ETBn euskaldunek euskaraz hitz egin dezaten, sinadura bilketa jarri da abian
Hori dela eta, sinadura bilketa jarri dute abian helburu honekin: Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatzea ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Sinadura bilketa ziztu bizian doa. Agiria irakurri eta sinatu nahi baduzu, egin klik hemen.
Irudia | ETBn euskaldunak euskaraz hitz egin dezaten sinadura bilketa | todotele | LGPL
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu and Jon Goikoetxea Goiri, Jon Berezibar. Jon Berezibar said: RT @zuzeu: ETBn euskaldunek euskaraz hitz egin dezaten, sinadura bilketa jarri da abian: https://zuzeu.eus/?p=21048 […]
Orain dela ez asko, ETBn elkarrizketak egin zizkieten saregileei, Bilbon edo izan zuten kongresu batean. ETEB1-en ikusten ari nintzen albistea eta saregileen bozeramailea (kostaldeko herri euskalddun peto batekoa) gaztelaniaz hitz egiten ari zen; gainetik euskarazko bikoizketa jarri zioten. Flipantea! Emakume hura ez bazen atertzen euskarazko katean euskaraz hitz egiten… orduan iruditu zitzaidan muga bat gainditu zela.
Nik badut, irudi argi bat buruan.
Ruper Ordorika ETB-1erako galdera bat euskaraz erantzuten eta ondoren, galdera bera, ETB-2rako gaztelaniaz erantzuten. Zur eta lur! Ikaragarrizko kaltea egiten digu horrek euskal hiztunoi eta zein eskasa den horrela ematen dugun mezua eta irudia.
zorionak! bazen ordua horrelako ekimen edo eskaera martxan jartzeko.
Kresala saiokoa da adibiderik negargarriena: euskaldunak erdaraz hitz egiten, eta gainetik bikoizten. Saioa ETB2n ere emititzen dutelako izango da. Edozein aldetatik begiratuta, erabaki okerra. Eta argi erakusten du horrek zein kate hobesten den, nahiz eta, kasu honetan bezala, erridikuloa egin.
Tira, eredu positibo bat ekartzeko: Asier eta Aimar Olaizola anaia pilotariak makina bat aldiz entzun ditut ETB2n euskaraz hitz egiten. Horrek esan nahi du kazetariaren eskaerari ezetz erantzuten diotela. Hemen bi pekatari dauela iruditzen zait: ETB bai, baina neurri batean baita ere hontarako prest agertzen diren elkarrizketatuak, erdaraz egiteko eskakizuna errespetu falta ikaragarritzat hartu beharrean,
Ez da txikikeria. ETBko kazetariek euskaldunei erdaraz egineraztea, azpititulatze lanak aurreztearren edo, oso larria da eta ETBren euskararekikoak zuzentzen dituztenen utzikeria agerian baino ez du uzten; utzikeria edo ezjakintasun beldurgarria, auskalo.
Izugarrizko aurrerapausoa izango litzateke ETBn euskaldunek euskaraz egitea onartu ezezik hobetsi ere egingo balute.
XZorionak ekimenagatik! Berehala sinatuko dut!
Fermin Muguruzak ere uste dut planto egin izan duela horrelak0etan, eta nola eskertu izan dion nire autoestimuak!
ETBn bakarrik ez, hemengo edozein komunikabidetan egin beharko luke euskaldunak euskaraz kazetarien aurrean: Correo, El País, Ser katea… eta kontratatu ditzatela kazetari elebidunak.
Txin-txin! Ekimenarekin erabat ados, akuilaturik, klick egin nuen nire sinadura gehitzeko; datuak bete, enter sakatu, eta hara non ikusi nuen sinaduraz gain dirua ere eskatzen zidatela. Nazkatuta nago horrelakoekin. Elkartasunak atxikimendura eramaten zaitu; eta, amuari helduta, presioak (lotsak) patrika atximurtzera. Norbaitek dirua behar badu, agerian eska dezala, Berriakoek egiten duten bezala, inor engainatu gabe.
Nahasterik gerta ez dadin, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak argitu nahi du ez dela sinadura bilketaren antolatzailea. Guk ekimen horren berri eman baino ez dugu egin, eta, jakina, han eta hemen sinatzera bultzatu nahi dugu.
Guk Argia.cometik jakin genuen ekimen hau abian jarrita zegoela.
Orain ostiral goiza da, 10:15ak, eta 953 sinadura daude. Ziztu bizian doa!
Tolosaldeko Euskararen Semaforoa
Gonzalori erantzunez edo… Garbi gera dadila nik sinatu bai baina antolatu ez dudala antolatu. Egia da sinatu ondoren dirua eskatzen duela baina dirua eskaera ez da eskaerarena izatez, berez sinatzeko erabiltzen den plataformak eskatzen du horrelako ekimenak martxan mantendu ahal izateko (edo hori dio behintzat). Dena dela ordaintzearena ez da beharrezkoa, nik ez nuen egin eta hortxe dago nire sinadura.
Ea asko biltzen diren ikusteko asko garela eta gaztelerazko komunikabideei euskaraz egitera ausartzen direnek babesa dutela ikus dezaten!
Azkenekoz udara partean jaso genuen kaixomaitia.comen elkarrizketarako eskaera ETBtik, informatiboetarako zen, eta elkarrizketa Donostian egin genuen Miramar Jauregian. Euskaraz egin genuen elkarrizketa eta gero gazteleraz errepikatzeko eskatu zidaten. Nik nahiago nuela euskara hutsean egin eta gazteleraz ez nuela egingo. Azkenean ez zen argitaratu. Emandako arrazoia, presak zirela eta erreportaia osoa amaitzeko betarik ez zela izan, bikote baten adierazpenak ezin lortu zebiltzatela etab. ez dut hau horrela izan zen zalantzan jartzeko arrazoirik. Hala ere esan, gure baitan dagoela adierazpenak gure hizkuntzan eta soilik gure hizkuntzan egiteko eskubidea eta hau horrela adierazteko betebeharra ere.
Amaitzeko Gonzalori, Enekoren erantzunarekin erabat ados nagoela, ordainketa egitea ez da beharrezkoa eta ez da ekimenaren bultzatzailearen eskaera. Jakin, plataforma hauek finantziazio beharra ere badutela, eta zilegi dela hau eskatzea, ekimen honen bultzatzaileak plataforma hau erabiltzen duen heinean zerbitzu bat ere jasotzen ari bait da eta hauek nonbaitetik ere bizi beharko dute ba… esan bezala ez da derrigorrezkoa donazioa egitea eta bai nire iritziz bidezkoa eskatzea.
Gainera, sinadura-biltzeetan eskatu ohi diren NAN zenbakia eta lanbidea ez ditu eskatzen. NAN zenbakia inportantea da, hau gabe sinadurak ez du balio. Egia esan, ez dakit eskuzko firmarik gabe gauza hauek askorik balio duten. Portzierto, nik sinatu dut.
Kontua da azkenean ez dakigula nork antolatu duen. “Herritar talde batek”, irakurri dut Berrian. Gaizki pentsatzen jarrita, plataformak berak egin duela pentsa liteke, “finantzaketa” lortzeko; eta bien bitartean, agian “plataforma a favor del español” bultzatzen du bestealdean. Ez litzakete errenta txarra izango. Ez dut halakorik uste, halare, ez naiz hain makiabelikoa, eta ziur nago on beharrez egin dela dena. Baina horrelako ekimenak seriotasun handiagoz egitea gustatuko litzaidake, bildutako sinadurek baliorik ez izateaz gain, ekimena bera erretzen baita. Ziur nago egun batzuk igarota, denok ahaztuta izango dugula.
Txapel batek ezin du bi buru estali, eta hobe genuke aldarrikapen bakoitzari behar duen indarra emango begenio, indarrak batuz, banan-banan bada ere, aurrera ateratzeko.
Eta hau guztia esanda, neure burua eskaintzen dut kalera atera eta sinadurak biltzeko, ekimen honetarako zein bidezko jotzen dudan edozeinetarako.
Kontxo. Gaurko Berrian, “Komunikazioa” atalean sinadura biltze honen berri ematen dute. Gauza askoren artean, honako hauxe dio testuak: “ZuZeun internauta batek aipatzen du Asier eta Aimar Olaizola ETB2n euskaraz agertu ohi direla, azpidatziekin, erdaraz aritzeari ezezkoa ematen diotelako”.
Hori nik esan nuen: 2011/02/03 @ 14:55. Esan behar dut egoa ikaragarri puztu zaidala. Koleoptero baten hitzek eztute sekulan hedabideetan honenbesteko oihartzunik eduki.
Eskerrak eman nahi diet ene familiari (Coccinellidoen familia) eta superfamiliari (Cucujoidea). Snif.
[…] Euskaldunok Euskal Telebistan euskaraz egin dezagun kanpaina bat martxan jarri beharra izan dugu, eta ea noizko lortzen dugun! Ingurura begiratuta, badauzkagu eredu bikainak. […]