Euskal Herrian itsasoaren maila 6.000 eurora igo da

Euskal Herrian itsasoaren maila 6.000 eurora igo da –

Humanitatearen historian inoiz ez da izan egungoa bezalako arrakalarik arazo baten eta eman behar zaion erantzunaren artean. Klima aldaketa ez dator, hemen da, eta ekoizpen modu kapitalistak berean jarraitzen du, itsasontzia hondoratu bitartean arrantzan jo eta su.

Baina lasai, itsasoaren maila igo eta Euskal Herriko itsasertzeko herriak urpean gelditzen badira, langile familiak ez ditu hain gaizki harrapatuko. Izan ere, itsasoren maila igo baino baino lehen itsasoaren alboan bizi ahal izateko maila igo da, hodeietaraino. Lehen aldiz metro karratua 6.000 eurotik gora dago Donostian eta Zarautzen salgai dauden bigarren eskuko etxebizitzetan.

Beraz, ongi etorria izan dadila itsasoaren maila igotzea, alfonbra gorria apokalipsiarentzat, beso zabalik eginen diogu harrera hekatonbeari. Olatuek aberatsak, burgesak, turistak eta surf irakasleak harrapatzen dituztenerako bertako inor gutxi geratuko baita Zarautzen edo Donostian. Gehienak Astigarragan, Hernanin eta Aian izango dira.

Sagardotegietakoak gustura. Urtarriletik maiatzera sagardotegi, eta ekainetik irailera txiringito.

Euskal Herrian itsasoaren maila 6.000 eurora igo da
Arg: Jose A. del Moral
Euskal Herrian itsasoaren maila 6.000 eurora igo da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude