Euskal Eskola Publiko Komunitarioa iruten

Euskal Eskola Publiko Komunitarioa iruten –

Gure seme-alaben eskolako matrikulazio epeak zabaltzen diren garaian, gutako askori hurrengo galderak etortzen zaizkigu burura: Nolako hezkuntza sistema dugun aukera? Hezkuntza… zer da?

Euskal Eskola Publiko Komunitarioa irutenEgitura politikoaren kontrola duen elitearentzat indarrean dauden baloreak eta jarrerak birproduzitzeko mekanismoa da hezkuntza. Nazio, genero nahiz klase hegemonikoaren baloreak eta jarrerak, hain zuzen ere.

Zanpaketarik gabeko jendartea sortu nahi dugunontzat, hezkuntza mundua hobetzeko prozesua da. Arrazakeria, nazio zapalketa, patriarkatua eta klasismoa deseraikitzeko aukera da.

Nondik gatozenaren gaineko begirada bat emanda, hainbat fase desberdindu ahal dugu azken 50 urte hauetan: Hezkuntza sistema modernoen sorrera eta garapena Iraultza frantsesaren ondotik, 1958-1975 tarteko berpizte kultural eta politikoa Euskal Herrian zein Ikastolen sorrera, 1975-1993 tartean “marko autonomikoaren eraikuntza”, 2008ra arte sare publikoaren euskalduntze fasea edo 2008tik gaur arte krisi sistemikoa eta inboluzio fase orokorraren ondorioz, zerbitzu zein eskola publikoa defendatzeko beharraren berpiztea…

Egoera honen aurrean, gure indarrak hezkuntza sistema propio eta askatzailea sortzeko norabidean jarri ditugu, horregatik LABen gure Hezkuntza Egitasmoa berritzeko prozesuan martxan gaude. Prozesu parte hartzaile eta afiliazioaren artean guztiz irekia bultzatu dugu.

Hausnarketa mamitsu bezain garrantzitsua egin dugu eta ariketa honen ondorioz Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema eraikitzeko oinarria jaio da, gure herriaren garapena soziala, ekonomiko eta kulturalaren zutabe nagusia hezkuntza dela azpimarratzen.

.

Eta, zer nolako hezkuntza sistema nahi dugu?

Lehenik eta behin, gurea izango dena. Euskal Herriko Hezkuntza sistema. Espainiako edo Frantziako eredua baino deszentralizatuagoa, lurraldearen araberakoa baina koordinatua eta amankomuneko ildoekin.

Irudikatzen dugun eskola publiko komunitarioa herritarra, diru publikoz finantziatua eta doakoa, euskalduna, feminista, pedagogikoki berritzailea eta integratzailea da.

Erronka bikoitza da: hezkuntza sistema burujabea eratzea Euskal Herria osatzen duten lurraldeetan, eta Euskal Eskola Publiko Komunitarioa eratzea hezkuntza sistema horren ardatz gisa. Noski, gaur egungo egoeratik etorkizuneko hezkuntza sistemara trantsizio epe bat egon behar da.

Euskal Eskola Publiko Komunitarioa eraikitzeko bidea egin behar dugu, maila instituzionalean baina bereziki ikastetxez ikastetxe, baldintzak sortzen ikuspegi komunitarioa duten ikastetxeen arteko konfluentziarako. Hezkuntza eragile guztion esku dago eta denon artean eraiki beharko dugu gure hezkuntza sistema berria.

Erronka ederra dugu aurrean.

Euskal Eskola Publiko Komunitarioa iruten

Euskal Eskola Publiko Komunitarioa iruten Euskal Eskola Publiko Komunitarioa iruten

5 pentsamendu “Euskal Eskola Publiko Komunitarioa iruten”-ri buruz

  • Nire aburuz, euskal eskolea izan behar da gaurko hezkuntza-sistematik apartekoa, popularra eta komunitarioa, erabat euskarazkoa (ingelesa ikasgai eta espainola/frantsesa hautazko), eta ezinbestean semiklandestinoa eta pribatua, jasoz beharbada instituzio konprometituren baten laguntza ekonomiko desinteresatua.

  • Azken portu 2019-03-06 17:25

    “Feminista” etiketa gehitzean zeure burua salatzen duzu. Apaiza eta monjeen eskola espainiarretatik femimonjeen eskola sasieuskaldunetara.

  • euskaldun bat 2019-03-06 19:00

    Kristina, azalduko didazu mesedez zer den hezkuntza feminista? Beste norbaiten balio kristauetan oinarritutako hezkuntzaren aldeko aldarriak eta zure hezkuntza feministak mesfidantza bera sortzen didate. Zergatik mundu guztiak hezkuntzan sartu beharra dauka eskua? Umeak konsziente ez direlako baina ohartuko balira oso gaizki hartuko lukete eskusartze hori. Aldiz inork ez duzue matematikaren maila hobetzeko beharraz, filosofia eta musika hobetzeko beharraz hitz egiten. D eredua amaitzen duten ikasle asko ez dira gai euskaraz hitz egiteko, baina garrantzitsuena feminismo hori (ez feminismoa) umeei buruan sartzea da.

  • “Erronka bikoitza da: hezkuntza sistema burujabea eratzea Euskal Herria osatzen duten lurraldeetan, eta Euskal Eskola Publiko Komunitarioa eratzea hezkuntza sistema horren ardatz gisa. Noski, gaur egungo egoeratik etorkizuneko hezkuntza sistemara trantsizio epe bat egon behar da”.
    Eta 40 urte geroago ere, lehengo lepotik burua, helburu zerutarrak, eperik, arduradunik, tresna eta baliabiderik gabeak irudikatzen.
    Eta denon artean eraiki behar dugu, eta erronka ederra daukagu aurrean, eta segi aurrera, Nora? Nondik? Noizko? Nortzuk? Nola?
    Txikikeriak…

    Euskal Eskola Publiko Komunitarioa eraikitzeko bidea egin behar dugu, maila instituzionalean baina bereziki ikastetxez ikastetxe, baldintzak sortzen ikuspegi komunitarioa duten ikastetxeen arteko konfluentziarako. Hezkuntza eragile guztion esku dago eta denon artean eraiki beharko dugu gure hezkuntza sistema berria.

    Erronka ederra dugu aurrean.

  • Noiz hasiko gara proposamen serioak eta sinesgarriak egiten?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude