Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”!

Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”! –

Sabino Arana Goirik (1865-1903) Euzkadi hitza geroztik Euskadi bilakatu dena sortu zuen 1893an Euskal Herri osoaren izen politikotzat, gure lurralde historiko guztiak horren baitan bilduz.

Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”!

Axularrek bere Gero liburuko hitzaurrean 1640 urtean Euskal Herriko partaide bezala izendatu zituenak dira Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Lapurdi, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba (Alaba-herria), gaurko grafian emanez. Sabinok bere gisan eta bere grafian abarkatu zituen Euskeldun Batzokijako araudietan (1894), zehazki 7. zatian (Confederacion), haatik Nafarroa (Nabarra) bi zatitan banatu gabe. Baina gure bi auzo handiek euskaldunen erresuma zatitu zuten 1200 urte inguruan hasiz, eta gero Nafarroatik gelditzen zitzaiguna bulta honetan bi lurraldetan moztua dago. Beraz Euskal Herria edo Euskadi Axularrek izendaturiko zazpi euskal lurralde historikoen orokortasuna da zalantzarik gabe.

Hortik “Zazpiak Bat” lema, Arturo Campion idazle nafarrak 1876an asmatu zuena. Haatik aurrekariak bazituen. XVIII. mende erditsutan Jean-Philippe de Béla mauletar zaldunak idatzi zuen “On divise les Basques en sept pays ou provinces”. Bere aldetik Aita Larramendik, zenbakirik aipatu barik, euskal lurraldeen elkartzeko xedeari bide bat ireki zion. Berantago Garat gazteenak Napoleoni eskatu zion mugaren bi aldeetako euskal lurraldeak bil zitzan inperioaren baitan, “les quatre cantons Basques espagnols et les trois cantons Basques français” elkartuz. Kantonamendua Suitzako adieran erabiltzen du, ez Frantziakoan. 1836an Agosti Xahok euskal gramatika lan bat agertzen du Anton Abbadiaren hitzaurre batekin, eta liburua eskaintzen dute “Zazpi Uskal-Herrietako Uskalduner”. Kontzeptua errepikatuko du idazle zerrenda luze batek: Louis-Lucien Bonaparte printze euskaltzaleak euskalkien mapa famatuan, Hiribarren, Arrese-Beitia, Casal, Ibarrart, Mendiague, Otaño, Adema-Zalduby, Otxalde, Zapirain, Mixel Labéguerie, Etxahun Iruri, eta beste frankok… Halaber Sabinoren ikurriña beretzen dute lurralde guztietako euskaltzaleek eta orokorkiago herritar soil askok.

Egia da Zazpi zenbaki horrek arrakasta gehienik Iparraldean duela. Hegoaldean maizago erabili dira Irurac Bat eta Laurak Bat lemak. Irurac bat XIII. mende erditsutan asmatu zuten Azkoitiko zalduntxoek, hiru Baskongaden batasuna aldarrikatuz, hots Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko elkargoa, eta xede hori da gaur betetzen dena. XIX.ean Laurak Bat oihustatu zuten euskaltzale karlistek, eta beste hori da Iparragirrek Gernikako Arbola himnoan bere gain hartzen duena. Hendaiako muga Hegoalderantz gainditzeko unean “Hara Espainia” abesten du. Baina gu Iparraldekoak zer gara? Frantsesak naski, Euskal herritik bazter utziak. Baina gure bardo nazionalari barkatzen ahal diogu bere garaian kokatuz, duela laster bi mende. Gainera merezi luke delako himnoa Euskal Herri osoko ereserki nazionaltzat har diezogun.

Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”!
Sabino Aranaren 1896ko gramatika liburuan agertu zen armarria

Horren lauko ametsa bederen bete bazen, bainan ez, hori ere hilortu. Alta bada Gernikako araudiak Nafarroa Garaiari atea irekirik uzten dio, haatik nafar eskuin anti-euskaldunak muzin egiten dio, PSOE alderdiak ere bai, 1932ko iruzurra errepikatuz, erreferendumik ez eginez. Euskaldunak hain aberatsak gara non Hegoaldean bi autonomia baditugun, bi parlamentu, bi gobernu, bi hiriburu ehun kilometrotan, baina botere gutirekin, beti Espainiak zalantzan jartzen dituen eskumen eskasen jabe ahulak. Dena dela, nahiz biek euskaldunetik baduten, Baskongadetakoak labela monopolizatzen du, Euskadi / Pais Vasco izena Irurac Bat horretan bahituz, beraz Iparraldea eta Nafarroa Garaia deskalifikatuz. Horretan ardura handia du naski euskal eskuinak. Finki oroitarazi behar zaio jadanik badakiena, Baskongatetako eskualde autonomoa Euskadi osoaren zati bat baizik edo besterik ez dela.

Haatik iduri zait euskal ezkerraren erantzuna ez dela behar lukeen mailakoa. Euskadiren ordez Euskal Herria izena erabiltzen du, baina horrek bi akats baditu: batetik Euskal Herria euskararen lurra da, polikatik at; hara zergatik Sabinok Euzkadi baliokidea asmatu zion politikarako. Bestetik Euskadi labela Irurac Bat horri uzten dio, Euskadi izena Euskal Herria izenetik aldenduz, biek ber adiera dutelarik: Axularren zazpi euskal lurralde historikoek osatzen duten sabindar aberria.

Haatik txarrena da biak Baskongadetan bahitzea euskal eskuineko batzuek egiten duen bezala.

Jean Louis Davant

Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”! Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”! Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”! Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”!

Idazle zuberotarra eta euskaltzain emeritua. Laborantzako irakasle ohia. Enbata eta EHAS-en sortzaileetakoa.

55 pentsamendu “Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”!”-ri buruz

  • Axularren aiphu ossoa hauxe da, eguiatan idatzi cen beçala:

    Badaquit halaber ecin heda naitequeyela euscaraco minçatce molde guztietara. Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian. Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian, eta bertce anhitz leccutan.

  • “eta bertce anhitz leccutan” horrec çazpiacbatismoa aphurcen du, ceren ez baitu erraiten soil soilic “eta bertce leccu bakar batzuetan”.

  • josu naberan 2022-01-01 22:10

    Ikusirik “Euzkadi/Euskadi” zertan datzan EZ dagoela batere garbi (“País Vasco” bezelaxe), eta Euskal Autonomia Erkidegoa, izen luzeegia izateaz gain, Espainiko Erreinuaren sukurtsala besterik ez dela,
    nik Sabinoren inbentoari “BASQUE COUNTRY” deituko nioke, halaxe literalki, atzerriko indoeuroparrei kalte handirik egiten ez badie behintzat.

  • Azquen laur mendeetan, Axularren garaitic hona, euscara galdu eguin da anhitz lekutan. Non minçatzen cen Çazpiac Batetic campo? Hau ez da archeologia contu bat. Berriqui guerthatu den cerbait. Belhaunaldi gutitan.
    Gasconian, Aragonen, Rioxan… Non?
    Ez du importanciaric?
    Axular, Leiçarraga modura, naffar herritar independenta cen.

  • Gerardo Luzuriaga 2022-01-03 11:29

    Oso artikulu interesgarria iruditu zait. Gustura irakurri dut Jean Louis Davant-ek idatzitakoa. Gai honek aspalditik kezkatzen nau. Duela hamar urte edo Nabarralden euskal izenei buruz idatzi nuen zer edo zer.
    Euskaraz idazten dugunean, tira, txukun samar geratzen da, euskal hitza erabili, eta ematen du zazpi lurraldeak barruan geratzen direla. Uste dut ulergarria egiten dela Euskadi eta Euskal Herria bereiztapena. Euskadi Araba, Gipuzkoa eta Arabarentzat eta Euskal Herria zazpi lurralderentzat.
    Baina gaztelaniaz edo frantsesez kontua gehiago nahasten da. Bada “País Vasco”, berdin-berdin erabiltzen da Euskadirako eta Euskal Herriarako. Hots, 3 lurralderako edo 7 lurralderako.
    Dena den kontuan hartzekoa da Davantek dioena Euskal Herria, euskararen lurra da, eta beraz politikatik at den figura bat da.

  • Gerardo, ontzat ematen duzu Euskadi=”hirurac bat”?
    Ez dut uste hori denik Davantek defendatzen duena. Eta Sabinok berak ere burua altxa eta bere “Euzkadi” non geratu den ikusiko balu…

  • Euskadi/Euzkadi hitza ez liçateque behin ere asmatu behar içan.
    Egun hirur provincia dituen Espainiaco communitate autonomo bat berceric ez da. Ikurrina communitate honen bandera da.
    Hau da realitate gordina.
    Ez cen guerthatu behar, baina guerthatu da.

  • Euscal Herria bethi existitu den conceptua da euscara euscara denetic.
    Termino honec ez du cerikussiric politicarequin. Egun bi statutan dago banatua. Duela çorci mende statu bakarrean, Naffarroan, gure statu proprioan.

  • Gerardo Luzuriaga 2022-01-03 11:59

    Jone, bai, une honetan, beste termino bat egokiago asmatu arte, ontzat ematen dut. Euskadi: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia, eta Euskal Herria 7 lurralderako.
    Konturatu zara batez ere komunikabideetan Euskadi hitza agertzen denean 10tik 9 soilik “Hirurac bat” horri egiten diotela erreferentzia? Eta zenbat aldiz esaten duten Vasco y Navarro esaldi berean, naparrak “baskoak” ez bagina moduan? Entzun duzu inoiz bizkaitarrak y “baskoak” bereizten?
    Naparra izanda, gustatuko litzaidake Nafarroa izendatzea 7 lurralderi, baina susmoa daukat oraingoz hori ez dagoela zabalduta, eta uste dut herritarren batasuna ez dagoela horren alde; baina ekimena horren alde irtetzen bada, beti izango naiz talde horren barruan, ezbairik gabe.

  • Hedabide gehienak Euskal Herriaren arerio dira. Horiek ezarritako hiztegia onartzen duzu?
    Española zarela onartzen duzu?
    EAE “norte de Españatzat” daukazu? “Navarros y vascos” sailkapena onartzen duzu?
    Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatutako entitate administratibo regionala izendatzeko EAE ere badago. Euskadi horretara mugatzea eta onartzea, españolei beste kontzesio bat egitea da, porrota politikoan beste urrats bat.

  • Baiii, komunikabide gehienak etsaiak dira; baina horiek dira, tamalez, Euskal Herrian ere gehien irakurtzen direnak.
    Ez, ez nik ez dut onartzen jarritalo hizyegi espainila, ez espainiarra izatea, eta asko gutxiago entzuten dudanean navarros y vascos.
    Baina zoritxarrez gaurko terminologia erabiliz gero… Leku gehienetan zabaltzen dena. Laster baskoak soilik Pais Vascon bizi direnak izango dira… Eta Pais Vasco eta Euskadi haientzat gauza bera izango da. Ez niretzat jakina… Niretzat Euskal Herria da eta izango da…

  • Ba orduan ez onartu espainiarrek eta haren zerbitzura daudenek hedatzen duten terminologia, hortik hasten baita porrota.

  • Davant jauna,

    Problema bat gaizqui formulatzen bada ecin çaio aurquitzen solutione egoquiric, ez bada magiaz. Embataco lagun hoc aldarricatzen duçue ecen 4+3=1 dela. Haur da problema hasieratic gaizqui presentatzearen adibide bat. Horren lehen ondorioetaco bat da ecen gure mundutilatic campoco norbait hurbilcen bada jakinminez, ikusten duen lehen meçua 4+3=1 dela; eta orduan pensatzen du: -Ah, ados, euscaldun hauec realitatetzat nahi dutena eçar deçaquete, haur da tontaquerietan aritzen den berce herri minable bat, galesac eta abar beçala. Hori euscal aberçaleonçat contraproducente da erabat, ceren eracusten bait gaitu berceen aurrean euscaldunoc bassa guisa, edocein chorraqueriac erraiteco eta babesteco gai.

    Francesen gainetic egon nahi badeçagu, eta neuc hori nahi dut ceren francesac, espainolac beçala, gu baino ascoz ere bassago bait dira eta naturala delacotz gu haien nagusi içaitea, behar duguna dateque lehendavici gu gueu oharcea ecen gu garela civiliçatuac eta ez haiec; gureac direla legue onac eta ez haienac, gureac içan direla bethi gudari cinçoac eta haienac ustelac. Hori sostengatzen du realitateac, eta ez dugu neholaco obscurantismoric behar. Hel dieçogun gure benetazco realitateari, eta ondoren babes deçagun gurea den ethorquiçuna potroequin eta ovarioequin, behar den beçala.

    Bide okerrac dira bethi obscurantistac, abstractuac, travestuac, extremoac. Gure casuan gainerat, bide okerrac marcatzen dizquigutenac dira hain çucen ere gure herriaren etsaiac. Nere ustez 4+3=1 formula horrec akats fondamental bat daduca, eta ez dathor bat scienciac eracusten duenarequin. Hori assumitzea gure herriaren etsaien atzaparretan atrapatua egotea da, eta handic athera beharco garateque. Gainerat, horren ikur guisa hartuz çazpi ustezco ikurren armarria, eta hori Udalbilça pseudoeracundeac eguin çuen, gainerat alphabeticoqui ordenatuac heraldicaren arau guztien aurka, jada eracusten du problema serio bat. Hori gure herriaren ascatassunaren eta independenciaren aurka jardutea da; barca bainan hala da.

    Axular naffarrac Euscal Herria guisa aiphatzen çuen communitate ethnico bat, ez politico, cein existitzen bait cen lurralde haietan, eta berce anhitz lekutan ere. Lurralde haiec, gainerat, ez ciren orain provincia formaz ulercen direnac. Axularrec ez du cerikussiric oraingo Çazpiacbat ideia horrequin, ezta ere Bonaparteren mapparequin. Axularren Euscal Herriac ez du cerikussiric oraingo Çazpiacbat ideiarequin, dela Euscadi icenez edo cein ere bercelaco asmaquiçunequin lothua. Losa, Mena, Briviesca, Rioxa, Alto Duero, Aragon, Jacca, Val d’Haran, Comminges, Pau, Mendi Marçana, eta gainonceco berce anhitz leku haiec alde baterat utziric condamnatzen gara gu gueu.

    Haiec gu beçain berce dira Vasconiaco nationearen parte, eta hori hainçat ez harcea pretensione guehiegui iduritzen çait. Horrela doaquigu orain arte. Gure artean bethi çathicatuta, dividituac. Gora gu ta gutarrac erraiten dugunean, tontoac garela baicic ez dugu eracusten. Ceren gueçur hutsa da.

    Adeitassunez

  • Vasconia Çazpiacbat baino ascoz ere guehiago da.

    https://twitter.com/NHEkhimena/status/1476991509673263106

  • josu naberan 2022-01-06 09:37

    Hemen bada gauzatxo kontutan hartzekoa, alegia,

    “EUSKAL LURRALDEA” delakoaren definizioa gauzatzerakoan, euskal HISTORIA, hots, sekuentzia historikoa (“diakronikoa”) kontutan hartu behar dela.

    Sekuentzia diakroniko horretan, adibidez, Josu Lavinek /Alexanderrek-eta, Nafarroako Eresuma hartzen dute erreferentziatzat. Eta ni ados nago.

    Baina baita ados nengoke, Paleolitoko KOBEN EREMUA hartuko bagenu erreferentziatzat, horixe izan baita gure erreferentzia jatorrizkoena, Nafarroako Erresumaren erreferentzia baino 15 milurtekoa baino lehenagokoa.

    Horren arabera, EUSKAL LURRALDEA Koben Eremua litzateke (Dordoinatik Asturiaseraino, biak barne, hau da, Akitania Paleolitikoa. Zergatik ez hautatu sekuentzia historiko hau, eta ez soilik Nafarroako Erresumarena? Nihaurk aunhitz haboro diat laket Akitania Paleolitikoaren sekuentzia historikoa.

    Hemen, nik uste, lehenik eta behin kontutan izan behar duguna ESTRATEGIA dela. Eta ESTRATEGIA izan behar dela erreferentzia bat edo bestea hautatzeko irizpide oinarrizkoa.

    Eta estrategia dok egungo errealitatearekin lotarazten gaituena: egungo euskal gizartean DAGOENAREKIN.

    Pentsa beza bakoitzak zer komeni den euskal jendartearen biziraupenerako.

    Lehendabiziko pausoa, nik uste, “Pais Vasco” erreferentziatik askatu beharra. Horregatik proposatzen diat errealitate hits horri “EAE” ez bada, “Basque Country” deitzea. Horela, besterik gabe.

  • josu naberan 2022-01-06 09:58

    Edo agian hobeto bASQUE KONTERRIA

    Horrek gehiago kontent dezake Urkullu Jaun Gorenaren botere-gose innatoa.

  • Naberan jaunarena date aurreco iruzquinean aiphatzen nuen casuetan muthurreco bat. Honec erran eta babes deçaque edocein chorraqueri lotsaric gabe. Assumitua du minable içaitearen bere realitatea eta hori nahi duque bilhacatu gure herrico identitatearen ikur.

    Horrela, negarrismoaz elicatuco da bethi eta euscal herriaren bere irudia covaçulhoen barrenetarat eramaiten sayatuco da. Bainan bere irudia da. Eta Euscal Herria berce gauça bat da: gaur egun viciric dagoen herri moderno bat, mundu garaiquidearen problema cehatzequin.

    Naberan jauna problematico bilhacatzen çaigu gauça serioetaz, nahiz eta aburu ezberdinac eduqui, fondamentu minimo batequin aritu nahi dugunonçat, ceren autocontrolic bat ere gabe desitchuratzen eta içorratzen bait ditu eztabaida serio guztiac.

    Adeitassunez

  • Frigiaco regue içan cen Midas, ceinec uquitzen çuen guztia urrhe bilhacatzen baitzen. Holacoa da mythoa.
    Orain reencarnatu da Naberan jaunarengan, ceinec uquitzen duen guztia caca bilhacarazten baitu.
    Neu minçatu naiz Axularren hitzez Euscal Herria definitzen duenean. Ez Euscal Herri mythico bat, baina bere garaicoa. Berac eçagutzen çuena, cein baitzen Çazpiac Bat baino handixeagoa.
    Orain Euscal Herria Çazpiac Bat baino ttipiagoa da, laur mendetan lur asco galdu baititu euscarac.
    Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-01-06 18:54

    Hi Alexander burutsu eta zentzun gorengo hori.

    Hire kaka urregorri bihurtzen al duk hik?
    Azter itzak lehenbizi heure kakak, besteenekin hasi aurretik.

    Eta errespetu pixkat MITOEI.

    Zer uste al duk hik?
    “Nafarroako Erresuma” eta hire Axularren idazkera ortodoxoa ez diren inongo MITO egungo Euskal Herrian.

    Ba jakin ezak jendeak apenas irakurtzen duela alfabeto arruntean idatzita dauden liburik ere.
    Ala behe laino artean habil DAGOENAREKIKO, eta ez soilik MITIKOARIKO.

    Adeiçuqui, Alexander, baina erroskatik pasatu barik, txit jakintsu haizen arren, kakati.

  • Supposatu behar dut Alexanderri erraiten deraucoçuna niri erraiten derautaçula.
    Gorrotoz minço çara, bethiere gorrotoz.
    Hori ez da batere ossassungarri.
    Çu beçalacoac definitzecotz nire adisquide Federico Krutwigec baçuen hitz bat ederra: mediocre.
    Segurasqui haren etymologia euscoaquitanoibericoa daquiqueçu.
    Ala aryoa da? Çuc haimberce gorrotatzen dituçun aryoen verba al da? Naziena al da?

  • Naberan,

    Nerequin topatzen baçara, cer uste duçu, ez drauçutala çuri buruzco iritziric emanen, aphaiz jauna?

    Neuc ez dut nere burua jakitunçat edo guehiegui sençudunçat harcen, nahiz eta bai sayatzen naicen euscaraz idazten eta gure hizcunça erabilcen modu normal batean. Nere asmoa da ailegatzea normal içaiterat, mediocre bat. Pretensione guehiagoric gabe. Çuc aldiz bai daducaçu çure burua aditutzat, eta ez çara ecertan aditu. Ignorante pretencioso hutsa çara, Naberan jauna.

    Beitu, ni normaltto içaiterat ailegatzen sayatzen naiz, eta çuc ni burutsu eta sençu gorengo guisa harcen nauçu. Celaco ironia! Supposatzen dut ellitista içango naicela ere çuretzat, aryoçale naicen beçala, ez? Prefosta, çuretzacotz euscara jathorra da ahalic eta tontoen, ahalic eta çatarren minçatzea, çu beçala aleguia. Hori içanen da çuretzat preindoeuropear eta ibericoa. Behar bada horrela ikusten dituçu paleolithoco lagunac ere. Seguru civiliçatu den oro etsaitzat harcen duçula. Uste dut autogorrotoz betherico cryptonazi racista bat baicic ez çarela, eta zoombie bat. Ikusten duqueçunez ez gara lagunac, eta ez gara içango.

    Mythoa cer den ere ulercen ez duçula ikusten dut, mythomano hutsa çaren arren. Bainan, mythoaz ari garela… Har deçagun Platonen Covaçulhoaren mythoa. Çuc haimberce maite dituçu covaçulhoac, non euscara eta horrequin baterat euscal herria covaçulho batean sartu nahi guintuqueçu. Covaçulho horren ilhumpean çu cinateque shamana, edo aphaiça; ceren nor bercenatz? Hori da çure obsesionea indigenequin eta paleolithoco lagunequin. Covaçulho ilhun eta obscurantista horretan gendea bilcecotz euscal ustezco sen bat nahi cenuque valiatu amu-ideia baten guisarat. Eta ondoren, communitate hura UNESCOren perfusionez vici ledila nahi cenuque. Osso azcarra çu. Azquen finean çure egoaren problema bat da, vicitzaren angustiaren aurrean.

    Ba sentitzen dut. Çure covaçulhotic campo existitzen da aire çabaleco realitate euscaldun arguitsu bat, gaueco eta egunecoa, batzutan hodeitzaren itzalean eta berce batzutan eguzquiaren arguipeco beroan. Eta euscaldunoc normal içan gaitezque, ez dugu certan içan çu beçain abnormal.

    Çu AEKco arduradunetaco bat içan cinela pensatzen dudanean lotsa dut sentitzen. Eusco Jaurlaritzaren euscararequico politica desastroso içan da, bainan gaur egun uler deçaquet cergatic AEKren politica aguian ascoz okerragoa cen. Aphaiz frustratu bat çara. Ezta aphaiz içaitecotz ez duçu valioric.

    Mythoequico respetua escatzen drautaçu. Neuc escatzen drauçut euscararequico respetu piscatto bat çure aldetic, eta çure discursoequin mongolitoen hizcunça dela eracusteari utz dieçoçula. Ceren çuc erabilcen duçun mongolitera hori çure mongolitera baicic ez da. Idazten ez dakiçula eracusten baduçu, hobe idazten ikassico bacenu. Horrequin baterat, aditu aphur bat gainoncecoec idazten dutena, eta sayatu ulercen. Horrela, hasico çara eracusten, ez soilqui çure idazqueran baicic eta ulermenean, çu ceu ez çarela mongolito.

    Azquenic, joan çaitez nahi duçun çulhotic harcerat.

    Alexander

  • josu naberan 2022-01-07 18:47

    Alexander jauna,

    Ez gaitzala panikoak irents.
    Nire aldetik behintzat ez diat hik aipatzen dituan sindrome nabarmen horietarikorik. Ezta bi urthez Larrabetzuko aphaiz izen nintzen damurik edo sasi-damurik. Zelan izango nauk ba lotsa, apahaiz sotanadunak baino jende aphaizago ikustean ingurua (hi adibidez lekuko). Ez nok damu, ez, zuek argudio gisa maiz gogora darkazuen arre. Galdetu bertzela egungo franqista-naziei zelako astinaldia eman genion Francori eta Vaticanori (dokumental bat ere bazegok harakoari buruz, baina hobe hik bezalakoek ez ikustea, enorantzian manten zaitezean…)
    Barka ene euskera mediocre eta vil honegatik. Ez zekiat nola jasan ahal duan!. Baina saiatuko nok hobetzen, ene ahalen arabera.

    Hi ez ez haiz inola ere mediocre (“medio-oker”?), Alexander, baizik era gradu intelektual goieneko tipo bat. Bide batez, ez diat gorroto Arioa, ez duk merezi ere gorrotatzerik, zeren hemen behintzat hutsaren hurrengo izan baitziren.

    Ez dok hain txantxa, kasu, Akitania Paleolitikoa aihpatzea, ez baita MITO HUTA, aitzitik, Dordoina eta inguru zabal-zabaleko toponimia guztia “euskal toponimia fosila baituk eta Ez zuek hain maite dituzuen Arioena. Ordea, zuen maite Zelta eta “Celtiberoek” ez zitean toponimo bat bakarra ere sortu Iberia osoan. Horretan bai lagun diezazukedala, zuek nahi ala nahi ez, iberiera dezifratu diat, bai, euskeraren bidez, eta liburuxka dotore bat argitaratu, duela bi urte jadanik (Dies sicut umbra fugient), baina horretaz ere hobe zuek enorantzian mantentzea.

    Halere, ausartuko nok ohar nimiño batzuk eguitera:

    -Jaquin eçak, lehenbiçi, Kobetako Jendea ez zela batere ilhun edo “mediocre”, ezen euskera bisilabikoa sortu zutela Koba EZ HAIN ILHUNN haietan. Eta hori ezin egin ILHUNN-seme-alaba mediokreak, baizik eta jende hiper-argitsuak.

    Ba ahaztu zait bigarren oharra… Badakit, Alzheimer-puntua-edo… Baina lasai, hik diharduan bitartean, salbo gaituk eta.

  • Çu eta çuec hor, ni eta gu hemen.
    Çuec eta gu contraco punctetan gaude.
    Antipodetan.
    Argui guera dadiquiçula hori.
    Ez çaitezte gure potroetatic cinçilica,
    eta nahi duçun çulhotic
    eman bequiçutela,
    çuri, bai eta çuretarrei ere.
    Nazi puta horiec!

  • “Ez çaitezte gure potroetatic cinçilica,
    eta nahi duçun çulhotic
    eman bequiçutela,
    çuri, bai eta çuretarrei ere.
    Nazi puta horiec!”

    Josu Naberan gauza asko da, gehienak okerrak, baina ez du halakorik merezi. Esango nuke inork ez duela halako traturik merezi.

    Josu Lavin ere oker dago gauza gehienetan, nere ustetan. Baina Lavin giza lege oneko gizakia da. Lavin: nolatan eduki dezakezu hartu-emanik Alexander bezalako jendailarekin? Puntu honetara iritsita, zerbait esatea eskertuko nizuke, areago ikusita Alexander horrek lehen pertsona pluralean berba egiten duela.

  • HH,

    Josu Naberan eta nere arteco çaplasteco-sortan sarcen çara ephaile bacina beçala, bainan ceinen ethicaren icenean? Nor çara çu? Naberan jaunac çure defensa behar al du? Ba al dakiçu certan ari garen?

    Ez dakit cergatic sartu behar duçun Josu Lavin affera honetan. Nere iritziac nereac dira. Ni neu naiz, eta erraça duçu jakiteco nor naicen. Gendilagea çuretzat. Auscalo cer moducoa çaren çu!

    Alexander

  • josu naberan 2022-01-08 10:20

    Tira, Alexander Haundia

    Jada ezagun ditiagu elkarren ajeak-eta.
    Plazer handia izanen diat hiregandik deslotzea.
    Eta inolako kaltegabeko izateaz gain, mesedagarri gure gibeletarako.
    Inoiz ez nian laket izan Alexandro Mazedoniarra, korapiloa EZPATAZ “askatu” zuena. Hura ere Arioa zenez… hi bezelakoentzat maitagarri, agian.

    Ez aiórik!

  • Naberan,

    Mingain poçoinsua eracusten duçu idazten duçun bakoitzean, gorrotoa eta iraina da çure egunoroco jardunaren muina.
    Atzo phiztu eta hasserrearaci cenuen Alexander çure irainen bidez. Çure bethiereco irain erdi dissimulatuen bidez.
    Egoera repicacor honen aurrean nire eguiten ditut Alexanderren hitz guzti guztiac.
    Persona gaiztoa çara, mediocre guztien arauera, gaiztoa.
    Mediocreac aurrenic joan den mendean sorthu dira lehenengoz gure planeta honetan. Orain octogenarioac ere badira mediocritate gorrotatzaile eta irainçailezco vipera casta horretacoac.

  • josu naberan 2022-01-08 14:48

    Hala gertatzen dok, Lavin jauna

    Bakoitzak bere betaurrekoekin dakusagula DATZANA edO DAGOENA; eta hik, Alexanderren lagun horrek, IRAINAK ene aldetik datozela iduriki dok.
    Lekuko neutralagoak aurkitu behar, TESTUAK berrirakur eta ea zein izan den VIPERIKOENA juzkatu.

    Bestalde, Davant jaunak plazaratu digun jatorrizko auzia bertenbehera utzi diagu, ezen Alexander Mazedoniarrera begirada iro-erazi baitugu (barka ene euskera “txarra”):

    Alexander Mazedoniar Arioa, izatez, west-amerikar gansterraren eduru/eredu aurrekaria besterik ez dok: LEHENBIZI DESERRA ETA GERO GALDE EGIN.
    Jakin mina diat, gainera, zer arraio ikusten diozuen onik Arioen Gizarteari (patriarkala, klasista eta hierarkiko), hainabat biktima eragin zuena bazterretan euren arma brontzekoekin (adibidez Zeltiberia”, populazio maskulinoaren %60a desgagertu zela demostratu dik oraintsuko analisia genetiko batek… eta emakumeak esklabo, haien helburuetarako (dela esklabo-esklabo, sexu-esklabo edo haur-fabrika bezala bahituak)

    Eta harira itzuliz, erran diat, euskaldun/euskotarren lehenbiziko pausoa “Basqe Country” (País Vasco/EAE deuseztatzea dela)”

    Iritzi honekin bat al zatozte? Ala ba al da beste alternatibaren bat, nihaurk ez dakidana?

  • Antton Erkizia 2022-01-08 15:00

    Neurriz kanpoko eraso bortitz honen aurrean, isilik geratu behar al gara? Nongo eta ceinen ethicaren icenean?

    Behin baino gehiagotan neuk ere kritikatu izan dut Josu Naberan, bere txepelkeria batzuek zirela-eta. Zer esan ote zuen oraingoan Alexander “atzo phiztu eta hasserrearaci” zuenerako? Hainbeste pozoi Haenbeste gorroto? Harritzen nau, Naberan ezagututa.
    Ez da bada “sobreactuatione” pixko bat egongo?…Alegia, “pozoituta bizi naiz baino orain badut nori leporatu nire barruko bizi-pozoia” edo antzeko.

    Beti ere, aitortzen dizuet ni ere mediocrea naizela; ez nago oso harro horretaz baino ez naiz isilik geratuko abusu honen aurrean. Eta barkaiguzue gure “mediocridadea”, jaun ilustratu gorenak.

  • Anttonec ussaincen ez badu ere, Naberanec seguitzen du insultatzen eta iraincen ethengabe bere azquen iruzquinean ere.

  • Lavin eta Alexander:
    “Ez çaitezte gure potroetatic cinçilica”, “nahi duçun çulhotic
    eman bequiçutela”, “nazi puta”, “mingain poçoinsua”

    Leizarraga gora, Axular behera; itxurako purismo klasista eta goi-ixuriko horren azpian zera baino ez datza: lumpeneko jende-moduaren arruntkeria eta gizabide falta.

  • Davant jauna,

    Josu Naberanec dembora batetic honat accusatzen nau ni, Josu Lavin… aryoçale içaiteaz, nafarrera erabilceagatic. Aryoçale içaitearen accusatione horren atzean cer dago? Gu Allemania naziaren prototypo humanoaren ideia horrequin nahastea.

    Eta ez da gelditu. Berarequin talka çucena eduqui arte ez da aguerian guelditu bere ekimen sybilino hau. Berarençat gu aryoçale gara, beraz ellitista germanico moduco batzuc. Hemen erranahiac ascoz ere saconagoac dira. Naberanec ez du jardun inocentqui. Ba daki non jotzen duen, provocatzecotz. HH eta Erkizia behar bada ez dira enteratzen. Hau ez da chocholoen arteco problema chocholo bat.

    Cergatic deitzen gaitu aryo? Cer dela eta onhartuco dut hori? Orain arte ez neraucon importanciaric eman ceren bere chorraquerietaco bat cela uste bait nuen. Neure post batean, “euscara classicoaren clave batzuc” icenecoa, hasi cen erraiten gu guinela aryoçale erabilcen guenuen euscara dela eta. Gauçac seguitu du, eta orain lehertu da araçoa.

    Neuc asco studiatu nuen Naberanen lana, eta bide batez, eguia da erabat toxicoa dela. Ba nekien bere lana marginatua cela. Bere Hitzen Koba studiatu nuen Krutwigen Garaldearequin baterat. Demborarequin conturatu nincen haien arteco ezberdingoaz. Naberanec Capanagaren lana plagiatu çuen eta bere inventada propioequin elicatu çuen. Bere chapadac berebereen inguruan eta neolithoco herrien inguruan abstractuac dira, ez dute lothura cehatzic, desbarrada hutsac dira. Bere liburua iracurri duen inorc ecin deçaque hura babes. Chorrada sorta bat delaco, modu curioso batean aurqueztua. Ecer ez dakien rebotatuarençacotz illuminatione bat aguian. Bainan guehiago ez.

    Krutwigen Garaldea berce gauça bat da. Europa preindoeuropearraren inguruco irudi bat emaiten du, eta haren harremanac seinalatzen ditu, Ekialde Hurbilarequin, etc. Seinalatzen ditu ere, orain bertan cein diren herri preindoeuropearrac, eta celtismoaren mythomaniaren gueçurqueria ere aguerian uzten du. Bainan Krutwigec ez du iracurqueta racista bat eguiten baicic eta culturaren bitartez.

    Naberanec Euscal Herriaren irudi abstractu bat nahi du eraiqui, fondamentu racista batzuetatic abiatuz. Euscara bere fondamentu racista haietarat bihurritu nahi luque. Nola ikusten bait du ecin duela gure jardunaequin, hala accusatzen gaitu gu aryo içaiteaz, asmo sybilino horretan.

    Eta cergatic ni Alexander Handiarequin lotzeco asmo hori? Chorrada handiagoric ere… Gainerat, Alexander Handiarengatic içan ez balitz oraingo mundu modernoa ez litzateque existituco.

    Behin baino guehiagotan eztabaidatu dut hemen zuzeun indoeuropearren inguruan. Nere ustez gai hori hobequien ulercecotz Krutwigen Garaldea liburua da gomendagarrien.

    Guri interessatzen çaiguna da Cultura. Hor ba dugu ecimbercean greciar cultura gure hanca bat. Haren ithurriric handiena preindoeuropearra da, minoicoa eta jonicoa.

    Bon, neuc jada eztabaida haur hala utzico dut. Naberanequin arguitu beharrecoar arguituac dira. Nere excusac, Davat jauna, liscar honengatic çure postean. Eta aldi berean nere esquerric beroenac ere. Athera ditzala bacoitzac bere iracaspenac experiencia honetatic.

    Adeitassunez

    Alexandre

  • josu naberan 2022-01-09 10:42

    Et-et-et, Alexander,

    Ez ezak egin eszenatokitik MUTIS hain azkar. Neuk ere badizkiak ñabardura batzuk erasterik gure “ika-mikari” buruz.

    Eta ihardets-eskubideaz baliatuta, hor doa neronen iritzia (heuk eman duan bezalaxe) zenbait gauza argitze aldera.

    Lehenbizi, Alexander, gorde ezak bedern oreka minimoa. Dena al dok “chorraqueria” enegan, eta magnifikazioa zuengan?

    Gauzak ez dituk hain xinpleak.
    Eta Iraina ez dok argumentu, baizik eta burubabes neurotikoen argudio.

    Nitaz esaten dituan gauzei mespretxua darie soberan.
    Denak dok, “chorraqueri, plagio, inbentada”…

    Jakin ezak Kapanaga eta biok elkarlanean ari gintuala, hura hil arte, eta beti aitortu dudala haren ikerketatik abiatu nuela neurea.

    Eta jakin ezak “Hitz-ele-berba” zuek baino jende gehiagok leitu duela, han hain bhekatu larririk aurkitu gabe. Hik bai, irakurri al dok neutraltasun zientifiko minimo batekin?

    Jakin ezak, baita, Krütwigen gauza guztiak irakurri eta aztertu ditudala (zuk ote duzue Krütwig jaunaren monopolioa?. Baita Eskozia eta Irlandako topomimia ikertu eta hango OGAM idazkera dezifratu, Edo Nyland jaunarekin elkarlanean.
    Halaber, Ipar Afrika osoko toponimia (800 toponimoren zerrenda diat, batik bat Atlas mendietakoak, nongo toponimoak euskerarekin zerikusi gehien duten.

    Baita Jonia Zaharreko toponimia, hala nola Armeniakoa, Çerdeniako eta Korsikakoa, besteak beste. Hogei urtetik gorako “rodajea” zeukeak. Ez gaituk atzo goizekoak, Jaunok.
    Eta ez ezak ezer mespretxatu, ezagutu baino lehen. Ez haiz izango hark esan zuelakoa, ez dok, “los españoles desprecian lo que ignoran”

    ARIO bedinkatuei buruz, “ario” hitza dok egokiena (nik uste), “indoeuroparra” terminoa ez baituk egokia inolaz ere (ez baitituk Ez europar EZ indiar, jatorriz, baizik eta Kaukasoaz iparraldeko estepetakoak.

    Hortik eta “ario” eta “nazi” elkarlotzea, enorarantzia galanta besterik ez dok. Atenea jainkosaren jantzia eswastika karratuz beterik ageri dok (-3.000~), eta ez diat uste hura nazia izan zenik.

    Beraz, nigandik urruti zu “nazitzat” hartzea. Egia dok Arioen gizarte eredua ez dudala inondik ere laket. Erran diat zergatik.

    Nik, gehenik ere “ariophilo” deitu diot batzutan Lavin jaunari, eta badiat motiboa.

    Nondik eta ingelesera eta latinera jotzeko jitea, horien euskerazko sinonimoak bizi-bizirik daudenean?

    Eta zergatik ez duzue jotzen gaztelera/catalá/astur/Gascogne eta horietara, euskeraren lehengusina karnalak baitira, eta ez ariera jatorrizkoak!

    Eta zergatik EZ iberierara, euskeraren ahizpa bikia denera.
    Argi zegok zergatik, ezta?
    Gainera ez duzue horretan erreparatzeko gogorik ere.

    Esanen baduk “Iberiera euskeratik” dezifratu dudala (2020.maiatza. ACCI argital.), Peziatrikora dei egingo duzue, “ChORRAQUERIA” MAIUSKULU HORREGATIK.

    baina lasai, motelak, zeren jada ezagutzen zitek-eta Hego Amerikan (Txile, Bogota) nahiz Ipar Amerikan (Basque Studies), Academia.edu kaliforniarrak informatzen didanez puntualki.

    Eta ez zaietezte haserre bizian jar (“montar en cólera”), baina galdera bat:

    Etorkizunean NOIZKO datatan espero duzue, Lavin eta biok, zuen scriptura ortodoxoa barneratzea euskal populuak<<<<<'

    <euskera hilda eta hobiratuta dagonoerako? Orduan ez dok izanan ezein Scipturaren beharrik.

  • Naberan,

    Joannes Leiçarraga jaunac 1571. urthean, bere laur collaboratzaileen lagunçaz, gure Reguina Joanna III.aren aguindua bethe çuen: Testamentu Berria eta berce haimbat obra ttipi irailaren 24ean arguitarat emanaz. Hona hemen textu originalen reeditionea, ceina prestaturic baitut joan den urtheco 450. urtheurrena ospatzecotz:

    https://www.dropbox.com/s/nsrhyqorq92cb9u/LEI%C3%87ARRAGA%202021%20pdf.pdf?dl=0

    Leiçarragac eta’ Lingua Vasconum cena eguiazco Lingua Navarrorum bilhacaraci çuten. Euscaratic Naffarrera, aleguia.
    Euscal Herriari Naffarroa statu burujabe eta independentaren babespean litteratur hizcunça nationala opharitu ceraucoten.

    Leiçarragac eta bere laur lagunçaileec sorthu çuten, beraz, lehenvicico idatzizco euscara batu nationala euscaldunon statu librean.

    Hauxe da gure historia, gure benetaco historia.
    Euscaldunec dute orain hitza eta erabaquia.

    Adeitsuqui

  • Eta hona hemen hitz eta erranmolde internationalen bilduma alphabeticoa:

    https://www.dropbox.com/s/ruoakogcxhoq9em/ThesauroInterlingua2022.txt?dl=0

    Eta hemen hiztegui baten ordenan:

    https://www.dropbox.com/s/aoh70s1qt88jbao/IA%20MEGA.txt?dl=0

    Guehiembat hizcunça angloromanicoetan erabilcen direnac dira.

    Particula grammaticalac romanicoac dirade. Romanico eta international.

    Graphia Leiçarragac eta erabili çuten graphia internationala da. Beraz, errugbi, bideo, ospitale, nazio, kontzertu, martxa eta anceco idazquera sasiphoneticoac aguertu beharrean, rugby, video, hospital, natione, concertu eta marcha moduco forma normal normalac ikussico dituçue.

    Adeitsuqui

  • Caixo,

    Aithortu behar dut egun hauetan passatu naicela formetan, eta Naberanen personaren aurka arituz, eztabaida civiliçatu normal batean aritu ordez. Bere lana mespreciatu dut injustuqui, eta aurrerancean horrelacoac ekidingo ditut.

    Nere ustez naffarrera eta Naffarroa ethorquiçunez betheac daude. Ez dut uste euscara desaguertuco denic, nere iritziz, naffarrera dagoelacotz. Naffarrera modelo litterario standard egoqui eta elegantea da. Erraça da ikastecotz eta erabilcecotz, eta auquera emaiten draucu euscaldunoi edocein gaiari buruz, hizcunça maila ezberdinetan aritzecotz.

    Naffarroa da euscaldunon Statua. Ez dugu ecer asmatu behar. Sabino Aranac Euscadi hitza asmatu çuen, hainçat hartu gabe Naffarroco Resuma, eta provincia vascongatuen içaera Naffarroarequin çucenean lothua dagoela. Bainan provincia vascongatuez gain ba daude berce eremuac cein ecin diratequeen negligitu, eta haiec dirateque Axularrec aiphatzen cituen berce anhitz lekuac.

    1941. urthean, Conseilu National Vascoac, Aguirre desaguertua cegoenean, alliatuequin negociatzen cituen lurraldeac Naffarroaco Anso III Handiaren garaicoac ciren. Cergatic ez dugu ba demandatuco Naffar Republica bere lurralde legitimo guciequin? Gure escainça ona bada, gendeac nahi ukanen du.

    Goi-paleolithoco labar-arte vascoaquitanoaren eremua hainçat harcecoa dateque, Naberanec dioen moduan. Bainan maila bateraino. Maila anthropologico-symbolico batean Vasconiaren eremua da. Bainan nere ustez ez da egoquia hori içaitea oraingo ardatz nationala. Ardatza içan behar da euscara, eta euscararen goi maila Leiçarragaren naffarrerarequin lorthu cen. Horra hor cergatic naffarrera orain egoqui datequeen. Gaur egungo mundu hyperconectatu eta globalean euscaldunoc cultura universala euscaraz gara deçagunçat.

    Adeitassunez

    Alexander

  • Mesedez, otoi, arren. Gero eta gehiagotan, iruzkinek ez dute artikuluarekin zerikusia, borroka baizik ez dira. Eta oso komedia tristea da, eta irudi deitoragarria ematen du. Zuzeuk, seguraski, ez du ahalbiderik aski moderatzailez edo algoritmoz iruzkinen iruntzikeriak eragozteko. Geuk kontrolatu beharko dugu gure burua.

  • josu naberan 2022-01-19 00:16

    “Ardatza içan behar da euscara”

    Guztiz ados.

    Halere, euskerataz eta euskeraren historiaz asko ikhasi beharra zeukeagu:

    Adibidez, Dordoinan kausitzen da euskerazko toponimia sarriena eta trinkoena, (fosila delakotz): Burdeos-Périgord eremu osoan.

    Egin berri diat gune guzi horretako toponimia-ikerketa.

    Halaber, Cantabria/Asturia, Aragoe, Errioxa, Soria.

    Horiexek izan dituk, hain zuzen ere, euskeraren sehaskak, eta EZ ORAIN EUSKERA KONTSERBATZEN DEN EREMUA. Orduan, azken hau, gune oihantsu eta despopulatua zuan.

    Duela 12.000 urte, euskera bisilabazkoa eraiki ondoren, neandertalaren hizkera monosilabazkoaren gainean (ZI–>BIZI… etc.), madaleine migrazioaren eskutik, hizkera bisilabazko hori (EUSKERA-IBERIERA) eUropa osora eta Siberiako Yenisei bailarara zabaldu zitean (Mediterranio osoa, Zerdenia, Jonia, Kreta, Sumeria, Georgia…), eta garai horretako “lingua franca” izan zuan, gaur egun ingelesa den antzera mundu osoan.

    Bazekiagu euskerak ez duela izango halakorik, baina hori bakarrik: jakin beharra daukagula.

  • Benat Castorene 2022-01-19 07:24

    Josu
    “Bazekiagu euskerak ez duela izango halakorik, baina hori bakarrik: jakin beharra daukagula”.
    Ados etq zure izpiritua alhan jartzeko huna zer ikusi dutan dokumental batean::
    Auñamendiko katean bertan, Ariegean, “Lassur” udalerrian, “jasette” edo “jasse” ibar batean badago “Artaran” deitzen duren borda zahar bat gazte batek berriki berrantolatua. baina ezdakit zinez bordaren izena den berriki eman dioten ondoko erreka batena.
    Hau ba txango eder baten aukera (udan!).
    https://www.pyrenees-refuges.com/fr/affiche.php?numenr=610

  • josu naberan 2022-01-19 16:47

    Txango luze samarra, egia esan.
    Harako antropologo hark egin zuena, euskal matriarkatua edo “GINEKOKRAZIA” zeritzana forogatzeko Ariège magaletan.

  • Benat,

    Orain gogoratzen naiz, orain dela cembait urthe, Argeles Gazost herrian, Lourdesetic hegoalderat, mendirat cijoazten bideetan ba cirela bideetan affichac francesez eta euscaraz. Eta officialac ciren.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-01-20 14:28

    Ba , harritzen nuzu Alexander.
    Han galdutako gaixo euskaldun bakar batzuez kanpo, nehor ez da euskaraz mintzatzen han.
    Izango da arrazoi bat bainan zein???
    Nik aipatzen nuen toponomia hori duela bi mila urte inguruko egoera linguistikoaren aztarna izango da seguraz ere, ez besterik.
    Adeitasunez

  • Bitchia eguin citzaitan. Behar bada, ingurune haietatic euscaldun asco mendirat joaiten direlacotz jarrico cituzten euscaraz afficha haiec.

    Thoqui haietan nehoiz ez naiz sentitu atzerrian, eguia erraitecotz.

  • josu Naberan 2022-01-20 16:00

    Ariège bailara eta magalak euskeraren sehaska berezi-bereziak dituk; hor zegok Sant. Martin de Commingues…ere, bihotz-bihotzean.

    Eta baita gure MITOA ere. Behe Pirinioetatik FOIXeraino , ANDE Damaren aldareak baitaude, duela milaka urtetakoak; zeren ANDE “jainkosak” aldare bat izateko ingurune horretan guztian… hainbat milurteko beharko zitunan!

  • Benat Castorene 2022-01-20 18:03

    Afitxentzat ezplikaziorik ez dut. Bigorrear bat harrapatzen dutanean galdatuko diot. Aurretik badakit burla eginen didala baina zuregatik adoretsuki aurre eginen diot bere burlari.
    Aldiz, “etxean bezala” sentitze horri dagokionez, hobeki esplikatzen daiteke:
    Paisaiaren antzekotasun ja erabatekoa, euskal toponimo baten arrasto zenbait gei gure nafar irudimen poetiko bizi bizia…
    Baina joaiten bazina Altsaziara, hortik 800 kilometrotara, Hure bache herrira ( edo urbach altsaziarrez), nun ibarreko erreka “hure” edo “ur” deitzen den nik bezala zirrara bera ezagutuko zinuen beharbada.
    Frantsesek deitzen dute “sentiment de déjà vu” eta “paramnesia”ren forma arin bat litzateke.
    Nahiko zabaldua da euskaldunengan baina gauden lasai biok dosi tipian ez da grabea.
    Adeitasunez

  • Kaixo,

    Oso blog interesgarria da hau, aurkikuntza ederra! Baina “zuzeu.eus” ordez, posible al litzake “josu.eus” izendatzea? Bestela oso nahasgarria da.

    Adeitasun osoz.

  • Caixo Benat, egun on.

    Ulercen du erraiten duçuna, paramnesia maila bat ez dut ukatuco. Bainan gauça da ecen Bigorra bai dela Vasconiaren lurraldearen parte, eta Alsacia ez. Alsacian egona naiz. Hori ez dut nere lurralde sentitzen. Aguian Bigorran etchean beçala senti ninteque berton topa daitezqueen euscaldunen concentratione altuagatic. Ez dakit. Bainan ez da Montpellier edo Orleans. Bigorra ez Occitania ezta Francia ere.

    Francesec abesten drauete Alsacian bertocoei “Vous n’aurez pas L’Alsace et la Lorraine, et malgre…” Abesti hori polita iruditzen çait. Spirituco egoera bat adiarazten du. Halacoric eduqui gueneçaque gurean, eta francesei abestu, intimitatean bada ere:

    … çuec eztuçue Vasconia eduquiren
    eta çuen arren vascon dugu seguituren
    çuec lautada ahal ukan duçue francestu
    bainan gueure bihotza eztuçue nehoiz eduquiren…

  • Benat Castorene 2022-01-21 13:39

    Kaixo Alexander
    Diozu “Aguian Bigorran etchean beçala senti ninteque berton topa daitezqueen euscaldunen concentratione altuagatic”
    Zure ustez zenbatekoa litzateke guti goiti beheiti euskaldunen tasa Bigorran?

  • Benat,

    Comparatuz Montpellier edo Bourges hiri francesequin, Bigorra aldean erraçago da topatzea euscaldunic. Normalean mendietatic ibilcen diren haietacoac. Eguia da ez direla asco. Eguia da, Benat. Ez dut desbarratu nahi, eta horren arriscuan nago, hor thematuric seguitzen badut.

    Dena den, erran nahi dudana da hori, Bigorra, Biarnoa, Gascoinia, ez dela neretacotz atzerria. Nola ez den ere atzerria nere Ayala aldeco escualdearen alboco Menaco ezta ere Losaco haran burgüetarrac. Bainan ezta ere Atapuerca, non guducatuz vicia eman bait çuen gure Statu-buru legitimo batec, bere resumaren defensan.

    Adibidez, ba al dakiçu, berce aldetic, Bizcaico Forua applicatzen çutela Menan, Colindresen, Limpiasen, etc. “Hidalgoen ezconça” Mendietaren quadroan icena eta guzti aguercen dira bizcaitar beçala representatuac çonalde haiec. Lurralde haiec denec nethi nahi ukan çuten Bizcaya içaiten seguitu. Hortaracotz oztopo jarri çutenac içan ciren Bilbaoco nagusiac.

    Orain ba dirudi cantabresac eta bizcaitarrac opposatu behar direla identitate artificial batzuetan. Hori bai, cembat bizcaitar, euscaldunic asco ere, joaiten dira ahal dutenean Castrorat, Laredorat…

    Bainan berdina da Rioxarequin. Cembat euscaldun topatzen dira Arnedilloco thermatan? Cergatic berheizten da oraingo Alaba eta oraingo Rioxa? Gu al gara cerbait cein guc gueuc ukatzen drauegu haiei? Espainolac al dira? Francesac al dira biarnesac, landatarrac, etc?

    Ah, eta gu ez?

    Adeitassunez

  • Benat Castorene 2022-01-23 10:56

    Igande on Alexander
    Hobeki ulertzen bazaitut, Bigorreko euskaldunak braz ez dira gure mendizaleak baizik. Baina ene galdera hau eta antzekoak esplikatu nahi nizkizuke.
    Bada, Hegoaldean partikulazki, baina hemen ere gutiago bada ere aspaldiko denboran euskarak galdutako lurraldei buruzko nostalgia bizia (hein batetaraino ulertzen dutana), baita egunen batean berreskuratuko lituzleelako esperantza ere ( hau kondenatzen dutana).
    Alexander herria asko maite duzula ez dut demendreneko dudarik baina zutan aipatzen dutan joera hori bada baina beharrik oraindik ez desbarratzeraino beste bakar batzutan ikusten den bezala.
    Baina Alexander oroit zite othoi suia dugula etxen!
    Bazen iparraldeko historian eta segurasko lapurdin bereziki arrotzetarik bereiz egoiteko joera, batez ere Biarnotarretatik landesetarretatik baita baionesetatik ere, gaur erabat ahantzia izan dena. Kontseilatzen dizut zuzeuko artxibetan eskuragarri daukazun “Uztaritze 1789ko iraultzaren garaian irakurtzea)
    Gaurko egoerak tristeki berresten du joera horren zuzentasuna.
    Beraz, orai, zure azken galderei erantzuteko.
    Bai landesetarrak eta biarnotarak frantsesak dira, baita berrikitan herritik hara bizitzera joan diren euskal familiez aparte jatorrizko baiones denak ere. Eta frantses egongo dira beti. Gaskoi sentimentua galdu da gehien bat.
    “Ah, eta gu ez?” galdegiten didazu gogorki eta arrazoiz.
    Beldurrez eta gezur bat egiteagatik, nahiago dut “gu ere bai” nahiz aitortu behar dudan moentuz( noiz artio?) EHan euskal sentimendua eta hizkuntza ez diren haien Landestako eta Biarnoko gaskoi parekideak bezain galduak.
    Azkenean nazio sentimentu politikoa, alegia herri aske bat eraikitzeko gogoa, gurean han bezain galdua dago.
    Animo guzioi Alexander.

  • Caixo Benat,
    Ba bai. Realitatea çuc erraiten duçun beçalacoa da.
    Ikussi duçu Gure Berriac webgunean joan den astean Oliber Foixequin eguinico elkarrhizqueta? Hortan, Oliberrec Ipharraldeco Euscal Elkargoari buruz ari da. Nere ustez bicain aritzen da, realitate cehatz bat açalduz. Possibilitateac murriztu içan dirateque behin bothereac concesione cehatz bat eguin ondoren.
    Ez dakit honequin gaia joaiten ote çaigun. Nere ustez ez. Elkargo hura Euzkadi=3=1 moduco bat dateque. Euscadi, Nafarroaz forala, Ipharrraldeco Elkargoa, concesione cehatzac dira ceinequin gure imaginatzeco gaitassuna mugatzen den. Ez duquegu asmo politico bat garatzeco hauqueraric hortic.
    Adeitassunez

  • Benat Castorene 2022-01-25 15:14

    Milesker Alexander Gure berriak-eko Oliber Foix horren en hitzaldia ezagutarazirik.
    Baina hautemaiten dut Oliberrek bost urte eman duela konturatzeko Elkargo horrekin tranpa batean sartu gintuztela, hori 1789ko gure arbaso lapurtarrek bost segundotan konprenituko zutelarik.
    Ezdakit ohartu zareten baina Oliberren elkarrizketa ondoan bada testu bat aspaldian publikatua eta testu horretan esplikatzen nuen Frantsesek zer neurri segituan hartu zituzten gure herria menperatu et asimilatzeko eta irakurriko duzu:
    ( […]gure herri guzia Baiona eta Paue hirien menpekotasun politiko eta administratiboaren pean jarriz […])
    Beraz delako elkargo hori berek proposatuz ez zuten beren betiko helburua segitzen baizik oraiko “abertzaleen” benedikazioarekin, alegia Baiona ( hiri franko gaskoia, administrazio eta armada frantziar erreinuaren egoitza, eta sekula lapurdin izana ez eta sekula lapurdiko biltzarrearen parte, alderantziz haien etsaia ) jarri gure herria guziaren buru administratiboa eta kulturala bezala, hortik herria hobeki kontrolatu eta asimilatzeko.
    Gero ez zen ez tranpa bat izan denentzat zeren historio horretan “abertzaleek” frantses estatuarekin ederki kolaboratu dute abantail egiazko edo amestu, material edo honorifiko batzu lortzeko irrikan.
    Bestenaz, Oliber orai ohartzea hobe da sekula baino, eta ezagutzen baduzu ene goraintziak transmiti ezaiozkitzu ene partez.
    Adeitasunez

  • Caixo Benat,

    Bai, aspaldi nuen iracurrita çure textu hura Gure Berriaken. Gaia interessant deritzot. Ondino ere ikasten ari naiz horretaz. Uste dut informatione historico osso importanta dugula hor atharatzeque.

    Foix jaunaren berce hizquetaldittoa postaratu dute Gure Berriaken. Oraingo hau Biarnoco polo metropolitanoaren inguruan. Uste dut osso ondo dagoela. Hemen lothura:

    https://www.youtube.com/watch?v=Kvn2Zx2tAd0&t=2s

    Nere ustez ikasgai erabaquiorra dugu hura.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-01-29 12:29

    Egun on Jean Louis iruzkin hau irakurtzen baduzu
    Zure Enbatako artikulu honetan, amaiera aldera, honako esaldi hau ikusten dut pentsaraztera eman didana.
    “Haatik iduri zait euskal ezkerraren erantzuna ez dela behar lukeen mailakoa. Euskadiren ordez Euskal Herria izena erabiltzen du, baina horrek bi akats baditu: batetik Euskal Herria euskararen lurra da, polikatik at; hara zergatik Sabinok Euzkadi baliokidea asmatu zion politikarako”
    Iduritzen zait badela beharbada arrazoin sakon bat ezkerraren erantzuna behar lukeen mailakoa ez izaiteko. Baita eskuinarena edo zentroarena ere. Horretan ez litzateke diferentzia handirik euskal alderdi guzien artean.
    Iduriz Axularren ahoan Euskal herria izena, bere garaina euskaraz hitz egiten ziren eskualdei zegokien; Ezdut orduko mapa linguistiko zehatza buruan, eta espero dut adituek zuzenduko nutela tronpatzen banaiz, baina euskaraz mintzatuko zen oraiko zazpi probintzia tradizionaletan, alegia jadanik piskabat gutiago toki batzuetan eta oraindik piskabat gehiago beste toki batzuetan.
    Aldiz diozun bezala, askoz geroago Arana goirik “Euskal herria hitza polikatik at” zegoelako lehenetsi zion Euskadi hitza politikoa zena eta beharbada euskararekin ez esentzialki lotua. Beraz Euskadi horren ezaugarria da sortzetik beretik barnebiltzen zituela aspaldian erdaldunak ( baina lurralde tradionaletan zeuden eskualdeak). Bestetik bere ondoko anitzentzat, gaur, praktikan bederen, Euskadi kontzeptua murriztu da EAHko erakunde politikora zeinak zorigaitzez erakusten duen euskararen supremazia ezin duela segurtatu ez orai ezta, pentsatzekoa da, ez etorkizunean ere.
    Beraz artikulu gogoetarazle hau irakurtzean ari nintzan ene buruari galdatzen:
    Ez ote ginukeia hautatu beharko euskararen politika eta metro karratuen politikaren artean? Ez ote da fidelitateen (hizkuntzarena eta metro karratuena) arteko hautatzeko ezgaitasun horrek gure hausnarketa politikoa barneenean pozoitzen eta antzutzen duena.? Eskuinean edo ezkerrean eskuinean?
    Animo denoi