“Euskahaldunak gara” hitzaldi-tailerra eskainiko du AHIZEk Beasainen
Euskahaldun oso eta eroso izan nahi al duzu? Bada, AHIZEk -AEKren hizkuntza aholkularitza zerbitzuak- eta Goierriko Goiztiri AEK-k helburu hori lortzeko tailer dinamikoa, atsegina eta parte-hartzailea antolatu du, biharko (maiatzaren 8rako), Beasainen.
Bertan, euskaraz hitz egin eta ingurukoengan eragin nahi duten pertsonek erabil ditzaketen teknikak eta baliabide zehatzak landuko dira, talde dinamiken eta rol jokoan bidez. Ikastaroa Igartza jauregian izango da eta 9:30ean hasiko da.
Euskahaldun izan nahi baduzu, hurbildu!