EUSKAL EGITURA | Gazte ekintzaileak etorkizunari so
Ekonomiak bizi duen egoeraren erakusle izaten da etxebizitzen eraikuntza eta salneurria. Gaurkoan azken urteotako hirigintza lizentzien inguruko datuak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu, zer-nolako diferentziak dauden euskal lurralde batzuetatik besteetara.
Horren ondoren, Xabier de la Maza elkarrizketatuko dugu, Adegi, Gipuzkoako Enpresarien elkartearen baitan ekintzaile gazte talde batek egin duen gogoetaren ingurukoak ezagutzeko.
Udara aurreko azken saioa duzue ondokoa. Gogoratu, saio guztiak nahieran ikusteko aukera duzuela Hamaika Telebistako Euskal Egitura atalean.