Etsipena nagusi EHko hedabideetako analisietan

hhHerrira-ren aurkako operazioak soka luzea ekarri du Euskal Herrian, Espainian ez bezala. Ebrotik behera sarekada ez da ia aipatu. Kontrakoa hemengo hedabideetan. Berria eta Gara egunkarietako iritziek gaia jorratzen segi dute. Hainbat ñabardurekin, baina etsipen sentimendua dute komunean, ezintasuna Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarreren aurrean. Hauek dira iritzietako batzuk, aipuak nabarmenduta alboan:

Marra gorriak. Iñaki Petxarroman. Berria.

“Estatuaren zapaltze makinaria ez da inoiz gelditu, baina Herrira-ren aurkako sarekadak etorkizun hits baten iragarpen zaharberritua dakar”

‘Quosque tandem?’. Jakes Goikoetxea. Berria.

“Noiz arte? Gehiegitan egin diogu galdera hori geure buruari, erraiak astindu dizkiguten gertaerak izan direnean”

Herrira. Julio Soto. Berria.

“Ezer ez da behar lukeena izan, ezer ez da espero zena, ezer ez da berdin. Pentsaezina zitzaigun urte bi atzera, bi urte aurrera egongo ginela hamabost urte atzera”.

Zerbait egiten dugun artean. Aritz Galarraga. Berria.

“Joaten dira Boliviara, joaten dira Dominikar Errepublikara, joaten dira Perura, baina ahazten dute, kasualitatea, etxean bertan daukatena. Zergatik ez dira ausartzen egitera saio bat Herrera de la Manchan, Soto del Realen”

Erabaki, erretratatu, ke eta ispilurik gabe. Editoriala. Gara.

“[EAJk] Koltxoia eskaini eta ezpata zorroztu egiten dio Espainiako Justiziari, zeinak independentismoaren aurkako mendekua helburu duen. Hori da bere erabakia. Hori bere ardura”

Eta, orain zer?. Lander Garro. Gara.

“Ez dut esan nahi, ateoa naizelako, baina: mirari baten zain” 

Bakea korapilatu da. Juan Mari Gastaca. El Pais.

“(…) Ez da ETAren tentakulutaz hitz egiteko ordua, erakunde terroristak existitzeari utzi ziola konbentzimendu esplizitura heldu denean. Korapilatzeko gogoa”

Larunbatean manifestazio nazionala egingo da Bilbon, 17:30ean La Casillatik, Herrira-ren aurkako operazioa salatzeko.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Etsipena nagusi EHko hedabideetako analisietan”-ri buruz

  • Etsipena lortu nahi izan dute operazio honekin, bai. Baina gure webgunean idatzitako iritzi artikulo batek dioen bezala, “Eta hala ere, ametsak beti diraute”. Hemen duzue irakurgai: http://www.ateakireki.com/2013/10/herriaaurrera-opinion-y-aun-asi-los.html

  • Peru Dulantz 2013-10-02 11:21

    Etsipena, hori lortu nahi dute. Horregatik haserretzen naiz batzuen erantzun ekidistanteekin, eta beste batzuen epeltasunarekin. “Deja vu” esan, asperdura aurpegia jarri, eta aurrera beste gai “arinago” batzuekin… Honi ere erantzun behar zaio, irmotasunez, eta buru-argitasunez, dauzkagun indarrekin eta etor litezkeen aliatuekin. Ezin du sinetsi EAJ osoa bat datorrenik aderdia egiten ari denarekin.