Eunate Agirrek irabazi du Venezuelako txapelketa
Eunate Agirrek urteak daramatza munduko bodyboard onenen pare, eta joan den urtean esate baterako, azken proban hatz artetik ihes egin zion txapelketak; Neymara Carvalho brasildarrak irabazi zion. Aurten ere ezin izan du txapela jantzi, baina behintzat ahogozo ezin hobearekin bukatu du denboraldia, Venezuelako Margarita Uhartean irabazi eta gero.
Irudia | Eunate Agirre Venezuelan irabazi berritan | Ezezaguna | Creative Commons By SA