Euscal tragedia bat
Euscal tragedia bat –
Pena handiz nuen hartu Iñaki Segurola jaunaren heriotza. Berarequin traturic eduqui ez arren, symphatico eta interessant iduritzen citzaitan azpeitiar hau. Persona intelligenta ciduriquitan, nere ustez hala celacotz. Pena handia da bere balizco lethorquiçunaren galcea. Pena handia baita gure herriarençat ere, pena handia baita gure herriaren ere, ceren erakusten baitu halaco persona intelligenteac gure herrian eztuela, herri normal batean ez beçala, norc ikassi bere intelligenciatic, norequin compartitu bere pensamendua; beraz, “eztuela lekuric”. Decalage tragico bat da hau, massaren eta guiçabanacoaren artean.
Bon, eztuela norc ikassi, behar bada massa critico bat eztago, orain bederen, bluffaren eta mediocritatearen aroan. Bera normaltassunez uler eta ideia haiec comparti ditzaqueten lagunac ba daude, bainan osso guti, eta guehienetan, bera beçala, “habilitate socialen” problema typicoequin. Guiçartean erosso vicitzecotz, ideia haiec alboratu behar dira, pensatzea alboratu behar da. Hauthatu batzuec bacarric ahal dute pensatu, eta gainerat ecin da jakin ere ceinçuc diren; eta okerrena dateque behar bada hauthatu haiec eztutela euren eguitecoa bethetzen, eta berce batzuec pensatutacoa repetitu berceric eztutela eguiten. Hori bada euscal herria, ha ce raçoina ceducan Unamunoc! Ez litzateque ecer galduco.
Krutwigec complexuric gabe erraiten çuen, eta asco horrequin çur eta lur gueratzen ciren, eta dira, ecen, humanoen artean intelligentea içaitea aberratione genetico bat dela. Guiçaquiac orocorrean osso ondo ikasten du, baldin eta cer ikassi iracassico deraucon norbait badago. Jada iracassita eta bilduta dagoena bere horretan memoriça deçaque erudituac, eta horrela eruditua da oraingo computer bat beçalacoa. Authoritatea eduquitzen duena eruditua içan behar da, ez intelligent, ceren eruditua controlpean baitago eta intelligenta ecin da controllatu.
Intelligentac ez du oinharritzen bere pensamendua memoriçatutaco textuetan eta arauetan, inguruan duen eta percibitzen duen realitate empiricoan baicic. Informatione oro datuen structura; hau da: rhithmoen eta categorien structura beçala creatzen du içaiqui bacoitzac bere garunean. Intelligentac structura ezberdinac oinharri hartuta structura berriac creatzen ditu, eta structura berri haiec realitate empiricoan problemac solutionatzen dituzte. Hori eguiteco gaitassuna duten guiçaquiac osso guti omen dira.
Krutwigec erraiten çuen, guiçaquion (hemen Europan eman deçagun) artean milioi bat lagunetan hamar bacarric direla intelligent creativoac. Eta ehun baicic eztirela hamar haiec crea ditzaqueten informationeac intelligitzeco gai. Gainonceco guztiac ez, berce maila batean daude. Hau ecimbercean bere relativotassunez beguiratu behar litzateque. Ceren cultura transmititzen duen herri batean maila hauec aldatzen baitirateque. Edocein moduan, gure herrian hirur millioin persona comptatzen badira, goi-mailaco intelligencia duten lagunac hogueita hamar bat baino ez dira, eta intelligencia hori intellega deçaqueten lagunac hirurehun baicic ez.
Cer guerthatzen da beraz, hemen intelligentequin? Ascoz elementu guehiago dituztela erdaraz edota angueleraz euren curiositatea eta adiarazpena garatzecotz. Hirur milioi bagara considera badeçagu, cembatec pensatzen dute eta pensa deçaquete euscaraz? Euscaraz pensatzea eta adiaraztea jarduera patriotico bat da. Bainan hain pervertitua dago gure herri minoriçatu hau non oraingo euscal communitateac berac refussatzen du intelligencia, ceren intelligenciac eracusten baitrauco communitateari bere benetazco egoquera minoriçatua.
Horregatic behin eta berriz guerthatzen da, herri honetatic atheratzen diren persona intelligentac gaztelaniaz, francesez edota angueleraz aritzen dira, euscal communitatetic erabat berheiztuta. Euscal communitatean pseudointelligenteec aguincen dutena da realitate, dela Jaungoicoaren eta Ama Virginaren, dela ere Bassajaunaren eta Mariren icenean.
Euscal pseudopensalariei gustatzen çaie ascotan gauça raroac adiaraztea, keinu bitchiac eguinez, euren aitonari edo ossabari ikusten cerauetenac beçalacoac aguian, cein behar bada cençua educ ceçaqueen bainan listorreta hauec ulertu ez, eta gauça raroa beçala aurquezten baitute.
Segurolac etzuen hori eguiten. Segurola benetazcoa cela uste dut. Hala iduritzen çait. Segurolac ecin arguiago açaldu çuen COVID19raco tchertoen ehuneco fidagarritassuna. Çarautzen cinemarat sarcecotz, COVID-passaportea beharrezco celaric, hala constatatu çuen: Vaccinatzeac ehuneco ehun cihurtatzen çaitu; ez contagiatzeaz edo cutsatzeaz, ez; vaccinatzen çara eta sar çaitezque, ez çara vaccinatzen eta etzara sarcen. Ehuneco ehun fonctionatzen çuen Çarautzen. Realitate empirico hutsa, bere horretan, gordinic.
Sed Quia Sua bere liburua calean egon cen bera viciric cegoenean. Orain nago irriquitan liburu hura iracurcecotz. Berari nahi nerauqueo hura erran, baina Iñaki jada eztago. Tragicoa da, ez bacarric neretzat edo bere familiarençat, herriarençat ere baicic.
Lehengo versolariac eta bat bateco euscarazco adiarazpen naturala comparatzen çuen oraingo bertsolaritzaren farandularequin. Eguia erran behar dut. Ez ditut bertsolariac seguitzen, aspercen nautelaco normalean, salvu Xabier Silveirac eta berce guti batzuc. Meça moducoac iduritzen çaizquit bertso-saioac normalean. Bertso-afari batean edo berce egon içan naiz, eta ondo passatu. Halacoec ança guehiago eduquitzen dute euscara ascatassunez erabilcearen traditione horrequin. Massa-bertsolaritza, massa-gauça guztiac beçala, gauça degradatua da. Mocordo handi bat, açucrez estalia. Hemen legueztatzen den oro cacaputza bilhacatzen da.
Segurolac erraiten çuen ecen, Sed Quia Sua liburuarequin, ceina Oteiçaren Quosque Tandem liburuaren hommage bat baitzen, saiatu cela Oteiçac harrietatic eguin çuena berac hizcunçatic eguiten. Eta saiatu cela Iurgui Oteiça beçalaco creatzaile (dionysiacoa) bat elkarquilatzen Coldo Mitchelena beçalaco ordenatzaile (hermeticoa) batequin. Bi eredu theologico haiengandic athera liteque synthesi beçala, Krutwigen arauerat, Apollon edo Ekiaren Arguia. Hori cen Krutwigec herri honetan faltan ikusten çuen oreca. Hori eguiten saiatu cen Segurola. Jakinic certan ari cen? Ez çuen behintzat, hala aldarricatu. Nola ez cequien hura? Nola da hori posible?
Cer da Apollon? Apollon Eguzquia eta haren energia da. Grecian, munduaren erdigunea cen Delphoseco templua. Erraiten cen Apollonen aurka Geac (Ama Lurraren ama, eta haren ama) bere suguea (pythona) bidali çuela Apollon acatzerat, bainan Apollonec sugue hura acabatu çuela Delphosen. Hor eçarri cen munduaren erdigunea (ombligos), eta hor eçarri cen Apollonen omenezco templu bat.
Templu horretan oraculu nagusia cegoen. Berton, Sybila iceneco emacume batec iragarpenac eta oraculuac eguiten cituen. Mundu grecoaren erdigune eta refferencia nagussia içan cen, christau bothereac haren itchiera aguindu arte. Eguzquiaren hiru urtharoetan Apollonen templua cen. Eguzquiric gabeco urtharoan: neguan, berce jainco-theo batec harcen çuen thoquia, Dionysoc. Otsailean Dionysoren omenezco jaialdia eguiten cen, processioneequin, ancerquiequin, etc; eta haren ondoren Apollonec berrescuratzen çuen bere thoquiaren gaineco aguintea: Udaberrian, udan eta udazquenean.
Templu horretan bi lelo nagusi ceuden, ceinec içaiquera grecoa ecin arguiago eracusten baitute: Lehena: Gnosci seauton: eçagut hadi hi heu. Bigarrena: Meden agan: Deus ez larregui. Horiec dirateque bi lelo important. Intelligent den batec ecimbercean bi lelo haiec tatuatu behar ditu bere garuneco thoqui ikusgarri batean, viciric irautecotz.
Bainan, Segurola jaunaren jardunari helduz, pena. Benetazcoa da pena hau. Are guehiago murguilcen naicelaric bere lanean, bere heriotzari esquer eta bere heriotza hain hurbil dagoenean non berari erran nahi draucodan horretaz pensatzen dudana, hemen gurequin balego beçala.
Cer errango luque honen harirat? Nic eztakit.
Denaren inguruco hausnarqueta ohicoa ez bada ere, pensatu baino ohicoago da. Dena eta Eztena daude guztiaren baithan. Eta Dena cer da? Cer den eta hura da Dena. Ondorio metaphysico guztiac aphurcen badira ere. Dena da ceina baita. Den ha. Den hura.
Hortan datzaque euscararen cosmosaren erdigunea: ombligoa.
Segurola jaunac planteatzen du Dena eta Eztenaren arteco harremana. Neuc berce dimensione batean sartu nahi nuque cursorea.
Eztena cer da? Ceren bada ere datequêna, eta badena ere. Eta licena: balicena eta liçatequêna. Bada ere daitequêna, bai eta litequena ere. Denaren planoac dimensione batzuc ditu, baina plano ezberdinec dimensione çabalagoac formatzen dituzquete.
Cer litequeen eta hura, litequeen ha: litequêna.
Cer daitequeen eta hura, daitequeen ha: daitequêna.
Cer datequeen eta hura, datequeen ha: datequêna.
Cer den eta hura, den ha, dena.
Cer cen eta hura, cen ha, cena.
Cer licen eta hura, licen ha, licena.
Dela uste dudana ez den Hura Eztena beçala aguer dadinçacotz prest egoitea cen ritu dionysiacoen helburuetaco bat. Hortacotz theatroaren eta tragediaren importancia ecimbercecoa da. Theatroa eta tragedia eromenarequin nahastuac daude intrinsecoqui. Bainan eromen hura ez da irreala. Ez dago Eztenaren dimensionean, veristec hala nahi luqueten arren. Theatroac eta tragediac benetazco realitatearequin lotzen gaituzte. Commoidiac aldiz handic urrunarazten gaitu, controlpean egon gaitecençat.
Platonec Dena parentesi batean sarcen çuen, eta consideratzen ecen Eztena igar citequeela, bainan behin igarria içanic, Denaren parte bilhacatzen cela igarri çuen lagunaren baithan, ceina ez baitzuen certan bat ethor inguruco nehorren Denarequin. Horra hor tragedia hau.
Aristotelesec aldiz, Dena bat cela eta Eztena etzela eçarri çuen. Logicoqui. Etzuen consideratzen utzi, Dena eta Eztena Guztiaren baitha berean ceudequeenic. Horren aurrean gu guiçaquioc erabateco submissionea eracussi baicic ezluquegu; gure arditza, gure guiçaberetza onhartuz eta; behar balitz, comediarequin conformatuz. Horrequin talka bat iradoquitzen du Segurola jaunaren pensamenduac. Bat nathor berarequin ossotoro.
Euscararen farandula comedia bat baicic ezta, burla etengabea. Tragedia ere ondino viciric dagoela eracusten du Segurola jaunaren eguitateac. Euscararen comediac jada guehieguitto du aspercen. Mediocreec euren bluffaz vici behar dute, eta hala seguituren dute, benetazco euscal herensugue batec denac ciscali ditzan arte, bacarric bere arguiarequin, mediocre içan eztiren guztien memoria bilcen denean.
Ailedi hala albait eta azcarren.
Alexander,
Bicain aritu çara, cinez!
Egunotan Iñaki Segurola cenaren Koiteretzia elheberri dialogicoa iracurcen dihardut.
Bethi laket içan çaizquit persona hau eta haren styloa.
Goian beude Segurola eta Krutwig!
Bai Alexander, Segurola moduko idazle handi bat galtzea tragedia bat da, eta euskarenak askotan komedia txar bat dirudi. Baina izan positiboagoa, mesedez! Segurolaren lanak or daude behin eta berriro irakurtzeko, ikasteko, jolasteko. Halako zor moral bat edo sentitzen dut .Euskal munduari begirada zorrotzegia botatzen zion eta askotan arrazoia zuen baina hala euskaraz egiten dira gauza interesgarriak. Ez etsi. Bere azken eleberria, Koiteritzia, lan bikaina da. Enigmatikoa ere bai. Autobiografikoa ere badela esango nuke: Hiru protagonistak funtsean bat dira? Ogrue bera? Behin eta berriro irakurri daiteke aspertu barik.
Eta zure artikulu hau ere bikaina. Euskaren mundua ez da guztiz fartsa bat.
Alexander prestu hori
Asko dakizula esango nuke. Iñaki Segurola, Lazkao Txiki, eta Iurgi Oteiza euskal Apollo jainkoaren aingeru edo angelos mezulari bezala ikusten dituzu, ala zure textuan dena (den-a) Apollogia baino ez da?
Eskerrik asko
Aletchu
Mediocreac majoritate gaituc.
Krutwigec berac errana; noiz eta, eman deçagun, hic baitioscuc ecen:
“Krutwigec complexuric gabe erraiten çuen, eta asco horrequin çur eta lur gueratzen ciren, eta dira, ecen, humanoen artean intelligenta içaitea aberratione genetico bat dela.”
Baina Federicoc bacequian, eta guc ere behingoz eta bethicotz ikassi behar guendiquec, ecen mediocreen massa enorme eta erraldoia haguitz beharrezcoa dela, ecimberceco dela, aleguia, guiçaquiac planetan iraun deçan. Iraun deçagun.
Aberratione genetico hori, mutatione hori ez diagoc artificialqui orocorceric. Ecin duc generalizatu. Ecina.
Guiçaquia, berce animaliac ez beçala, incompletoa jaio eta orocorqui incompleto hilcen duc orocorqui.
Socialac gaituc, animalia socialac gaituc. Geneticoqui aberraturico guiçaqui “berheci”en beharra diaducaguc, noiztenca hoberat eguinen badugu. Hoberat eguin usteco badugu.
Ecin ditiagu, edota ecin gaitizquetec, bazterrerat utzi gu, maioritate mediocreco mediocreoc. Iraupena jocatzen gueniquec apostu antihumano horretan. Superguiçaquia edo hyperguiçaquia ez duc existitzen. Ecin litequec eta imposiblea duquec.
Nazifascistac beçala, sociocommunistac ere oker diaudec. Guiçaquia, orocorqui, oker diabilec, bera duc okerra eta oker bideratua, ecimbercez. Guiçaquia bera okerquia duc: sorcez, vicitzez eta hilcez.
Adeitsuqui
Aletchu,
Mediocreec daducaten gauça nabarmenena duc ecen haiec molestoac direla. Guiçaqui normal titulua jassoa duten mediocreac molestagarri suertatzen dituc. Baditec characteristica berheizgarri hori ongui irabacia eta bere beretua. Beretzacotua guztiz. Baiqui, horretan specializatu dituc, molestatzean, aleguia, molestatze lanean.
Trebeac dituc eguiteco, lambide eta desbide horretan. Molestatzen diaquitec ederto asco.
Horretara ethorri dituc mundurat, joaiteco gogo handiric gabe; goicetic, noiz, nor eta nola hurcoa molestatuco duten egunaren joan ethorrian.
Halacoxea duc guiçaqui deritzon hori.
Adeitsuqui
Caixo adisquideoc!
Mila esquer çuen iruzquinengatic.
Adeitsuqui
Aletchu,
Amaitu diat “Koiteretzia” liburua. Ondo diagoc. Laket içan ciaitac.
Adeitsuqui