Euskal gogotik aritzen ziren lehengo bertsolari horiek!

Euskal gogotik aritzen ziren lehengo bertsolari horiek! –

Euskal gogotik aritzen ziren lehengo bertsolari horiek!

Egungo bertsolaritzaren zer-nolakoa dela eta ez dela, Sarasuak botatakoek hautsak harrotu, eta batera zein bestarako iritzietarako bide eman dute azken egunotan. Aurrekoan esanda moduan, esandako horiekin guztiz ados egon edo ez, erdi ados, edo are kontra egonda ere, Sarasuak potolo den zerbaiten zuztarra ukitu duela ezin-ezin inork uka. Berak bototatakoen ostean, artikulu zenbait etorri dira errenkadan, eta beroietan, zein beroien beroaren iguruan piztutako eztabaida-foroetan, bertsolaritzak egun, sortzen/onartzen dituen balizko eduki horien gainean aritu dira oroz gain. Espero izatekoa zen, egia esatera, ezatabaidaren muinean bertsolaritzako banda-zabaleraren kontua zegoela kontu egiten badugu.

Bertsolaritzan edukiak errotik aldatu direla ezin uka. Edukietarako, edo, zehazki esan, eduki berrietarako, disruptiboetarako, eta, batik bat, oso norberetikoak izan litezkeen horietarako, antza, ez dirudi tokitxo askorik dagoenik egungo bertsolaritzan. Bertsolaritzan botatekoetan, “ezuste gutxi”, eta jada eta aurrez “uste” behar den horretaz aspertzeraino adina. Hau zalantzan jarriko duenik? asko, espero izatekoa eta ezin normalagoa denez. Status quoa-rekin bat eginda, eta areago bete-betean bere parte izanda, ezin eusten zaituen eta zarena izanarazten zaituen hori ikusi. Orain baina, bertsolaritzaren baitako eduki berezko, balizko edota ezinezkoak bazter utzirik, bertsolaritzari berari, arte den aldetik, nahi diot pixkatxo batez nire behakoa zuzendu. Hau edo beste esan ahal izan edo ez, esaten den dena delako horrek, zernahi ere den, zer forma hartzen du? Botatzen den horrek zer status komunikatibo hartzen du? Ustearena, denon (bertaratatutakoen) uste eta konbikzioena?, edo, aldiz, aliritzira botatakoarena?, edota, urrutiago joanda, uste borobil, itxi, “gatzatu”, “hormatu” eta entzulearen guztiz espero izateko horretatik oso urrun, eusten al dio oraindik Iñaki Segurolak deituriko “euskal gogotik” jarduteari? Hau da, euskal gunetan gune espero izatekoa litzatekeen bertsolaritzan ba al dago oraindik “ezbaikari” hitz egitetik, ez aitortuaz aitortzetik, eta aitortuz ez aitortzetik, eta hartara, kontuak, ideologiak, eta konbentzionalismo eta konbikzio oro hankaz gora jarri eta zabal-zabalik uztetik?

“Euskal gogoaz” (E-gogoaz) jarduten du Iñaki Segurolak luze-zabal Sed quia sua bere liburuan. Ideia zenbait eta zenbait aldatzen ditu aipatu liburura E-gogo deritzon delako horren zer-nolakoa aurkezte aldera. Ondo ere ondo jorratutako ideietariko bat “olgetan benetan hitz egitea” edo “ezbaikari hitz egitea” delako hori dugu. Lehengo euskaldunena omen oso berau, “ezbaikari” mintzatzeko gaitasuna, egun, tamalez, gero eta galduago badugu ere. E-gogoak “olgetan-benetan” jardutea gogokoa zuen oso, zioskun Segurolak. Kontua baina ez da inondik ere adar-joka edota ziria sartu nahian ibiltzea edo, sikiera ibiltze hutsa.Oso besterik dugu kontua. Olgeta hutsak nekatu egiten du eta benetan jarduteak, aldiz, nazkatu, aitortuko digu behin eta berriz Seguroak bere ohiko umore olgetan-benetangoaz.

Benetan jardutea ere nekagarri izan dakiguke, “benetakoegi” jarduteak sinetsiak izan gaitezen eskatzen duelako une oro, diogun hori guzti-guztia egi-egiatzat hartua izan dadin; hori esalearekikoan, ezen, entzunka diharduenak, azkenerako, “askotasun-sentipena” senti dezake (asko, gehiegitxo, irentsiarazi nahi diotelako sentipena), betekada duelako sentipena, gainezka egin diolarik belarri-zuloetara etorri eta etorri datorkin ortodoxia hitz-lasterra, hitz-uholde, baztergabe hori. Olgetan hitz egitera nork bere burua bete-betean emateak, aldiz, justu kontrako ondorioa lekarke berekin; betiro olgetan jardunez gero, egiatasun beharraren presioaz guztiz libro geldituko da agian, baina, horrekin bateratsu, dioen edota esankizun duen den-dena gezurtzat jo dezaten paira dezake ordianetan.

Olgetan-benetangoa izango da azkenerako zinez eta zintzoki entzuna izango dena, benetan onartua izango dena, bera eta bere esanak. Olgetan-benetan jardungo du, ezbaikari,ezarian-baiarian, ez dakigula zehazki edo noraino egiaren bat ari zaigun belarrietara, ezta noiz, aldiz, egiatik deusik ere ez dugun, noiz gauden mintzaira zapalegiaren aurrean. Ez dago jakiterik zehatz-mehazki noiz dugun batetik edo bestetik, hori baita hain justu olgetan-benetan jardutea, ezin bereizizko moduan jardutea.

Hau guztiau esanda, lehengo bertsolariei zegokienean, bi taldetan bereiz zitezkeela zioskun Antonio Zavalak:

“Batean bertsotan arretaz eta jator jardun eta ortik kanpora ezer gutxi utzi digutenak. Orrelakoak ditugu Xenpelar, Otañotarrak, Udarregi, Altzoko Imaz, Lexo eta abar… Bigarren taldea, berriz, urriagoa da. Ontan sartu bearreko bertsolariak, lehengo taldekoak bezela, bere bertsoak ere utzi ddizkigute. Baina bai beste zerbait ere, urrearekin pagatu ezin ditekena: beren gertaera jakingarriak eta ateraldi zorrotzak” (A.ZAVALA, Lazkao Txiki, gertaerak eta txisteak, 7).

Bigarren talde honetara, Pernando Amezketarra, Txirrita, Oiartzungo Kaskazuri, Pello Errota, Mattin eta Uztapide ekartzen ditu Zavalak. Bertsolari hauen guztien jardunean, zein bizitzetan, beti “zelebrekeri bat beste alderdi guztien gainetik gailentzen da”. Picaresca nolabait edo besteko bat egon da beraiengan, diosku Zavalak, nola edo hala “mito” modutsuko bihurtzen dituena.

Kanpo aldetik arinkeriz, itxuraz, barruko sakuntasunetik baina aritzen zitzaizkigun, ziotena esanda, esan gabe utzitakoaz askoz gehiago esanda, beren ziurtasun fata itxurarazkotik ziur zihardutela, ziurtasun osoz jardutean konbikziorik batere gabe, edota ez bat ez bestea, gaiak eskatzen zuen sakontasuna tarteko… olgetan-benetan sarri askotan, ez eta bai artean dantzaka, eta, uste sendo guztiak arrakalatzen, askotan benetan, olgetan bestetzuetan, baina betiere ezin jakinda, ezta beharrik ere.

Euskal gogotik aritzen ziren lehengo bertsolari horiek!  Euskal gogotik aritzen ziren lehengo bertsolari horiek!  Euskal gogotik aritzen ziren lehengo bertsolari horiek!  Euskal gogotik aritzen ziren lehengo bertsolari horiek!

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.

7 pentsamendu “Euskal gogotik aritzen ziren lehengo bertsolari horiek!”-ri buruz

  • Bertsolari haiek ez batA ez bestea.
    Larrosak udan ihintza bezela doinuan kanta bedi.

  • Igor Goitia Mora 2024-05-05 00:47

    Google: “Ez bat ez bestea”
    3.160 emaitza.
    Nagore, zer oporretan?
    Faltan bota zaitugu!
    Besarkada estu-estu bat!

  • Hagin urdin 2024-05-05 01:15

    Niri bortz… baina guztiz zuzena duk “ez bat ez bestea”, koma tartean jarriko niokek nik baina “Ez bat, ez bestea”
    Adibiderako:
    “Geienetan, ez erretoreak, ez botikarioak, ez dira bertakoak izaten
    erri batean. Ta erretorea Errondokoa zan bezelaxe, botikarioa orain
    gogoratzen ez geran Naparroako aldendu xamarreko erritarra zan. Ori
    bai, Usaurin urteak zeramazkiten biek.
    «Garratxa» zenbait seme-alaben aita zan; beti-beti orrazia ta guraizeak
    sakelan zerabilzkian. Gure gizonak, ez bat ez bestea, ezin izaten
    zuan billatu etxean. Ta bein bere apaingarriak berarentzat bakarrik erosi
    ta «or konpon». (Agustin Anabitarte, Usauri, 71).
    “Beti-beti orrazia ta guraizeak sakelan zerabilzkian. Gure gizonak ez bat ez bestea ezin izaten zuan billatu etxean. Ta bein bere apaingarriak berarentzat bakarrik erosi ta “or konpon”. Anab Usauri 100.

    txin mas…gehiago irakurtzera!

    Dena den, hori al duk komentatzeko huen guztia? Enfin Serafin, lis lis pelix

  • Hagin urdin 2024-05-05 01:21

    “Loriak udan intza bezela
    Maite det dama gazte bat.
    Arri ainbeste nai diotan nik
    Ez da munduan beste bat.
    Iñoiz edo bein pasatzen badet
    Ikusi gabe aste bat,
    Biotz guztitik banatutzen zait
    Alako gauza triste bat.”

    Doinuan kanta DEZAGUN!!!

  • Hagin urdin 2024-05-05 10:15

    Txin mas…Aspaldi zaharrean jorraturiko kontu zahar-klasikoen harira…

    -“Ez bat, ez bestea” ….R. AZKUE, Latsibi (101.orr., 139, 168, 237, https://klasikoak.armiarma.eus/pdf/AzkueRLatsibi.pdf

    -”Ez bat ez bestea”….AGUSTIN ANABITARTE, Utsabi (32. orr, 71, )

    https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/A/AnabitarteUsauri016.htm

    Txin masEnfin Serafin, lis lis p(h)elix

  • Hari hainbeste nahi diodanik
    …bihotz guztian banatutzen zait.., eta hola.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude