Euskal balezaleen triskantza

Euskal balezaleen triskantza

1615ean Islandian hildako Euskal Bale Arrantzaleen istorioa

.

1615-eko udaran, Agirreko Pedro, Telleriko Esteban eta Villafrancako Martinen agindupean, hiru euskal baleuntzi Islandiako kostan lehorreratu ziren. Martin zen, 27 urterekin, kapitain gazteena eta gazte izanagatik ahoberoena. Honez gain, ezagunak ziren baita ere bere ausardi eta ehizerako trebezia.

Bueltako bidaiari ekitera zioazela, itsaso zakarrak euskal baleontziak ondoratu zituen, uda bitartean ehiza oparoak bertako nekazari eta abeltzainekin hartu emana gailendu zuen arren udazkenak hotza ekarri zuen, hotzak gosea eta goseak bertakoekin liskarrak: elkar truke egitetik elkar lapurtzera pasa ziren marinel nahiz artzaiak eta negua iritsi baino lehen abentura tragedia bihurtu zen.

Euskal balezaleen triskantza, duela ia laurehun urte jazo zen hilketa ikertzea helburu duen dokumentala da. Txuri eta beltzik gabeko istorio bat, txuria esateko hamaika hitz dituen herrian.

.

Dokumentala

“Euskal balezaleen triskantza” Gogoan ekoiztetxeak eta Suhar arkeologiak elkarlanean aurkezten duten proiektu bat da, duela 400 urte Islandian erahilak izan ziren 32 euskal bale arrantzaleen istorioaren oroitzapena eta zabalkundea jorratu nahi dituena.

Nortzuk ziren balezale hauek?

Non daude hondoraturik haien ontziak?

Nola bizi izan zituzten azken egunak erasotzaileengandik ihesi?

Haiek eginiko azken ibilbidea berreginez, datu historikoak aztertuz, eta ontzien bilaketarako urpeko miaketen bidez, galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara..

.

Dokumentalak elkarrekin korapilatuko diren bi hari jarraituko ditu:

  • Alde batetik, historian murgilduko diren ikertzaileen bilaketaren istorioa. Ander Arrese eta Beñat Iturrioz arkeologoak, eta Eñaut Tolosa dokumentalgilea, Islandiara euskal balezaleen aztarnen bila abiatuko dira. Bertan, bale arrantzaleek hil aurreko azken egunetan egin zuten bidea jarraitu, urperatutako untziak bilatu, balezaleen aztarna arkeologikoak topatzen saiatu, dokumentuak miatu eta bertako adituekin elkarrizketatuko dira: arrantzaleak, arkeologoak, hizkuntzalariak, etnografoak, urpekariak, …
  • Bestetik, gertaera historikoaren narrazioa marrazki bizidun-animazio bidez irudikatu dugu.

www.balezaleak.com

.Euskal balezaleen triskantzaEuskal balezaleen triskantza

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.