak eta botereak egiten du. Kitto.

        Bestalde judutar ateoak eta agnostikoak daude:
        http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_Jewish_atheists_and_agnostics

        Wikipedia da bai, baina bertan agertzen diren pertsonak ateoak diren ala ez begiratzeko kapazidadea izango duzu (?).

        Edo begira hemen ager daitezkeen pertsona eta artikulu guztiak:
        https://www.google.com/search?q=atheist+jews&ie=utf-8&oe=utf-8&gws_rd=cr&ei=63-MVNKHK4f1UtGigYAC

  • Ez dakit Pasaian nola izango zen, baina nerean (Nafarroako batean) emandako prozesuak (eta datorrenak) zure iritziarekin bat ez egitera narama.

    Alde batetik, aukera eman delako oinarri sozialari dokumentuaren “pre-eztabaida” emateko batzar baten bidez eta beste batetik, zuk diozun moduan “proposamena” eta “zirriborroa” izan delako aurkeztu dena.

    Lehen aurkezpen publikoaren ondoren, orain etorriko dira eztabaida eta lan saioak, “proposamena” eta “zirriborroa” dena denon artean eraikitzen eta mamitzen hasteko. Are gehiago (<a href="http://ehbildu.eus/eu/erabaki-hemen/nafarroak-erabaki&quot; title="Nafarroako dokumentua"n gutxienez) aurkezturikoa "proposamena" ere ez denean nere ustez (nahiz eta egon badauden) baizik eta metodoaren aurkezpena. Metodo horrek izango dituen edukiak eztabaidatzeko daude.

    Eta hauteskunde premiak ere aipatzen dituzu. ¿Orduan zer egin behar da, ekainerarte itxoin? Ez, ze orduan uda dator eta ezingo da taxuzko eztabaida eman (denok nahi ditugu oporrak 😉 ). Irailean-Urrian? Ez, Espainiako Kongresuko haustenkudeak hortxe daude ta. Abenduan (datorren urtekoan)? Orduan ere Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeen premiagatik aurkeztu dela esango da… Eta horrela jarraitu dezakegu. Momentu perfektua ez dago eta nik uste proposamena hauteskundeetatik askoz haratago doala. Egia da maiatzeko datak distortsio pixkat ematen diola proposamenari, baina ez dezagun distortsio hori guk geuk handitu.

    Ongi izan

    • Patxi Azparren

      kaixo “ni neu”. Eztabaida hau ez da gaur goizekoa, abertzale mugimenduaren baitan jaiotza egunetik egon den eztabaida nagusinetarikoa baizik. Hortaz, (ekintzaile, zale edota militante kidek) orok gai horretan iritzi nahiko sendo izan ohi du. Litekeena da iritzi sendoak ere zalantzak jartzeko eguna izan, baina hauteskundeen erritmoetatik at egon behar den bestelako premia da.
      Toki gehinetan nekez egin ahal izan da EHBilduren basean gai hau behar den bezala jorratu, EHBilduren oinarria eraze faean dagoelako, espero dezagun udaberrirako egituratua egotea.
      Nafarrorako aurkeztu den proposamena , proposamen taktikoa da, arretaz irakurri nuen, taktikoki helburu mugatu baterako nahiko ona, gainera. Aldiz, Hasier Arraizek Gasteizko Legebiltzarraren egoitzatik aurkeztutakoa beste neuri bateko proposamen arlo estrategikoan funtsezko gai bat ukitzen duena eta hortaz base, zale eta oro har mugimendu independentista osoarentzat definigarria.

  • EAEko EHBildu , Sud-Ouesteko EHBildu,.. Guraiziekin bereizi arren bakoitza bere aldetik…
    Lurraldea eta herria zatitzen inperialismoaren nahierara. Oso larria da, baina aspaldi hartutako erabakien ondorioa. PNVren moduan borroka nazionalari uko eginez. asimilazioaren bidean urrats berriak emanez, burokrazia espainolean lekutxoa hartzeko gogoz,… ama salduko zenukete.

  • Zein da zure twitterra HiltzenHil?

  • Lastima, ea animatzen zaren!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude