Etnozidioaren konplizeak
Etnozidioaren konplizeak –
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza
Nafarroa Garaian euskararen kontra egin duten manifestazioak badu, bistan da, asmo elektoral bat. Urte baten buruan Foru Erkidegoko bozak dituzte, eta UPNk, PPk eta PSNk amesten dute oraingo gobernua hortik kentzea. Beldurra piztu nahi dute euskararik ez dakitenen artean, sinetsaraziz oraingo gobernuak zailduko diela lanerako bidea, euskararik ez badakite.
Nafarroa Garaiko gehiengo zabala erdalduna dela erranez, “erdaldunen eskubideen” alde ari dira. Demagogia hutsa baino anitzez larriagoa da. Funtsean, hizkuntza gutxitu baten kontra ari dira. Gutxiengoen –hobeki erran, minorizatuen– eskubideen kontra. Eta hori onartezina da, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren arabera ere.
Entzuten baditugu, pentsa genezake euskaldunak baldin badira, Gipuzkoatik datorren “kolonizazio” baten ondorioz daudela. Erran gabe doa ez dutela aitortzen euskara dagoen egoeran dagoela, mendeetako jazarpena jasan duelako. Eta oraindik bizirik dagoela, sekulako indarra izan duelako, zapalkuntza horri ihardoki ahal izateko. Duela ez hain aspaldi, oraino, euskara mintzo zen Nafarroako eremu gehienean. Geroztik egin du ikaragarri gibelera. Eta hain zuzen, Lehen Karlistalditik landa Espainiak Nafarroa Garaia eta hango euskaldunak lehertu zituelako, hizkuntza eskubide oro ukatu eta errepresio bortitza jasanarazi. 1936ko gerlan, jazarpena gupidagabea izan zen. Frankismoak milaka lagun hiltzera kondenatu eta fusilatu zituen Nafarroan. Xabier Irujok baieztatu duen bezala, Hego Euskal Herrian genozidio bat egin zuen Espainiak, 1936tik 1945era; eta Nafarroa Garaia izan zen ondorio larrienak pairatu zituena. Euskara ahul dago Nafarroa Garaian, mendeetako etnozidioaren ondorioz. Beraz, orain euskararen kontra egitea, etnozidio eta genozidio bidez sortutako egoera baten alde egitea da. Genozidioaren onarpena eta etnozidioaren jarraipena. Hala nola, giza eskubideak urratzea.
Bistan da, hori ukatzen dute. Hots, negazionismoa egiten dute. Genozidioak berekin dakar negazionismoa ere. Erraten dute Nafarroa ez dela Euskal Herria, hori abertzaleen asmakizun hutsa dela. Azken urteetan borroka handia daramate Espainiak, UPNk eta PSNk, denen buruetan sartzeko “Nafarroa ez dela Euskadi”… ez “Basque Country”, ez “País Vasco”, ez “Euskal Herria”… Borroka ideologiko bat dago hor. Eta euskararen kontrako manifestazioa borroka ideologiko horren parte da.
Zorigaitzez, borroka ideologiko hori irabazten ari dira. Eusko Jaurlaritzak eta EAJk ere zedarritu dute “Euskadi”. Orain, badakigu: Kanbo ez da Euskadin. Euskadi beti izan da Euskal Herriaren sinonimo; orain EAE baizik ez omen da. Gertatzen dena da, agintari horiek “Euskal Herria” hitza ere saihesten dutela; eta horren ordez, aipatzen dira “euskal lurraldeak” edo “euskararen lurraldeak”. Zergatik? “País Vasco”-ren itzulpena “Euskal Herria” delako, baina ofizialki (Espainiaren nahiaren arabera), “País Vasco” EAE delako, eta Nafarroa Garaia ez delako “País Vasco”. Beraz, espainoletik itzultzearen ondorioz, orain, euskaraz mintzatzean ere, Euskal Herria desegituratu zaigu.
Behin eta berriz azpimarratzen direnean ere “hiru lurraldeak” (edo “zazpi lurraldeak”: zenbat ote dira?) edo hiru “errealitate administratiboak”, eta estrategia politiko guztia horretara bideratzen denean, batasunaren kaltetan, borroka ideologiko horretan gaude. Eta galtzen ari gara.
Gure narrazioa edo “errelatoaren” auzia ere hori da: nazio bat garen ala ez garen, nazio zapaldu eta zatitu bat garen ala ez; euskara nazio horren hizkuntza den ala ez, lurralde osoan… Guretzat argi da erantzuna. Baina argi mintzatu behar da.
…
Ba agian, Euskal Herria erabili ordez Nafarroa erabili beharko genuke eta ikurrinaren ordez Nafar Erreinuko bandera. Nik ez dut inolako arazorik nafarra naizela esateko eta nafarren ikurrak erabiltzeko. Eta ez hori bakarrik, EAEn nafarroako bandera gehiago erabili beharko genuke. Baina hau esanda, nire beste iritzi bat ere bota nahiko nuke. Askotan iruditzen zait nafarrek denbora asko galdu dutela. Ez dakit nola azaldu: erreinu asko baina konkistatu zituztenen hizkuntza eta nortasuna ezin hobeto bere egin dituztela eta ez ote duten euskara une jakinetan probetsurako erabiltzen (Errigora…). Latza da bota dudana, baina bestela ezin dira gauza asko ulertu, nafarroako euskaldun askoren jarrera alegia. Nafarroa maite dut baina batzutan, oso fidagarriak ez ote diren ere pentsatu izan dut, bestela gauza asko ezin dira ulertu.
Ahaztuko ez dudan gertaera bat idatziko dut, oroin dela bizpahiru urte Bilbon gertatua eta hedabideetan ere agertu zena. Mutil bat emakume batengana joan eta sekulako estuasun aurpegiarekin, erabat jota, laguntza eskatu omen zion emakumeari: Baztanekoa omen zela, familiko bat hil zitzaiola eta berehala etxera joan beharra zeukala eta ea dirurik emango zion. Euskaraz hitz egin zion. Emakumeak gero hedabideei esana: “Euskaraz hitz egiten dizun eta gainera Baztanekoa dela esaten dizun bati nola ez diozu ba lagunduko?”. Baztanekoa, nafarra izatea plus bat zela aitortzen zuen emakumeak. Dirua soilik ez, jateko edo edateko ere zerbait emango ziola eskaini omen zion emakumeak. “Nola ez diozu ba lagunduko Baztango euskaldun bati?” esaten zuen. Baina dena gezurra zen. Nik beti pentsatu nuen mutil horrek ondo baino hobeto ezagutzen zituela euskaldunak, Nafarroa eta Euskal Herria. Eta gure debilidadeei etekina nola atera ere bazekiela. Baztan, ondo pentsatutako aukera izan zen. Mutila ez zen ezta nafarra izango ziuraski. Adibide honek hutsala irudi lezake baina ez da hain hutsala. %15ek soilik omen dakite euskara Nafarroan. Nik zer esatea nahi duzue… Nafarroako herri txiki “euskaldunetan” ikusten dut… euskaldunak beraiek aritu dira gogotik euskararen aurka Nafarroan ia oraintxu arte. Gainera bestela ezin da ulertu. Herri txikietan berehala nabaritzen da: urte luzetan klasismo hutsean bizitu dira herri horietan eta horrek berekin zekarren espainolaz mintzatzea. Eta klasismoa herri txikitan asko ematen da baina Nafarroan “desatados” ibili direla esango nuke. Orain mundua asko aldatu da, bukatu dira herriko familia ahalguztidunak, eta gauzak aldatzen ari direla ematen du. Baina Nafarroan, etxean bezala oso toki gutxitan sentitzen naiz eta Bilboko emakume hura bezala askotan sentitzen dut desengainua… eta hori hiriburura joan gabe.
Eta Araban, Bizkaian, Gipuzkoan edo Lapurdin ez zara desengainatua sentitzen?
Nik egia esango dizut: Gipuzkoan ondo sentitzen naiz. Listoia ehuneko ehunean jarri gabe noski, baina ondo. Donostian ere ondo ibili naiz euskaraz, urte gutxiren buruan aldaketa nabaria izan dela esango nuke. Bizkaian eta Araban, ez pentsa, hain gaizki ere ez. Baina Nafarroa… gurditik tiratzen duena beharko luke izan Nafarroak eta horren ordez lastre bat da. Nafarroa asko moresten dut baina sakonean, nafarrekin minduta ere banagoela esango nuke. Euskaraz hitz egiten ausartzeagatik jaso ditudan zaplazteko itsusienak Nafarroan jaso ditut, Nafarroako erreinuan, ez beste inon. San Ferminetan txuriz jazten zaretela, horixe duzue batzen zaituen gauza bakarra, hori da zuen erreinua, hortik aurrera… desengainua.
Zure iruzkinak injustuak iruditzen zaizkit nafarrekiko. Nafarroa Garaiari bizkarra hautsi zioten. Nafarroa Garaiak ikaragarri sufritu du mendez mende, euskaldun izateagatik. Gaur egun, euskaldunak gutxiengoan izatea nafarrei berei leporatzea bidegabea iruditzen zait, errudunak Espainian daudelako. Eta euskaltzaleak ez diren euskaldunak egotea ere, mendeetako errepresio eta mespretxuaren ondorioa da.
Begira Eneko, beste adibide bat jarriko dizut: Aralarko Mikel goiangeruaren baselizari buruzkoa. Baseliza ezagutuko duzula pentsatzen dut eta euskaldunentzat eta nafarrentzat zeinen garrantzitsua izan den ere bai. Aralarren inguruko Gipuzkoako baserrietatik oinez joaten ziren baserritarrak Aralarren barna baselizaraino! Pentsa! Zenbat ordutako ibilbidea egiten zuten, joateko eta gero etortzeko! Urtero joaten ziren hara, urtero! Hain zen garrantzitsua beraientzat! Nik txikitandik ezagutu dut guzti hori. Baseliza hori euskaldunen ikurretako bat izan da betidanik, ez erkidego eta ez Nafarroa, euskalduna! Ba hara joan naizen azkenekoetan aldaketa nabaritzen hasi naiz eta zer pentsatua eman dit. Lehen Lazkaoko beneditarrek zuten hango ardura eta beraz, erligiosoen aldetik, baselizako euskalduntasuna ziurtatua zegoen. Baina euskaldunak erligioa eta horrelako lekuak alboratzen hasi diren heinean, santutegian “kultura” aldaketa bat nabaritzen hasi naiz. Lehen ezinezkoa ikusten nuen nik santutegiaren orbitan OPUSekoak egotea baina euskaldunek lekua libre utzi ahala arrotzak zaizkidan elementuak eta usaina nabaritzen hasi naiz santutegian. Eta neure buruari galdetzen nion non demontre dauden Nafarroako euskaldunak. Hain garrantzitsua izan den euskal ikurra galtzera doaz ezinbestean. Aurki movimiento neocatecumenaleko gitarrak dira han. Baina euskaldunari bost axola! Fedea izan ala ez, hura kulturaren ikur bat da eta hura, Aralarren bihotzean, etsaien esku erortzen uztea ere. Nori leporatu behar diot errua? OPUSi?
Euskaldun izateagatik mendez mende denok sufritu dugu baina Nafarroako kuxidadea ezin da ulertu bertako euskaldunen kolaborazio aktiborik gabe. Lekunberriko herriak Mikel Goiangeruaren santutegira prozesioa egiten duenean ez dute bidean errosarioa espanolez errezatzeko enpatsu handirik izaten bertako euskaldunek. Eta zonifikazioa eta guzti hori! Pa echarse a reir! Munduan inon ezagutu ez dena! 3 zona! Bi zona ez! 3! Niri ezinezkoa iruditzen zait guzti hori posible izatea bertako euskaldunen kolaboraziorik gabe! Orain panorama zertxobait aldatzen ari dela ematen du baina badute zer eginik! 40 urte atzeratuta doaz!
euskaldun bat, zoaz beste bazter batera trolleatzera!!!
Enekori: bota dituzu gogoetatzea merezi duten arrazoiak. Eskerrik asko eta batez ere galtzen ari garela diozun kontu hori. Bai, euskararen aferari dagokionez begi bistakoa da, eta ideologiaren esparruan nik uste aspaldiko kontua dela. ETAren jarduera okerrak eraman gaitu zulo honetara. Hala ere, ETA bukatu zen, baina nik uste ez dugula trasaltikoa biratzen jakin, ez dugula bide egokia oraindik ongi bereizi
Euskaldun bati: uste dut bota dituzunak ez direla gezurrak, adbidez euskaraz mintzatuz sartu zarenean zaplaztakorik handienak hemen hartu dituzula esaterakoan. Eta hori iruñetik gora gainera!
Bai ba! Eta arrazoi duzu, baina hori gertatu zaizu euskararen historia ezagutzen ez duzulako, eta historia, orokorrean ez duzulako ikasi.
Adibidez:
Badakizu Nafarroako iparraldeko ibarretan noiz galdu zen euskara? Badakizu zeinetan galdu zen orain 150 urte? Zeinetan orain 100 urte? Edo zeinetan orain 50 urte? Edo agian ez dakizu orain berean hainbat eta hainbat herritan galbidean dela?
Jakina, harrokeriaz euskaraz mintzatuz edo no te da vergüenza no saber euskara eta horrela hasten bazara, zaplaztakoak hartuko dituzu.
Utz dezagun behingoz gure artean kaka botatzeari, arren. Atzo EAJ eta Bildutarren arteko kainismo eternoa, gaur aldiz baskongado eta nafartarren artekoa… bada, elkarren artean mokoka egon beharrean zergatik ez dugu amorru eta energia guzti hori gure arteko batasuna ahalbideratuko duen proiektu baten garapenean pentsatzen?? Biharko egunean lau katu izango gara euskaldunak zoritxarrez. Ez gaitezen sakabanaturik egon, gutxienez
Zergatik ez dugu amorru eta energia guzti hori gure arteko batasuna ahalbideratuko duen proiektu baten garapenean pentsatzen?
Proiektu horren axola izaiteko oraindik sobera guti garelako. Miserable asko, mail gorenean, kontsolatzen direlako pentsatuz eta aldarrikatuz besteak baino hobeto direla.
Ez gara aski inteligenteak konprenitzeko gutako bat erortzen delarik, gu ere horren ondotik erortzeko mentura ez dela areagotzen baizik.
Azkenean horrek erran nahi du euskal nazioaren kontzientzia eta abertzaletasuna bera ere erori direla oso behera eta berritz xutitu behar direla
A-ri erantzuna: ez dakit zergatik eta nola baina sailkatu nauzu. Ezjakin bat eta artaburu manporrero baten pareko jarrerarekin edonon eta edonorekin, gutxi gorabehera, a ostia limpia! Zaplazteko itsusi bat nolakoa izan zen: herri txiki bateko okindegira ogia erostera sartu eta “ogi bat mesedez” esatea ausartu. “Lehen hitza euskaraz” delako hori izan zen nire errua. Gorri-gorri eginda, barnetik demonioa noiz irtengo, denda guztiak entzuten zuela bota zituen dendariak bota beharrekoak. Nire atzetik dozenerdi bat lagun baziren zain eta itxuragatik, herrikoak ziruditen, goizean ogia erostera joandakoak. Ni isilik, banekien herritarrak testigu zirela eta ispiluan euren herria nolakoa zen ikusarazteko aukera paregabea zen. Herritarrak marmarrean hasi ziren, “este senor puede hablar como quiere” esaten zuen batek, besteak “que verguenza!”. Nik ezer esan gabe, ” una barra de pan” eskatu nion, ordaindu eta irten nintzen beste ezer gehiago esan gabe. Egun hartan herriko makina bat etxetan herriko okindegikoak egindakoa izango zuten hizpide, pentsatzen dut. Horrela izan bazen, ez dago gaizki, ikusi dezatela herria ispiluan. Baina dena dela, neurekiko pentsatzen nuen: turismoa beste ezer gelditzen zaion herri txiki bat, saltzaileak normalean dirua irabazteagatik edozer tragatzeko prest egoten dira mundu guztian, gero barnerik kristonak pentsatzen ari bada ere… Ba Nafarroako herri honetan inon gertatzen ez dena! Dirua eman behar dizunari eraso! Euren euskalki propioa galdu zuten herri batean.
Ziur nago Nafarroako bailaren historia nik baino hobeto ezagutzen duzula, baina nik ere apur bat badakit, etxean baditut bailara batzutako liburuak eta desagertu diren euskalkien liburuak ere baditut eta nire ilusioetako bat euskalki horietan trebatzea da. “Kasu isolatu” bat esango didazu. Bai eta ez. “Lehen hitza euskaraz” Nafarroan ez da onartzen, ezta turista bezeroei ere. Ingelesez hasi izan banintz, ziur nago horrelakorik ez zela gertatuko. Nik ez dut uste inor iraintzen dudanik, 40 urteko atzerapena daraman lurraldea dela esanez. Eta irainduta sentitzen bazarete, oso oker zabiltzate.
Eman dituzun lekukotasunaren antzekoak beste leku batzuetan ere entzun dira, ez Nafarroa Garaian bakarrik. Bai, ematen du tematuta zaudela nafarren kontra, kontuan hartu gabe nafarrek zer pairatu duten, orain “40 urteko atzerapena” izateko. Zure etxeko bat gurpildun aulkian baldin badago istripu baten edo eraso baten ondorioz, leporatuko diozu atzeratuta ibiltzea?
Nafarroaren ikurrak erabiltzen aldekoa naiz, gureak baztertu gabe, Nafar erreinua euskal estatu haundiena izan zen, ez bakarra. Euskal lurralde guztiak ez dira inoiz Nafarroa izan, baina beti izan da hau euskararen herria, euskaldunen herria ta horrexegatik hori izan beharko zen izena.
Ta jada pixkat nazkatuta nago Nafar abertzale batzuekin, hala badira. Gero ta gauz gehiago asmatzen dituzte gure lurraldeen batuketa sahiesteko.
Euskal lurralde gehienak funtzionatu dute estadu baten modun mendeetan zehar, Nafarroako erreinu konkistatuak zituen eskubide berberekin, bai berberak.
Gainera konkistatik hainbeste pasa ta gero, euskal lurraldeetan ez da Nafartasun politikorik gelditu, baina beti egon da euskalduntasuna , euskara ta euskaldunak.
Lehen arazorik gabe Nafarroa Euskadi da, orain jada ez? Ba historia ta frogek kontrakoa diote.
EH=Euskadi ta NFE beti EHren parte izan denez…. NFE Euskaldi da edo zen.
Baina egpainiolismo politikoak denbora luzez han agindu duenez arazorik gabe ta hemen ere indar haundia izan duenez…. Lokatz hoietatik….
Azkenean orain Nafarroan dituzu, Nazionalista espainiarrak, ustezko Nafarro murruitzaren nazionalistak (nazionalista espainiarrak mozorrotutak), Nafar abertzaleak 7 lurraldeaz gain Errioxa, Pau…. eskatzen dutenak. Ta nahiz ta izenarekin ados ez egon, soilik euskal lurraldeak batu nahi dituztenak.
Hau da , egpainilismoak goleakadarengatik irabazten ari du, NFE (ez nafar erreinua) ta EAE batu ez daitezen.
EH= NFE+EAE+Iparraldeko elkargoa Ez da Nafar Erreinua = EH= Euskadi, ez da inoiz izan, ezta Nafarro osoan delakoa (ta ez nuke arazorik izango hala izatea erabakitzen badugu) .
Nafarroak euskal lurraldeak baino gehiago izan dituelako bere barne, ta euskal lurralde guztiak ez direlako Nafarroa izan ta izan diren haundienak denbora gutxian.
Ta gauz bat ahazten zaiguna Nafarroak guda galdu zuen erreinua zen baina erreinu konkistatzailea ere, Gaztela Nafar erreinuak konkistatu bait zuen.
Beraz Nafar simboloen erabilerari bai, Nafarroa EH osoa denaren iritziari ez.
Halare balizko estatu burujabe baten izena Nafarroa izango balitz hiritarrek hala aukeratuta, ez nuke arazorik izango. Bainan nago askorentzako aitzakia dela.
Bukatzeko han erabiltzen dute argumentu bat, askok ez direla abertzaleak pentsatzera naramana.
Diote batzen bagara, NFE EAEn uzkurtuko da, konpetentziak galduko ditutu…..
Aitzakia ta txarra. Balizko euskal estatu batean badirudi NEFko 600 mila biztanleek agintzen ez baudte beste euskal lurraldeen biztanle guztien gainetik , zeozer galtzen dutela orain
NFEk adibidez osasunaren konpetentziak dituelako. Baina balizko euskal estatuan EHk izango omen zituen. Hau da Nafarrek ta guk, guk gure zatiaren parte baten ahalmena ematen diegu % batean ta beraiek guri, ez da ezer galtzen nahiz ta NFEk ez izan konpetentzia guztiak izango zituena, logikoa denez. Konpetentziak euskal lurralde guztiena izango zirelako. Ta ere bai bakoitzak bere konpetentziak izan ahalko zituen horrela negoziatzen bada. Bainan aitzakiak behar dira.
Beraz hor jada nafar abertzaleak galtzaileak sentitzen badira (egpainiolismoaren argumentua da batik bat baina euskaldunei ere entzunda) inolako batasunik nahi ez dutelako da. Ta aitzakiak hobeagoak direnez egia ta zure buruarekin zilegia izatea baino…..
Bai Sugar, ados nago zurekin. Nik ere izan dut batzutan “a dos bandas” jokatzen dutenaren sentsazioa, ez denek noski. Eta “que vienen los vascos” delakoa espainolistena ezezik beste gehiagoren sentipena ere ez ote den. Urtero Errigorako saskia erosten dudanean… azkenaldian zalantzak sortzen zaizkit… ez ote naizen “que vienen los vascos” dioen ekoizle bati erosten ariko. Iparraldekoei ere erosten dizkiegu saskiak, EAEkoei inork ez dizkigute saskirik erosten.
“EAEkoei inork ez dizkigute saskirik erosten”… Nahi zenuke EAEko euskalgintza, ikastolak eta abar Tuterako egoeran egotea? Kriston muturra behar da hori idazteko!
Esaldi horrekin esan nahi nuena da, batzutan sentipena dudalako EAEkooi inuxentetzat ez ote gaituzten hartzen eta gure sentimenduez edo aprobetsatzen.
Berriro egingo dizut galdera bera: Nahi zenuke EAEko euskalgintza, ikastolak eta abar Tuterako egoeran egotea?
Kritiko izan beharra dago euskaltzale/abertzaleekin ere, helburuetatik aldentzen gaituzten ekintza edo diskurtsoak egiten badituzte. Dudarik ez izan. Baina hemen ikusten dudana probintzianokeria itsusia besterik ez da. Kritika justua bai, arrazoituz eta zentzuz. Kainismorik ez
Nafarroan euskarak duen egoerara iristeko euskaldunek kolaborazio aktiboa izan dute, bai ala ez? Azterketa historikoa da, besterik ez. Eta hala bada, ez al dut euskaldun horiekin minduta egoteko eskubiderik? Edo haiekiko mesfidantza izateko eskubiderik? Eta haserre hori hemen idazteko eskubiderik? 40 urte atzeratuta egotea egia zientifikoa da eta! d eredua oraindik jarri ezinik dabiltza eta! Tamalgarria da horko egoera. “Que vienen los vascos”, ez, ez… gogoa behar da izan gero horra bizitzera joateko!
“Euskaldun bat”: Trollei ez nieke erantzun behar, eta ahaleginduko naiz berriz ez erantzuten. Euskararen egoeraren kulpa euskaldunei berei botatzea da ez kontuan hartzea zapalkuntzaren intentsitatea, zapaltzailearen bortizkeria, zapalduaren psikologia… Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere euskaldunak ari dira beren hizkuntza ez transmititzen. Zergatik? Barne-barneraino sartu dietelako euskalduna izatearen lotsa, euskara jakitearen ahalkea… Zapalkuntzaren biktimak dira.
Lehen ere galdetu dizut, baina ez didazu erantzun. Zure etxeko bat gurpildun aulkian baldin badago istripu baten edo eraso baten ondorioz, leporatuko diozu atzeratuta ibiltzea?
Euskaldun bati : kontatu ez bazenu ere banekien zuri gertatakoa, ia-ia hitzez hitz. Horrelakoa da gure herria, jauna! Horrelakoak gara nafartarrok
Ni ere zure taldekoa izan naiz: lehen hitza beti euskaraz. Orain, berriz, aspaldi samarretik, “bigarren hitza ere euskaraz” taldera pasatu naiz.
Kontseju bat, eta ez hartu gaizki: norbaitekin euskaraz hasterakoan begira iezaiozu begietara irripar bat ezpainetan duzula eta: aizu ogi bat nahi nuke edo egonon, besterik gabe.
Eta berehala igerriko diozu zer klaseko gizona den. Klase txarrekoa baldin bada: perdone, es que…quería un pan, irripar handiago batekin, abegikor eta txeratsu.
Nik trago txar guziak saihestu ditut eta esan bezala askotan bigarren hitza euskaraz egiteko aukera izaten dut.
A-ri: beno, ba gertaera hori herri polit-polit batean gertatu zen, euskalki propio bat zuen eta aurreko mendean izan zituen azkenengo hiztunak. Azken euskaldun horietako bat hil ondoren, handik urte batzutara etxeko ganbaran koaderno bat aurkitu zuten familiakoek. Koadernoan, azken hiztun horrek euskalki horretako hitzak eta bere esanahiak idatzi zituen eta familiakoek ez zekiten ezer ordurarte. Ezkutuan egin zuen. Eskola gutxikoa izango zen ziuraski, baina koaderno horrek adierazten du bera jabetzen zela euskalkiaren egoera larriaz eta atsekabe horrek eraginda egin zuen hori, inori ezer esan gabe, inguruko giroa oso lagungarri zuen seinale. Istoria horrek bihotza erdibitu zidan, ez nolanahi. Ba begira! Herri horretan gertatu zitzaidan okindegikoa eta beste gauza gehiago ere bai. Ez dute arimarik! Eta horrelako gertaera gehiago baditut Nafarroan. Eta ni ez naiz itxura mehatxagarria duen manporrero bat. Geroztik, Nafarroarekiko eta Nafarroako historiarekiko interesa ez dut galdu baina nafarrekiko interesa bai. Nafarroak merezi ez duen biztanleak dituela iruditzen zait. Baina euskalduntasuna alde batera utzita, ikuspegi komertzial eta turistikotik soilik begiratuta ere sinesgaitza iruditzen zait: bizirauteko aukera bakarra turismoa duen herri batean nola egin ditzakete horrelako gauzak? Ez buru eta ez hanka!
Irribarre handi bat egitearena, bata eta bestea diozu… Ondo iruditzen zait baina ni ez naiz horrelakoetan hasiko. Nik pertsona guztiei berdin hitz egiten diet. Ez diot inori errespetuan huts egiten eta “me hablas en castellano” esandakoan erderaz hitz egiteko arazorik ez dut eta gutxiago Nafarroan. Baina nik ere badut nire duintasuna besteak ere baduen bezala, eta ni ez naiz belaunikatuko hizkuntza bat eskatzen. Honekin ez dizut inolako kritikarik egin nahi, ziur nago oso ondo egingo duzula eta nik baino gaitasun sozial handiagoa izango duzula.
Zer gertatu zen Zubietako inauterietan oraindik orain? EITBko kamera bat kolpatu bertakoek eta gero hor non irakurtzen dudan bertakoek esana: “kanpotik etorritakoek errespeturik erakutsi ezean bazekien zer zegoen”. EITB beraz kanpokoa… ondo dago jakitea! Badakit inauteri berezi horiekin gorabeherak izan dituztela, bat eta beste. Baina “kanpokoak” hitza entzutea…
Zubietatik kanpokoak diren guztiak dira « kanpokoak » inauterietan. Jakin behar zenuke kamerak gaizki ikusiak direla inauteri horietan. Nahikoa da zure gorroto horrekin!
Enekok dio nola oraindik euskaldun guarsoek ez dieten beren hizkuntza transmititzen beren umeei. Benafarrokoez eta Zuberokoez ari da. Horiek bakarrik balira, gatzerdi! Nafarroan ere usu gertatzen. Eta Bizkaian? Eta Gipuzkoan?
Bai, bai, horietan ere bai. Hala ere, arruntagoa dena horietan honako hau da: 3-4 urteak artio euskaraz eta gero erdaraz … erabeteko familia erdalduna bihurtu artio… hori da prozesua, ia-ia Zuberoaren pare. Nafartarrok harro egoteko motiborik ez dugu, baina giputz horiek ere…
badugu zer hobetu, badugu non jo!
Giputz, giputxi… errespetu apur bat: nafartarrak, gipuzkoarrak, arabarrak eta bizkaitarrak.
Probintzialkeriak (taifaskeriak, forukeriak,…) galduko gaitu. Nafarroan UPN da nagusi “Taifas-ko erreinua” delako. Eta Euskeraren aurkako jarrera dago bertako elite horrek euskerarekin bere pribilegioak arriskuan dakusalako. Ez besterik. Eta sentipen hori orokortzen eta hedatzen da jendartean zehar hedabide eta pulpitoetatik masiboki. Ados egonda Enekorekin errepresioa izan dela faktore nagusia ulertzeko zergatik den egun oraindik herritar askorentzat euskera kaltegarri izatea barneratzeraino
Eta Bizkaian? Mendebaldeko euskalkiarekiko tematze hori? Hori baino “Taifasko erreinu” nabarmenagorik. Ez dakit bertako agintari batzuei euskerak nafar jauntxoei besteko izua ematen ez ote dien.