Euro 2012: Euskaldunak noren alde?

Euro 2012: Euskaldunak noren alde?Euskal Herria ez dago, ezta Euskadi, are gutxiago Euskal selekzioa. Beraz, noren golak ospatu behar ditugu euskaldunok inorenekin poztekotan?

Eurokopa 2012

Europako futbol festa hasi da Polonian eta Ukrainian; Eurokopa 2012.  16 futbol talde nor baino nor uztailaren 1ean Kieven (Ukrainia) finala jokatzen den arte.

Espainiako Cuatro eta Telecinco telebista kateek partidu den denak (31 partidu guztira) zuzenean emitituko dituzte. Euskal Herrian ere audientzia datu erraldoiak izango dituen txapelketa da Europakoa, izan ere, Argentina eta Brasil historikoak salbuetsiz, munduko talde onenak daude jolasean.

Euskaldunok, Espainia eta Frantzia?

Zalantza gutxi dago euskal herritarren artean ospe gehien duen taldearen inguruan. Espainiako selekzioaren alde egingo dute askok eta askok, gutxi batzuk sutsuki. Euskal jokalari bakarrak Espainian ari dira, Xabi Alonso eta Jabi Martinez. Lendakaris Muertos taldearen Gora España! abestia joera soziologiko baten ondorioa da. Frantziak ere iparraldeko futbol zaleen hauspoa jasoko du.

Bi joera horien tartean, ordea, bada zale euskaldunen artean salbuespen zabala (salbuespena ere ez da agian). Nahiago Espainiak edo Frantziak irabazi baino, 8.000 kilometrora bizi diren ezezagun batzuk irabaztea. Anti jarrera, alegia. Baina, badago beste hamaika arrazoi medio, beste futbol selekzio bat animatzen duenik ere.

Nor arraio animatu euskaldun “errebeldeok”?

Talde baten alde egiteak emozioak 11 gizonen gaitasunei uztea dakar. Garaipenaren euforia eta porrotaren tristura. 90 minutuko gozamena. Ez al da hori ederra? Galdetu bestela Athletic zaleei. Bakoitzak erabaki beza. Jarraian talde bat jarraitu nahi baduzu akuilu izan daitezkeen ideia batzuk  anti eta pro arrazoiak emanda:

  • Irlanda: Askatasunaren aldeko borrokaren istorioa.
  • Herbehereak: Gizarte progresista eta alor askotan eredugarria. Espainia garaitzeko gai da.
  • Kroazia: Nazio txiki bat, independentzia 1991an lortu zuen Yugoslavia utzita.
  • Portugal: Iberiako penintsulako estatu txikia. Sarritan bizilagunen harropuzkeriak iraindua eta Europak erreskatatua.
  • Grezia: Hondoa jo duen herrialdea, Europaren txistuaren baitan dantza egitera behartua.
  • Suedia: Estatu sozial arrakastatsua eta progresista.
  • Txekiar Errepublika: Txekoslovakiaren banaketa baketsutik sortu zen estatua.

Euro 2012: Euskaldunak noren alde?

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

13 pentsamendu “Euro 2012: Euskaldunak noren alde?”-ri buruz

  • Txekiar Errepublika ez zen “Txekoslovakiatik” banandu. Eslovakia banandu zen, estatu berria sortuz, eta oinarrizko estatua Txekiar Errepublika gisa berrizendatu.

    • Iñaki Larrañaga 2012-06-10 23:25

      Arrazoi. Barkatu, aldatu dut. Jakin badaiteke, Trintxerpe, zuk nor animatzen duzu? (inor animatzekotan) 😉

  • Gure sukaldari ospetsu batek esaten duen bezala: “viva Rusia”.

  • larrañagatar bat 2012-06-11 20:03

    Aupa, Iñaki:

    Zure baimenarekin, hemen nire zaletasunen zerrenda ordenatua, gehienetik gutxienera:

    1- Grezia: Norbaitek merezi badu…
    2- Suedia.
    3- Irlanda.
    4- Italia.
    5- Danimarka.
    6- Portugal.
    7- Ingalaterra.
    8- Herbehereak.
    9- Txekiar Errepublika.
    10- Kroazia.
    11- Polonia.
    12- Ukrania.
    13- Errusia.
    14- Alemania: Azkenaldiko gertaerekin puntu asko galdu ditu.
    15- Frantzia.
    16- Espainia.

    Inor mintzeko asmo barik.

    • Iñaki Larrañaga 2012-06-11 20:17

      Hori dek eta! Zerrenda ta guzti! Zuretzako zoritxarrez, ordea, onenak behealdean jarri dituzulakoan nago! 😉 Nik Herbehereen alde egingo dut! Han bizi izan nintzen eta urte erdiz, eta 2010eko Munduko Kopa inoiz baino ilusio gehiagorekin ikusi nuen kale eta tabernetan, laranjaz jantzita. Beste norbait izatekotan, Irlanda, baina Kroaziarekin egindakoa ikusita laster hondoratuko dela dirudi. Hobe dute futbol gaelikoari edo hurlingari eustea kar kar kar

  • Niretzat Italia. Politikoki jatorragoak egiten zaizkit beste batzuk, baina zaila da guztiz ezezaguna zaizun selekzio baten zale sentitzea (gezurrik esan gabe). Nahiko nuke Ukrainiaren edo Greziaren alde joan, bertan nork jokatzen duen jakingo banu!

  • Joan daitezela danak infernura nigatik! oin euro fulgol, gero mundial, liga champ….. futbola herriaren kantzerra dela ez al gara konturatuko…. zale asko itsu ostiko bilionarioak goraipatzen……… no more comment…….

  • Amonamantangorri 2012-06-16 20:31

    Balizko Euskal Errepublika batean, gobernu batek kirol amaterra eta herri-auzo artekoa sustatuko balu profesionalizazioa pikutara bidalita, krisi politiko-sozial larria gertatuko litzateke. Ez genuke hamarkadatan bururik altxako.

    • Daukagun profesionalizazio maila izanda( nahikoa ezpada), ez al dago nahiko krisi politiko sozial-ik ala¿?

    • Eta ekonomia bankuen agintekerian oinarrituta ez balego, azak jaten bukatuko geniken!

  • Ni Danimarkarekin. Beti izan naiz apur bat vikingoa… Jurjurjur Suedia ere animatuko nuke baina Ibra iparraldeko Cristiano iruditzen zait :p

  • Horra nire zerrenda:1. Flandria 2. Catalunya 3.Eskozia 4. Faroe Irlak 4. Breihz 5. galicia 6. Gales 7.Korsika 8. Sardinia 9.Euskal Herria. P. S.nire kasuan furgolak huts egiten du entretenimendu moduan, beraz, askatasunaren bidean laguntzea begitatzen zait funtzio bakarra. Hortik aurrerakoa: aharraaaausi luze.

  • Kontra la kontra, ez dira pasako! 2012-06-17 20:07

    Espainiak eta Frantziak irabazten duten aldiro, euskaldunok galdu egiten dugu apur bat. Ni bi horien kontra jokatzen duen taldearen alde, edozein dela ere.