Etxeak

Etxeak –

Etxeak
Property Place

Duela hamar urte Yolanda Barcinak Kantabrian zuen luxuzko etxea ezagutzeko aukera izan genuen telebista saio batean. Garai hartan bere senarra zenak erakutsi zigun hortik denbora gutxira salgai paratuko zuten etxea. Ezkutuko etxea deitzen zuten, eta inoiz baino ageriago agertu.

Egun hauetan, Barcinarena nola, ezagutu genitzake gure inguruko pertsonen etxeak. Dela erronka txatxu bat, dela asperraldiari aurre eginez, balkoi eta terraza handiak, lorategiak, egongela zabalak dira eszenatokia.

Facebookek beti gogoratzen digu zein zoriontsu izan ginen eta zein zoriontsu diren besteak. Baita konfinamenduan ere. Are, egozentrismoa puztu da etxeetan. Irria aurpegian ageri dira kirola egiten, plater bereziak prestatzen, liburuen azalak erakusten eta balkoian kantatzen. Anaia Handiari gure intimoena, gure etxeak oparituz, ohartu gabe denbora gutxira salgai paratuko dituztela datu horiek guziak. Norberaren etxeak, norberaren erraiak inoiz baino ageriago.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko apirilaren 3koa]

Etxeak

BARDO GORRI NAFARRA